ZUEN BIDEOA YOUTUBE EDOTA VIMEO PLATAFORMETAN!

Ez goaz ezer berririk deskubritzera, jakin badakigu… Dudaren bat bazeneukaten bideoak nola igo informaziari buruz, ziurrenik gidaren bat aurkitu duzuela youtube-n… Baina zuen bideoa gure artean izatea nahi dugunez… ez dago soberan bideoak nola igo behar dituzuen azaltzen badizuegu. Dena den, duda edo galderaren bat baduzue, zalantza barik, Beldur Barik, bidali email bat eta denadelakoa argitzen saiatuko gara!

Gure Lehiaketaren oinarrietan esan dizuegun bezala: Proiektu guztiak, ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma baterako esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo).

Youtube-n bideoak igotzeko

Google kontu bat izan behar duzu Youtube-n sartzeko. Gmail helbide bat edota beste Google-en produktu batean sartu bazara, baduzu kontua. Beraz, Youtube-ko zure perfilean sartzeko Google kontua eratzeko helbide elektronikoa sartu eta baita erabili zenuen pasahitza. Google konturik ez baduzu, sortu bat, ez da oso zaila! Gogoratu ere Google kontua ezabatzen baduzu, zure Youtube-ko perfila ere galduko duzula.

Behin gure perfilean sartuta, bideoa igotzeko jarraitu ondorengo pausuak:

  • Eskubian, goikaldean (ordenagailuan bazaude) Igo/Subir botoia aurkituko duzu. Sakatu.
  • Hemen nahi dugun bideoa igo (ordenagailuan bideoa dagoen lekura joanez edo bideoa aukeratuz –klik eginez bideoan- eta eramanez).
  • Hemen pribatutasun (Privacidad) parametroak aurkituko ditugu. Hemen publiko parametroa aukeratu. Horrela guztiok ikusiko dugu zuen lana!

Youtube-igo

  • Zure bideoa iadanik igotzen dago! Hurrengo gauzak kontuan izan Publikatu/Publica botoiari eman baino lehenago!

youtube2

  • Kontuz erabili duzuen musikarekin! Copyleft lizentzia edo zuek sortutako musika erabiltzea gomendatzen dizuegu.
  • Youtube-ra igotzeko gomendagarriak diren bideo formatuak: .mov, .mpeg4, .avi, .wmv, .flv. .3gpp, .WebM
  • Kodifikazio gomendagarria: .mp4, audio códec-a AAC-LC, bideo códec-a H264 eta fotogramaren bizkortasuna, originala grabatu dugun bezala.

Iadanik zure bideoa Youtube- dago! Zorionak! Orain gure bidaltzea falta da web gunean duzun galdetegian esteka jarriz!

 

Vimeo plataforman zure/zuen bideoa igotzeko:

Vimeo-ra bideoak igotzeko… kontu bat eduki behar duzu… Kontua baduzu, primeran! Lehenengo pausua ez duzu jarraitu behar. Konturik ez baduzu, erreza da kontu berri bat egitea. Zure izena, posta elektroniko bat eta pasahitza sartu. Listo! Baduzu Vimeo kontua!

Captura de pantalla 2015-10-16 a las 12.16.28

Behin kontua duzula, bideoa igo dezakezu! Youtube-n bezala, pribatutasunean, edonork zure bideoa ikusi dezakeela aukeratu.Captura de pantalla 2015-10-16 a las 12.25.24

Bilatu bideoaren artxiboa edo eraman Vimeora.

vimeo2

Bideoa iadanik kargatu denean Gorde/Guardar sakatu. Joan zure perfilera eta hor aurkituko duzu zure bideoa. Esteka kopiatu eta Lehiaketan parte hartzeko galdetegian itsatsi! Eginda!

Gutxiago falta da Lehiaketan parte hartzeko epea ailegatzeko… eta iadanik ailegatu dira hainbat bideo! Ikusi nahi? Sartu Lehiaketa 2015-ra eta hor sakatu Lanak 2015. Eta orain Beldur BArik jarrera duten bideokin gozatzera! Edo zurea publikatu den kuxkuxeatzera!

Hurrengo astean landu ditzazkeen gaien inguruko informazioa luzatuko dizuegu… prest! 3… 2… 1… BELDUR BARIK!