
BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59
NORK HAR DEZAKE PARTE?
Lehiaketa lokalean parte hartu ahal izateko, Irunen erroldatuta edo bertako ikastetxe batean ikastea derrigorrezkoa da.
TOKIKO LEHIAKETA SARIAK
1. kategoriako saria (12 eta 14 urtetako gazteak): 400€.
2. kategoriako saria (15 eta 17 urte bitarteko gazteak): 400€.
3.kategoriako saria (18 eta 20 urte bitarteko gazteak): 400€.
4. Aipamen berezia: Errekonozimendua eta webgunean argitaratzea
Proiektu irabazleen artean egon diren partaideei diploma bat emango zaie.
Aurkeztutako lan bakoitzagatik 100€ko dirusaria jasoko da.
TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA
Berdintasunerako Ordezkaria eta Gizarte Ongizateko ordezkaria izango dira epaimahaiaren buruak. Horietaz gain, epaimahaia osatuko dute: Hezkuntza formalean hezkidetzaren ikuspegia jorratzen duten ordezkari bat, Berdintasun Batzordean ordezkaritza duten udalerriko emakume zein mugimendu feministako ordezkari bat.
Aurten, lan sarituak 2021eko azaroaren 27an emango dira ezagutzera.
TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKETA
Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzua.