ZALLAKO BELDUR BARIK 2022 TOKIKO LEHIAKETA

 

Abian da Zallako Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, Youtube edo Vimeora igo bideoa, bete galdetegia eta irabazi!
Irakurri adi Zallako tokiko oinarriak estekan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59

 

NORK HAR DEZAKE PARTE?

1. kategoria: 2010 eta 2008 bitartean jaiotakoak (12-14 urte)
2. kategoria: 2007 eta 2005 bitartean jaiotakoak (15-17 urte)

 

TOKIKO LEHIAKETA SARIAK

  • 1. kategoriako saria: Taldeko aisia
  • 2. kategoriako saria: Taldeko aisia
  • Partaidetzaren saria**: Opariak partaidetzagatik

Goian aipatutako sariei dagokien atxikipen fiskala aplikatu zaie.
Aurkeztutako lanek lehiaketa orokorrean eta Zallako Toki Lehiaketan parte hartuko dute, kontuan hartuta udal guztiek ez dutela beren BB toki lehiaketa antolatzen.

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Epaimahaia:
– Zallako Berdintasunerako teknikaria.
– Elkarte eta talde feministetako kideak.

Proiektu irabazle guztien erabakia 2022ko abenduaren 12an jakinaraziko da.