Iepa Gazte! Martxan da Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Begiratu hemen aurtengo oinarriak.
LANAK LEHIAKETARA AURKEZTEKO EPEAK
Lanak aurkezteko eta jasotzeko epea 2020ko irailaren 14an irekiko da, goizeko 08:00etan, eta 2020ko azaroaren 5an itxiko da, gaueko 23:59etan.
TOKIKO LEHIAKETAKO SARIAK
Basauriko lehiaketara urkeztutako lanek, azaldutako baldintza guztiak betetzekotan,aukera izango dute bai Lehiaketa Orokorrean baita Basauriko 2020ko Lehiaketa Lokalean ere parte hartzeko.
1. Kategoriako SARIA (12-13 urte): 300€
2. Kategoriako SARIA (14-18 urte): 300€
3. Kategoriako SARIA (19-26 urte): 300€
TOKIKO EPAIMAHAIA
Basauriko 2020 Lehiaketa Lokalaren epaimahaia zehaztutako udalerriko emakume mugimendu eta mugimendu feministarekin lotura duten gizarte-eragile esanguratsuek osatuko dute.