URDULIZEKO (URIBE-KOSTA) TOPAKETA 2016ren TAILERRAK. Lehenengo partea.

Jakin badakigu ez dela erraza tailer bakar bat aukeratzea. Teknikari haien kartelen aurrean jarri eta non zabaldu eta landu nahi dugun gure Beldur Barik Jarrera erabaki…. We know it. Horregaitik ondo dago Topaketaren aurreko astetan web gune honetan publikatzen diren tailerren inguruko post-ak irakurtzea. Baina «nire buruari sorpresa bat eman nahi diot» aukeratuta ere, ondo dago. Gure xedea beste gazte batzuekin indarkeria sexistaren aurrean erabiltzen ditugun estrategiak partekatzea, ahalduntzea, maskulinitate hegemoniko horren aurrean gure jarrera kritikoa agertzea, korporatibismo maskulino horrekin amaitzea… Ez da lan makala! Sistema guztia berrikusi, berridatzi, berreraiki behar baitugu! Eta horregatik ere urte osoan zehar landu egiten dugu tailer, hitzaldi, ekintza ezberdinen bitartez… That’s the poing my friends!

Hona hemen tailerren laburpenaren lehenengo partea. Baten batean egon zineten? Nola pasatu zenuten? Zuen esperientziak ezagutu nahi ditugu, zuen kexak, zuen erramintak, indarkeria sexistari aurre egiteko lortu dituzuen estrategia berriak. Hemen kontatu dezakezue edota gure sare sozialen bitartez.

Zer dakizu sexuari buruz?

 bb2016-15

Gure burua, gure sexualitatea, gure genitalak, inposatzen diguten estereotipoak… gehiago ezagutu genituen Ibai Fresnedoren laguntzarekin. Gauza asko desikasi behar ditugula ere ikusi genuen. Sexua neska batekin oheratzea baino gehiago delako. Eta garrantzitsuena ez delako koitoa. Nire desioak ere beste mutil batzuekin izan ditzazkedalako… Eta baita pornoari buruz hitzegin genuen. Ikusten dugulako, kontsumitzen dugulako. Eta askotan, horrela izan behar duelaren ideia dagoelako. Bai, horrela joan behar dela gauza…

Gure burua aurkeztu genuen, gure sexualitatearen (eta baita nesken sexualitatearen) inguruko aurreritziak astindu eta apurtu genituen. Errespetua, komunikazioaren garrantziaz hitzegin genuen. Eta baita ezetzaren inguruan. Ezetza.. ezetza delako! Muchachada Nui programan esaten zuten bezala… ¡Aquí y en la China!

Gai honek hitzegiteko asko emango digu… Gehiago jakin nahi dugulako!

Genitarte

bb2016-40

14 neska gure genitalei buruz hitzegiten. Berriro Izaskun Zarrandikoetxeak, Mundo Ivaginarioren taldekideak, primeran eta gustura zuzendu gintuen tailer honetan. Gure gizartean nesken genitalei aipua kentzen dioten bulbari buruzko usteei buruz hitzegin genuen. Identitate eta sexu-orientazio terminoen inguruan ere lanketa bat egin genuen. Sexualitate kontzeptua handiagotu genuen. Neskok eta mutilok ze modu ezberdinetan bizi dugun sexualitatea ere jorratu genuen. Eta plazerretara bota genuen gure burua. Gure bulba ezagutu, maiatatu, zaindu, ikustaraztea zen gure xedea. Eta baita artean bilakatzea! Gure bulben inguruan lotsarik gabe hitzegitea, gure sexualitari buruz konfidantzazko ingurune batean egitea… gozada bat da!

Eta tailerrean esan genuen moduan… YES, vulva can!

Mezua eraldatu eta Beldur Barik abestu!

bb2016-34

Imajina ezazu. Kaletik oinez zoaz, abesti bat daukazu zure burua eta bapatean… Tachan! Kaletik doan jendea abesten, dantzatzen eta bideoclip horren protagonistak bilakatzen dira. Imajinatu horrelako egoera bat… itzela, ez?

Estereotipo, edertasun ereduetaz… nazkaturik gaude! Zer da perfektu izan behar garelaren idei hori? Nork ezartzen du zer den perfektua eta zer ez?

Aspertu gara guzti honekin… eta tailer honetan «do it yourself» leloa eraman dugu aurrera. Entzuten dudan musika ez badu atsegin… Nirea sortuko dut! Eta horrela, autoestimua, gure burua maitatui, ligoteo eta maitasun sanoari buruz hitzegingo dut.

Eta horrela leloarki ekin genion eta abesti hau sortu genuen! Shakirak entzuten badu bizikleta hartu eta Carlos bidean utziko du fijo! Mila esker Itsaso, primeran pastu genuelako! Pentsatu, dantzatu eta abestu Beldur Barik Jarrerarekin!

Deshalduntzerako Clown tailerra mutilentzat: galtzen ikasi.

bb2016-52

Tailer honetan indarkeria sexistari aurre egiteko erraminta gehiago lortuko ditugu. Eta nork lagunduko digu lan horretan? Juanma Rodriguez! Ezaguna dugu iadanik Juanma, pasa den urtean gurekin egon baitzen. Eta mutila zer den kuestionatu genuen. Baina baita ere zer den mutil perfektua, gure maskulinitate ereduak… eta nola ez, gure pribilegioak.

Eta behin zure burua kuestionatzen hasten zarenean… ez dago gelditzerik! Betaurreko moreen kasu berdina da. Janzten badituzu ez dago atzera martxarik! Eta hori da onena, gure burua etengabe kuestionatzea. Zer esan nahi dugun tratu onak esaten dugunean, nola gestionatzen dugun konpetitibitatea, galtzen ikastea…

Bi orduak berehala pasatu ziren. Baina gure clown sudurrak gurekin eraman genituen! Gu geu izatera ausartzen ez bagara, jartzeko. Eta pasa den urtean genion bezala… Nire burua deshalduntzeko hitzematen dut… Clown baten hitza!

Datorren astean beste tailerrei buruz hitzegingo dugu… Hurrengo post-ean… Autodefentsa, ligoteoa, oreka eta perkusioa. Ezin duzue galdu! Zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeko aukera ez galdu!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar