Zer da ligatzearen kontu hori?

Eztabaida handia dugu ligatzearen inguruan. Hasteko, ez gara ados jartzen kuadrilan ligatzea zer ote den. Igandean batek zioen larunbat gauean ligatu egin zuela instiko batekin, baina gero sortzen dira galderak: baina zerbait gertatu zen? Baina zerbait egin zenuten? Aber, ligatu nuen pues hitz egin genuela eta horrela muxu bat despeditzeko. Baina hori ez da ligatzea! Edo bai? Zer behar da ligatu duzula esan ahal izateko?

Edonola ere ez dakit inoiz ligatzerik lortuko dudan. Ematen du karrera bat egin behar dela nola ligatu behar den jakiteko. Norbait gustatzen zaizu. Ados. Norbait horrengana gerturatu nahi duzu, zerbait esan edo. Ados. Hortik aurrera hasten dira aholku uholdea eta “zuk-egin-behar-duzuna-hauxe-da” guzti horiek. Eta barkatu esatea, baina gehienetan ez ditut aholku horiek ulertu eta konpartitzen.

Adibidez: “mezua bidaltzen dizunean zuk ez erantzun berehala bestela pentsatuko du desesperatua zaudela” dio batek. “Askoz hobea da larunbat gauean esaten badiozu ze horrela, zuk edan egin duzunez ausardia gehiago duzu eta berak edan egin duenez agian errazago esango dizu baietz”.  Hemen dator onena: “lehengoan ez dizu baietz esango, insistitu beharko duzu gehiago, beti da horrela”. Ez naiz aditu bat kontu hauetan baina gehienetan ahoa bete hortz geratu ohi naiz. Nola izango da ligatzea ez bada zintzoa eta ezin badut pentsatzen dudana esan? Eta ez ote daiteke kontu hauetaz hitz egin lasaitasunez, erabakitzeko eta adierazteko erraztasunak jarriz eta ez gure alde egingo duen konfusioa bilatuz? Eta zer da tematzearen kontu hau? Ezin al da ligatu errespetuz eta jendea agobiatu gabe?

Igual ez dut asko ligatuko, agian ez dakit larregi ligatzearen kontu horretaz, baina errespetua da interesatzen zaidan ikaspena. Eta hortik hasten da asuntoa: zintzoa izan, parez-pare komunikatzeko aukerak bilatu, astuna ez izan eta ezezkoa jasotzen jakin baiezkoa bezainbeste.