ZER DA BELDUR BARIK JARRERA?

Aspaldi daramagu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeko esaka. Egia esateko, gutxienez, zazpi urte! Aurten Beldur Barik Jarrera! Lehiaketaren 7. edizioa da iadanik! Eta post honetan Lehiaketan oso kontutan hartu eta baloratzen diren baldintzei buruz hitzegingo dugu.

Zein da Lehiaketaren helburua?

Lehiaketarekin emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu
eta bultzatzen da.

Lanak nola izan behar dute?

Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Zer da islatu behar dutena?

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Zer da Beldur Barik Jarrera?
Honako hau egiten duena:

1.Indarkeria sexista zein indarkeria matxista (translesbohomofobia) existitzea ahalbidetzen duten faktoreengan hausnartzen du.

2.Gazteek sexismoaren ondorio diren ezberdintasun egoerak eta adierazpenak nola bizi dituzten identifikatzen du.

3.Indarkeria sexista zein kultura matxista identifikatzeaz gain, horiei aurre egiten die jarrera kritikoarekin, hurratsailearekin eta positiboarekin; bai estrategia kolektiboen, bai norbanako estrategien bidez.

https://youtu.be/8NFe33ChYCw

4.Neskak autodefentsazko eta ahalduntzezko jarrerak azaltzen ditu, indarkeria sexistaren eta ezberdintasunen aurrean.

5.Mutilak jarrera autokritikoan erakusten ditu: ezberdintasun egoeren, kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren aurrean jarrera proaktibo eta konprometituan, Estrategia kolektiboen zein norbanakoen bitartez, korporatibismo maskulinoarekin hausten dutenak.

6.Indarkeria sexistaren ikuspegi sentsazionalistatik urruntzen da eta emakumearen biktima irudia gainditzen du.

https://youtu.be/yk1yp2zy5g0

7.Indarkeriaz hitz egiterakoan ohiko estereotipoak gainditzen ditu; alegia, ez da mugatzen bikote/bikote ohi harremaneko indarkeria fisikora. Aldiz, gazteek bizi dituzten askotariko indarkeriak identifikatzen ditu, eta baita horiek zein testuingurutan eta espaziotan gertatzen diren ere.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob; kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak; argazkiak, argazki-muntaiak edota fotonobelak; lipdubak; dantzak, film laburrak; animazio proiektuak; proiektuak edo artelanak bideoan; performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab.
Kontutan hartuko da ea mezuak modu originalean igortzen diren. Bereziki baloratuko da begiraden zabalpena gazteek egunerokoan bizi dituzten indarkeriak identifikatzeko orduan, zein enfoke erabili den eta emandako ebazpenaren tonua (Beldur Barik Jarrera, humorea, erantzun positiboak etab.)

Beldur Barik Jarrera zertan datzan ikusi dugu… orain zuen txanda da indarkeria sexistaren aurrean zuen jarrera zen den agertzeko! Nola egiten diozue aurre indarkeria sexista eta matxista egoerei? Gogoratu zuen egunerokotasunari buruz hitzegiten gaudela! Zuen inguruari buruz! Originalak izan! Askeak izan! Zuen Beldur Barik Jarrera zabaldu!

Datorren astean gidoi bat nola egin ikusiko dugu… ideia buruan dabil baina nola isladatu ez dakigula? Goazen guztion artean Beldur Barik Jarrera duen gidoia sortzera! Zure bizipenen gidoia! Indarkeria sexistari aurre egiteko gidoia!