(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)
Egilea: Ander Arresti
Kategoria: 1 (12-17 urte)
Herria: Arrigorriaga
Ostiral gaua da Teheranen. Ostiralero bezala, Amina bere senarrarekin soto bakarti batera doa. Ostiralero bezala.
Gau horiek latzak dira Aminarentzat, badaki gero zer datorkion gainean, soto ilun eta bakarti horretan.
Ezin dio inori kontatu, etxetik irteterik ez duelako. Emakumea da eta! Salaketarik ere ezin du egin, emakumea da eta! Emakume bat ez dago sinesterik. Nork sinetsiko luke? Gainera ez du nahi senarra normalean baino bortitzago jartzerik, oso txarto pasatzen baitu.
Ostiralero, Alak debekatu arren, senarra mozkortzen ohi da, eta oso pertsona bortitza bihurtzen da. Aminak haren amorru eta desira guztiak pairatzen ditu gau horietan.
Ostiral honetan gizonak inoiz baino indarkeria handiagoz azaldu da. Aminak goizalde osoa pasatu du negarrez, leihoko burdinazko hezi atzetik, kalera begira. Orduan 23-24 urteko neska ilehori bat ondotik pasatzen d, eta Amina ikusten du. Persa kaxkar batean atzerritarrak galdetzen dio:
-Ondo al zaude? Zer gertatzen zaizu?
Aminak nergar egiteari uzten dio. Kanpotar batek hitz egiten dion lehen aldia da. Hasieran izutu egiten da, baina bere bizitzaz hain nazkaturik dagoenez Estatu Batuetako neskari arazo guztiak kontatzen dizkio.
-Baina, nola uzten diozu nazkante horri zuri hori egiten? -galdetzen dio neska ilehoriak entzundakoaz harrriturik.-Salaketa bat jarri beharko zenuke.
-Ezin dut hori egin. Ez didate sinetsiko, emakumea naiz eta! Hemen emakumezkook ez dugu inolako eskubiderik.
-Hori ezin da inondik inola onartu!
Neska Estatu Batuetarrak konbenzitzea lortzen du, eta eskutik tiraka polizia-etxerako bidean abiatzen dira.
Zoritxarrez, senarrarekin topo eginten dute.
-Nola ausartzen zara kalera irteten nire baimenik gabe?- ohiukatzen dio senarrak..
-Komisariara goaz zu salatzera! – erantzuten dio neska ilehoriak
Orduan gizona bere senetik atarata, labana batez akatu egiten du neska.
Aminak ez daki zer egin ; damututa dago. Betiko soto ilunera eramando duela uste du, inoiz jasan ez duena sufrituko duela. Ostiralero bezala, gaur ere sekulako jipoia jasan ondoren senarrak egin nahi ez dituen gauzak egitera behartuko du. Ostiral gauero bezala, munduan dagoen gauzarik jasangaitzenak pairatuko ditu, soto ilun eta bakartian.
Baina ez da hori gertatzen. Senarrak poliziarengana eraman du andrea, eta beste gizon batekin oheratzen dela leporatzen dio.
Ez dago frogarik, baina egun batzuk barru Amina lapidatuko dute. Emakumea da eta!