Whatsapp tailerra Donostian!

 

whatsaap-tailerrreko-kartela

 

Beldur barik lehiaketaren arira, Donostiako Berdintasun  sailak eta Gazteriak elkarlanean, 13 eta  18 urte bitarteko neskei zuzenduta, Eraso sexistei aurre egiten WHATSAPP TAILERRA antolatu dute.

Saio hauetan sare sozial eta whatsapp-etan eraso sexistak identifikatu eta nola ekidin hausnartuko dugu; zer diren, zergaitik eta nola ematen diren.

Tailerrak fase bitan burutuko dira, gazte leku bakoitzean 2 ordutako saioak urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean eta hor bildutakoek Donostiako Emakumeen Etxean 8 orduko tailerra egiteko aukera izango dute, azaorraren 9tik 30era bitartean izango dira, asteazkenero, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara.

Hementxe dituzu datak!

GAZTE LEKUETAN bakoitzean 2 orduko saioak
ordutegia: 17:30 – 19:00

URRIAK 28 Antiguo (Lugaritz Kultur Etxea)
AZAROAK 2 Intxaurrondo
AZAROAK 3 Gros – Bidebieta
AZAROAK 4  Aiete, Amara, Egia – Martutene

DONOSTIAKO EMAKUMEEN ETXEAN jarraipen saioak (8 ordu)

AZAROA  9, 16, 23 eta 30 asteazkenetan  17:30 – 19:30

 

Informazio gehiago eta izen emateak

www.donostia.eus/Gaztelekuak
Emakumeen Etxean 943 48 34 70 berdintasuna@donostia.eus

  • Bakoitzak bere mugikorra eraman behar du tailerrera.

 

Guardar