Topaketan mutilentzako feminismo tailerra!

Mutilak eta feminismoa gai konplexuak izan dira beti. Sexismoaren gaiarekin arduratuta gauden mutilok nola lagundu dezakegu horrekin amaitzen? Galdera zaila da eta askotan, nahiz eta asmo onez izan, ez ditugu erantzunik egokienak ematen, hain zuzen ez garelako galderaren konplexutasunaz ohartzen.

Tailer honen bitartez, era parte hartzailean eta gure esperientzietatik abiatuz, mutil izendatuak izan garenok feminismoari egiten diogun ekarpenaz eta egin ahalko geniokeenaz hausnartu nahi dugu. Sexismoak sortutako edo baldintzatutako hainbat egoera abiapuntu hartuz, gure parte hartzea, gure erreakzioak eta gure jokabideak aztertuko ditugu.

Tailerraren helburuen artean sexismoaren eta indarkeria sexistaren gure ikuspegia ahal den beste ireki eta sakontzea da, eusten duen egituran kokatzea eta denen arteko aliantzak (neska zein mutil) aztertzea da, esentzialismotan erori gabe.

Jokin_azpiazu_CarballoJokin Azpiazu Carballo soziologoa da. Genero eta ikerketa feministak masterra burutu zuen EHUn 2011/2012an, eta «Gizon taldeak eta maskulinitateen inguruko diskurtsoak» tesina aurkeztu zuen 2012an. Urteak daramatza sexismoaren eta homofobiaren gaia lantzen akademian zein bertatik kanpora. Besteak beste, LGT mugimenduan jarduten du Soraluzeko «Komite Arroxa» kolektiboan, eta baita herri mugimenduen inguruko hainbat ekimenetan, Joxemi Zumalabe Fundazioan nagusiki. Egun bere tesiari hasiera ematen ari da Herri Mugimenduak eta heteronormatibitatearen inguruan.