Vitoria-Gasteizko Aldabe Gizarte etxea musikaz eta Beldur Barik Jarreraz bete egin genuen pasa den ostiralean, hilak 24, tokiko Beldur Barik Topaketan! Sartzean han zegoen Aneguria musika ederra jartzen sari banaketa hasi baino lehenago. Eta gure buruak, gorputzak eta jarrerak dantzan jarri ziren emanaldia bukatu arte.
Beldur Barik Jarreraz hausnartu genuen beraiekin, emakume musikarien lana ere taula gainean jarri zuten Aneguria eta La Basuk, beraien esperientziak ezagutu genituen, rap-aren inguruko solasaldi ederra izan genuen…
Eta ondoren, sari banaketa hasi zen! Hona hemen saritutako lanak!
Lehenengo kategorian (12/17 urte) “Zerez eginda nago?” taldekideek eraman zuten 300€ko saria!!! Zorionak!!!
Bigarren kategoriako (18/26 urte) saria “Me dijeron” lanarentzat izan zen. Zelako hausnarketa ederra! 300€ko saria
Eta dantzan jarri gintuen Aipamen berezi bat izan genuen. Gazteria Zerbitzuarekin batera antolatutako Pretopaketa gogoratzen duzue? Ba han sortutako PolikiTXO lanak aipamen berezia eraman zuen, eta bluetooth bozgorailuak guztiontzako! Gasteiz… Beldur Barik… Neskak aske! Aupa neskak!!!
Primeran pasa genuen, eta gainera amaieran Aneguria eta La Basuren kontzertua disfrutatu genuen!
Beldur Barik Jarrera dantzan! Zorionak!