VITORIA-GASTEIZKO JAIAK, BELDUR BARIK GUNEA!

Zeledon prest dago Vitoria-Gasteizko jaiei hasiera emateko. Eta guk ere indarkeria sexistarik gabeko jaiak ospatzeko. Jaia gozatzeko. Edonolako indarkeria sexistei aurre egiteko. Kaleak, gauak eta jaiak GEUREAK baitira!

Horregaitik, Vitoria-Gasteiz Beldur Barik Gunea bihurtuko dugu!

Jaietan eraso matxisten aurkako kanpaina

CARTELWEB

Informazio eta aholkularitza gunea 

Abuztuaren 4tik 9ra arte, informazio eta aholkularitza emateko gune bat jarriko da edozein arazo konpontzeko, zalantzak argitzeko eta eraso matxistei aurre egiteko laguntza emateko.

Ordutegia:  12:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 21:30era egongo da zabalik.

Non: Posta kalea eta Agirre Lehendakariaren kaleen bidegurutzean.

Stand-ean material didaktikoa banatuko da:

  1. Eraso sexistei aurre egiteko gida – Beldur Barik. 3700 unitate.
  2. 4000 komiki ale: «Eta zu, nola moldatzen zara?»: mutiletan edo neskatan, beti, osasuntsu eta errespetuz. Paperean edota webgunean erabilgarri.
  3. Txapak eta zapiak (gorriak eta kuadrodunak).

Gainera, Ai laket! elkartearekin lankidetzan doako testak egingo dira, Gaztetxearen aurreko plazan, abuztuaren 4an, 23.30etatik 02.30etara, eta abuztuaren 8an, 00:00etatik 03:00etara, txosnen esparruan.

EDOZEIN ERASO MATXISTA ERANTZUNIK GABE EZ GERATU!

Txosnetan eta jaietan jende gehien ibiltzen den inguruetako tabernetan kartelak jarriko dira, eraso matxista zer den eta horien aurrean nola jokatu behar den jakinarazteko.

Vitoria-Gasteizko jaiak, kaleak, gauak… esparru seguruak bihurtu nahi ditugu. Goazen guztion artean Beldur Barik Gunea bihurtzera!

Guardar

Guardar