Ze suposatu du zuretzat feminismora hurbiltzeak?

Euskal Herriko Bilgune Feminista elkarteak, orain dela aste batzuk Leitzan antolatutako topeketen harira, bideo bat egin du elkarteko kideei galdetzen zer suposatu duen eurentzat Bilgunean parte hartzeak. Seguru asko beste elkarteetako feministek ere erantzunekin identifikatuko direla: mundua ulertzeko perspektiba aldatzea, beste neskekin elkarlanean aritzea, hausnarketarako bideak, eragiteko gaitasuna, norberaren burua gehiago maitatzen ikastea…

Feminismoan oraindik murgildu ez bazara, ziur gaude testigantza hauekin animatuko zarela. Eta dagoeneko emakume mugimenduan parte hartzen baduzu, komentatu zer eman dizun aktibismo horrek!