Tailerrak, hitzaldiak…. agendan apuntatu!

HITZALDIAK

#BELAUNALDIAURKITUA

Noiz: 2019/01/08, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 21:00
Tokia: Etxanobe jauregia (Santa Maria kalea 11)
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Isa Duque-Psico Woman, psikologoa, sexologoa eta #TodaLoca dagoen youtuberra
Moderatzailea: Bilgune Feminista

Azken urteotan, izugarri aldatu da komunikatzeko modua. Belaunaldi berriek edo Z belaunaldiak ere (1994tik aurrera jaiotakoen belaunaldiak) halaxe egin dute, sarerako sarbide aske eta mugagabea eduki duten lehenengoak izan baitira. Diskurtso feministak gaur egungo nerabeen premietara hurbiltzen jakin dugu? Beren ahal guztia baloratzen eta aitortzen dugu? Tratu onei, YouTuberi, sare sozialei, begirada-aldaketei eta kontu gehiagori buruz, Psico Womanekin.

Sarrera doan lekua bete arte.


BAKARRIZKETAK, BERTSOAK ETA ANTZERKIA: ERRADIKALAK GARA

Noiz: 2019/04/09, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 21:00
Tokia: Etxanobe jauregia (Santa Maria kalea 11)
Hizkuntza: Euskara
Aurkezlea: Andere Arriolabengoa, bertsolari eta aktibista feminista.

Bakarrizketak, bertsoak eta antzerkia, Ane Labaka bertsolariaren eta Beatriz Egizabal aktorearen eskutik.

«Erradikalak zarete» esaten digute. Eta «nahi eta behar baino gutxiago» pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara, eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso- eta bakarrizketa-formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian. «Erradikalak gara» esango dizuegu. Eta «nahi eta behar baino gutxiago» pentsatuko duzue.

Sarrera doan lekua bete arte.


TAILERRAK

AUTODEFENTSA FEMINISTA. (Hastapena euskeraz)

Emakume izateagatik bizi ditugun indarkeria-bizipenak partekatzeko gunea, elkarri entzuteko eta askotariko beldurrez eta emozioez hitz egiteko toki eta unea. Autodefentsa feminista izango dugu oinarri; hau da, geure buruarenganako ulermena eta maitasuna. Taldean egingo dugu lan, indarkeria-egoerak eta erasotzeko moduak identifikatzen ikasteko, indarkeriaren definizioa adosteko azkenik. Autodefentsa-jarrera proposatzenda, erasoei aurre egiteko estrategiak garatzeko xedez.

Trebatzailea: Emagin elkartea
Lantegi honen ordutegi zuzena da: Ostiralean 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era
Lekua: Etxanobe jauregia (Santa Maria kalea 11)
Datak: 2018/10/26 – 2018/10/27
Egunak: Or-L
Ordutegia: 16:00 – 20:00
Hizkuntza: Euskara
Norentzat: Emakumezkoak
Adina: Jaiotze data 1918/10/26 eta 2002/10/27 bitartean izan behar da
Hutsik geratutako tokietan izen-emate eguna: 2018/09/05 – 2018/10/19
Tokiak, guztira: 20
Hutsik geratutakoak: 4
Gutxieneko toki-kopurua: 10
Prezioa:
– TARIFA ARRUNTA: 18 euro
– BAZKIDEEN TARIFA: 11,04 euro
– LANGABEENTZAKO DESKONTUA (15%): Lanbidek aurreko 7 egunetan emandako «Izena Emateko Aldiei Buruzko Txostena» aurkeztu behar da edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan.


AUTODEFENTSA FEMINISTA (TALDE EGONKORRA, EUSKERAZ)

Lasai hitz egiteko, bizipenak partekatzeko eta taldeko indarra eratzeko gune aske eta segurua sortzea da talde egonkor honen xedea, autoestimu feminista hartuta ardatz. Heteropatriarkatuak emakumeon gorputzetan eragiten dituen indarkeriak identifikatuko ditugu, eta horiei aurre egitekoestrategietan eta jarreretan sakonduko dugu.

Trebatzailea: Emagin elkartea
Lantegi honen data zehatzak hauek dira: 2018ko azaroak 14 eta abenduak 19; 2019ko urtarrilak 23, otsailak 13, martxoak 13, apirilak 10 eta maiatzak 15
Jarduera mota: Ikastaroak
Lekua: Etxanobe jauregia (Santa Maria kalea 11)
Iraupena: Urtekoa
Datak: 2018/11/14 – 2019/05/15
Egunak: Az
Ordutegia: 18:00 – 21:00
Hizkuntza: Euskara
Norentzat: Aurretik Autodefentsa Feminista lantegi batean parte hartu duten emakumeak.
Adina: Jaiotze data 1918/11/14 eta 2003/05/15 bitartean izan behar da
Hutsik geratutako tokietan izen-emate eguna: 2018/09/05 – 2018/11/07
Tokiak, guztira: 20
Hutsik geratutakoak: 9
Gutxieneko toki-kopurua: 10
Prezioa:
– TARIFA ARRUNTA: 31,5 euro
– BAZKIDEEN TARIFA: 19,32 euro
– LANGABEENTZAKO DESKONTUA (15%): Lanbidek aurreko 7 egunetan emandako «Izena Emateko Aldiei Buruzko Txostena» aurkeztu behar da edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan.


FEMINISMOAK, ERRESISTENTZIAK ETA EXISTENTZIAK: HIZKUNTZA GRAFIKO FEMINISTARUNTZ

Esperientzia grafikoak eta politikoak partekatzeko gune irekia proposatzen du Arte Resistencia i Existencias laborategiak, erresistentziarako estrategia kolektiboak sortzeari begira. Feminismoak hartuko ditugu abiapuntutzat, bai eta feminismoek hurbileko bestelako diskurtso eta gizarte-mugimenduekin (beste sentsibilitate eta begirada batzuk partekatzeko eta ikasteko mugimenduekin) dauzkaten askotariko aliantzak aintzat hartuko ere. Bada, gorputzetan bizi ditugun testuinguruei buruzko talde-hausnarketaren inguruan kidetasunak ezartzea izango da kontua, praktika grafiko autonomo eta autogestionatuen bidezko tresna sortzaileak berreskuratzeko xedez.
Trebatzaileak: Karen Torrente eta Julia Villarrubia, Bloke Papelero Transhumante taldeko kideak

Lantegi honen data zehatzak hauek dira: abenduaren 17an, 18an eta 19an, 17:00etatik 20:00etara
Jarduera mota: Ikastaroak
Lekua: Etxanobe jauregia (Santa Maria kalea 11)
Datak: 2018/12/17 – 2018/12/19
Egunak: Al-As-Az
Ordutegia: 17:00 – 20:00
Hizkuntza: Gaztelania
Norentzat: Emakume, lesbiana eta trans-ak.
Adina: Jaiotze data 1918/12/17 eta 2002/12/19 bitartean izan behar da
Hutsik geratutako tokietan izen-emate eguna: 2018/09/05 – 2018/12/10
Tokiak, guztira: 20
Hutsik geratutakoak: 14
Gutxieneko toki-kopurua: 10
Prezioa:
– TARIFA ARRUNTA: 13,5 euro
– BAZKIDEEN TARIFA: 8,28 euro
– LANGABEENTZAKO DESKONTUA (15%): Lanbidek aurreko 7 egunetan emandako «Izena Emateko Aldiei Buruzko Txostena» aurkeztu behar da edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan.


IKUS-ENTZUNACTION: SORKUNTZA GRAFIKO ETA BISUALEKO AKTIBISMO-LANTEGIA

Kalea eta gaua gureak ere badira! Baita kartelak, bideoak, stencil-ak, gif-ak, meme-ak, txapak… ahalduntze-mezuekin sortzeko tresnak ere! Diseina ezazu zure kartela!!! Munta eta edita ezazu bideo bat erraz!!! Barrez lehertu ezin bagara, hau ez da gure iraultza!!! Lantegi honetan, kartel bat sortu, editatu eta partekatuko dugu, erraz, eta bideoak nola editatzen eta muntatzen diren ikasiko dugu. Halaber, gure mezuak hobeto hedatzeko lagungarriak izango diren lineako baliabideak ezagutuko ditugu.
Lantegi honen ordutegi zuzena hau da: Asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara.

Jarduera mota: Ikastaroak
Lekua: Monterhermoso
Datak: 2019/01/09-2019/01/13-2019/01/23-2019/01/30-2019/02/6-2019/02/
Egunak: Az
Ordutegia: 18:00 – 20:00
Hizkuntza: Gaztelania
Norentzat: Gizarte-taldeetan antolatutako emakumeak.
Adina: Jaiotze data 1919/04/05 eta 2003/04/06 bitartean izan behar da
Prezioa: Doako jarduera


ZIENTZIA BAZTERRETATIK

Bizipenetatik abiatuta eta parte hartuz, zientzian emakumeen eta gizonen artean dauden desberdinkeriek zer ezkutatzen duten aztertuko dugu, eta bizitzak erdigunean jarri nahi dituzten proposamen feministak aurkeztuko. Era berean, laborategian nahiz egunerokotasunean zientzia egin duten (eta egiten duten) askotariko emakumeak ikusgarri egingo ditugu. Balioa emanago diegu beren merituei, egiteko moduei, lankidetza-estrategiei eta transgresioei.

Trebatzaileak: Vane Calero Blanco eta Teresa Sancho Ortega, Sorkin Jakintzen Iraultegiko kideak
Lantegi honen ordutegi zuzena hau da: Ostiralean 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
Jarduera mota: Ikastaroak
Lekua: Etxanobe jauregia (Santa Maria kalea 11)
Datak: 2019/04/05 – 2019/04/06
Egunak: Or-L
Ordutegia: 18:00 – 20:00
Hizkuntza: Gaztelania
Norentzat: Mistoa
Adina: Jaiotze data 1919/04/05 eta 2003/04/06 bitartean izan behar da
Hutsik geratutako tokietan izen-emate eguna: 2018/09/05 – 2019/03/29
Tokiak, guztira: 20
Hutsik geratutakoak: 13
Gutxieneko toki-kopurua: 10
Oharra: Mistoa. Goian, Ordutegia  zuzena
Prezioa: Doako jarduera


SEXU-INDARKERIA UNIBERTZITATEETAN (PREBENTZIOA, LAGUNTZA ETA ERALDAKETA)

Lantegi honetan, unibertsitatean hainbat modutan agertzen den sexu-indarkeriari aurre nola egin diezaiokegun pentsatzeko aukera ematen dugu. Begirada kritiko feministatik abiatuta, unibertsitate-eremuan ez ezikbeste toki batzuetan ere baliagarriak izan daitezkeen gakoetara iristea izango da xedea.

Trebatzaileak: Ainhoa Narbaiza Irizar, militante feminista, soziologoa eta Joxemi Zumalabe fundazioko kidea, eta Jokin Azpiazu Carballo, soziologoa, EHUko irakaslea, Joxemi Zumalabe fundazioko kidea eta SIMReF ikerketa feministako mintegiko partaidea.
Lantegi honen ordutegi zuzena hau da: Ostiralean 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara
Jarduera mota: Ikastaroak
Lekua: Etxanobe jauregia
Datak: 2019/04/12 – 2019/04/13
Egunak: Or-L
Ordutegia: 16:00 – 20:00
Hizkuntza: Euskara
Adina: Jaiotze data 1919/04/12 eta 2003/04/13 bitartean izan behar da
Hutsik geratutako tokietan izen-emate eguna: 2018/09/05 – 2019/04/05
Tokiak, guztira: 20
Hutsik geratutakoak: 19
Gutxieneko toki-kopurua: 10
Norentzat: Mistoa
Prezioa:
– TARIFA ARRUNTA: 12 euro
– BAZKIDEEN TARIFA: 7,30 euro
– LANGABEENTZAKO DESKONTUA (15%): Lanbidek aurreko 7 egunetan emandako «Izena Emateko Aldiei Buruzko Txostena» aurkeztu behar da edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan.


# FEMINISMOANITZEL; ETA BESTELAKO IPUINA KONTATUKO BAGENIE NESKATOEI?

Edizio honetan lehen aldiz, 10 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzako jarduerak antolatu ditu Vitoria-Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak. #FeminismoanItzel jardueren liburuxka (pdf)

EZ MUSAK, EZ GROUPIEAK. ROCKA ETA FEMINISMOA

Rocka gustatzen zaizu? Neska rockzaleak ezagutzeko gogoa daukazu? Zatoz entzutera, ikustera eta sortzera. Do it yourself lelotik abiatuta editatukodugun fanzine batean islatuko da guztia. Zatoz dibertitzera! Ibilbide bat egingo diogu rockaren historiari, jada ospea duten nahiz hain ezagunak ez diren musikak ezagutaraztearekin bat. Estereotipoak suntsituko ditugu, emakumeak ikusgarri egingo ditugu hain maskulinizatuta dagoen eremu horretan, erreferenteak erakutsiko ditugu eta ahalduntzea, sormena eta pentsamendu kritikoa indartuko ditugu.

Trebatzailea: Dorleta Mtz. De Aramaiona Apodaka (Dj Rata Jones), kazetaria,arte-historialaria eta aktibista kulturala
Jarduera mota: Ikastaroak
Lekua: Etxanobe jauregia (Santa Maria kalea 11)
Datak: 2019/02/01 – 2019/03/01
Egunak: Or
Ordutegia: 18:00 – 20:00
Hizkuntza: Gaztelania
Norentzat: 13 eta 17 urte bitarteko neskei zuzenduta.
Adina: Jaiotze data 2001/02/01 eta 2006/03/01 bitartean izan behar da
Hutsik geratutako tokietan izen-emate eguna: 2018/09/05 – 2019/01/25
Tokiak, guztira: 20
Hutsik geratutakoak: 19
Gutxieneko toki-kopurua: 10
Oharra: 13-17 urteko neskentzat
Prezioa:
– TARIFA ARRUNTA: 13,80 euro
– BAZKIDEEN TARIFA: 8,50 euro
– LANGABEENTZAKO DESKONTUA (15%): Lanbidek aurreko 7 egunetan emandako «Izena Emateko Aldiei Buruzko Txostena» aurkeztu behar da edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan.


GAZTEAK BERDINTASUNEAN 2.0 ABENTURA GRAFIKOA

Nerabeek eta gazteek (batez ere, mutilek) berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontzientzia hartzea eta arlo horietan inplikatzea sustatzeko tresna da Gazteak Berdintasunean 2.0. Bideojoko interaktiboa da tresna hori, eta, bertan, eguneroko egoerak eta egoera horiek konpontzeko hainbat modu planteatzen dira. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Gizonduz programak sortu du.

Jarduera mota: Ikastaroak
Lekua: Montehermoso kulturgunea
Datak: 2019/02/06 – 2019/02/07
Egunak: Az-Os
Ordutegia: 18:00 – 20:00
Hizkuntza: Euskara
Norentzat: 14 eta 16 bitarteko gazteak.
Adina: Jaiotze data 2000/03/06 eta 2005/04/10 bitartean izan behar da
Prezioa: Doako jarduera


ANIMAPPTU!! STOP MOTION ANIMAZIOA
Egin ezazu animaziozko film labur bat mugikorrarekin! Eta, mugikorrik ez badaukazu, lasai! Besteenak partekatuko ditugu. Anima zaitez! Aplikazio informatikoak erabiliz istorioak sortzeko eta kontatzeko tresna da Stop Motion. Lantegi honetan, emakumeak teknologia berriak erabiliz ahalduntzea bilatzen dugu. Gainera, gai eta problematika feministak ikusarazteko hainbat teknika ezartzeko modua da.

Trebatzailea: Sonia Estévez, Tik Tak Film Studioko kidea. Zuzendaria, animazioko ekoizle exekutiboa eta Stop Motioneko animatzailea.
Jarduera mota: Ikastaroak
Lekua: Etxanobe jauregia (Santa Maria kalea 11)
Datak: 2019/03/06 – 2019/04/10
Egunak: Az
Ordutegia: 18:00 – 20:00
Hizkuntza: Elebietan
Norentzat:  14 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteak.
Adina: Jaiotze data 2000/03/06 eta 2005/04/10 bitartean izan behar da
Hutsik geratutako tokietan izen-emate eguna: 2018/09/05 – 2019/02/27
Tokiak, guztira: 20
Hutsik geratutakoak: 20
Gutxieneko toki-kopurua: 10
Norentzat: Mistoa
Prezioa:
– TARIFA ARRUNTA: 16,56 euro
– BAZKIDEEN TARIFA: 10,29 euro
– LANGABEENTZAKO DESKONTUA (15%): Lanbidek aurreko 7 egunetan emandako «Izena Emateko Aldiei Buruzko Txostena» aurkeztu behar da edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan.


Informazio gehiago:

  • Eskolaren programazio osoa: Liburuxka (pdf)
  • Hitzaldiek zeinu hizkuntzako interpreteak dauzkate.
  • Haurtzaindegi zerbitzua behar izanez gero, jarduera hasi baino hiru egun lehenago jakinarazi iezaguzue, telefonoz edo mailez: 945 161345 / igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org