Etiqueta: <span>Ligoteo</span>

BUKATU DA!

03/06/21

LIGOTEO SANOAREN ERREZETA

Bai, lagun maiteak, bai. Uda hontan ez ditugu eguzkiaren izpiak ikusiko, eta hondartzara katiuskak jantzita gehi aterkiarekin joan beharko gara, baina horrek ez dauka garrantzirik… eguna heldu delako!!!! “Eguna heldu dela? Baina zein egun?”-galdetuko diozue zeuen buruari. Ez, ez dago nahi beste izozki dohainik jateko aukera, baina badakigu ezin izan duzula lorik egin, irrikitan zeundelako gure ligoteo sanoaren errezeta noiz aterako… Baietz???

Ederto! Ba hemen agertzen den hau, proposamen bat baino ez da, eta gogora dezagun zuek proposatzen dituzuen beste hainbat gauza ere sar daitezkela arazorik gabe. Zergatik??? Ba, zerbait argi badaukagu, bizitza eta ligoteoan etengabe ikasten ari garela. Amaierarik gabeko zikloa, esango luke El Rey Leonek filme erabat klasista, zeinek Bechdel testa ez luke inoiz ere ez gaindituko. By the way, badakigu Bechdel testa zer den? Bideo honek (sakatu hemen bideoa ikusteko) ikaragarri ongi azaltzen digu. Honi buruz aurreko urtean ere hitz egin genuen Los Juegos del Hambre filmeari buruz hitz egin genuenean. Gogoratzen duzue? Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko:)

Beno, baina gu, gurera. Has gaitezen osagai zerrendarekin!!! Are you ready??? Prest??? Goazen!!!!

-500gr ONGI EGON.

-500gr LIGATZEA DIBERTIGARREA DELA ARGI IZAN.

-500gr BELDUR BARIK ESAN DUZUNA ALDATZEKO BAIMENA DUZULA JAKIN.

-500gr AURREAN DUZUNA NOLA SENTITZEN DEN KONTUAN EDUKI, ZURE BEHARIZANAK ALDE BATERA UTZI GABE.

-500gr EZETZA JASOTZEA AUKERETAKO BAT DELA GOGORATU.

-500gr ESAN DUGU DAGOENEKO LIGATZEA IKARAGARRI DIBERTIGARRIA DELA??!!!

-500gr BURUA IREKI

Let the fun begin!!!!

1-ONGI EGON

Ongi ligatzeko, ongi egon behar gara. Zergatik? Inork ez lukeelako kamioi bat lotarako pilulak jan ostean gidatuko, edo buffet batean jan eta gero telepizza-ra deituko. Gu ez gara ezertan adituak, baina ulertzen dugu, ligoteo osasuntsua praktikatzeko denbora eta kontextuak lagundu behar duela. Ligatzearen arrakasta ez datza edozein egoera sexualizatzean, baizik eta egiten duguna egiten dugularik ongi sentitzean

2-LIGATZEA DIBERTIGARRIA DA

Ligatzea dibertigarria da bertan dauden guztiontzat. Partaideren batek ez badu ongi pasatzen… GELDI! STOP! BUKATU DA! Hori ez da ligatzea. Flirteatzen zabiltzala, barre egiten baduzu, zu zeu izan bazaitezke, aurrean duzuna zu baino gehiago ez dela sentitzen baduzu eta bertan jarraitu nahi baduzu… ZORIONAK!

3-BELDUR BARIK ESAN DUZUNA ALDATZEKO BAIMENA DUZU.

Zeharo motibatuta hasi zara kriston subidoiarekin baina… orain nahiago duzu falafel bat jatera joan? Logure zara? Edo agian, bat batean iritziz aldatu duzu? Sudur puntan jartzen zaizuna egin!! AURRERA!!! Ez diozu inori ezer zor, gogoratu zure gorputza zurea baino ez dela eta zu zarela bere jabe bakarra.

4-ENPATIA, ZURE BURUA ALDE BATERA UTZI GABE

Bai, egia da, ligoteo sanoan besteen sensibilitateak ez mintzeko adi ibili behar gara. Argi eta garbi dagoelako inork ez duela nahi aurrean duena etxera negarrez joan dadila, edo bere buruarekin gaizki sentitu dadila… hau horrela da, hemen eta edonon. Bainaaaaa (eta beti egon ohi da baina bat), gauza bat taktuarekin gauzak esatea da, noski, baina asertibitatea ere jokoan egonda, gure beharrizanak oso argi gera daitezen. Normalean esaten dute, zuk zure buruan pentsatzen ez baduzu, ez duela beste inork egingo… ez dakigu egia den edo ez, oker egon nahiko genuke, baina bada ez bada… zuk jar ezazu zure burua lehenengo BETI!

5-EZETZA JASOTZEA

Ez, ez mesedez, ez. Arren eskatzen dizugu, ezetz esaten dizuten bakoitzean ez dezazula zure burua gorrotatu, zuk zerbait txarra daukazula pentsatuz… Ez bat ez da “gorroto zaitut”, ez bat “orain ez, nekatuta nago, ez daukat gogorik, bikotea daukat, beranduegi da, gose naiz” edo beste hainbat egoera izan daitezke!!! Esan nahi dut, agian aukeretako bat izan liteke, ZU pertsonalki ZU gogoko ez izatea, ederregia zarelako edo azkarregia zarelako edo biak batera (zergatik bestela? 😉 ) bai, ez dugu izkutatuko, gerta daiteke… baina gogoratu please- mesedez… beste bi miloi aukera ere egon daitezkela, aurrean duguna gurekin ez musukatzeko… Eta dena den, zu gogoko ez bazaituzte… zer gertatzen da?!!! Mundua bihar bukatuko da?? Eguzkiak gure planeta jango du?? Patata frijituak extingituko dira??? Eeeeez!!! Badakizu zenbat pertsona dauden Lurrean bizitzen? Ba begiratu nuen azken aldian ia zazpi milio eta erdi…

6-LIGATZEA DIBERTIGARRIA DA

Bai, baaaaai, astunak gara batzutan, baina mesedez ez ahaztu, tonteoaren hasiera edo bukaeran zaudela… ligatzea dibertigarria dela!!!!!

7-BURUA IREKI

Eta bukatzeko, komenigarria da, baina ez nahitaezkoa, ligoteo bakoitzera burua prest duzula heltzea. Espektatibak? Bai, noski! Sarritan, gauza ezinezkoak eskatzea aurrean dugunari ez da aproposena izaten… Zer deritzozu aurrean daukazunari galdetzen badiozu ea berak zer duen emateko, eta gogoko duzun erabakitzen baduzu? Ez da hori aproposagoa, erosketen zerrenda finkoarekin joatea baino??

Beno, beno, beno, ba bukatu da oraingoz… zer moduz irten zaizu tarta!??

Bai orain… praktikatzera!!!

UDA ETA LIGOTEO OSASUNTSUAZ DISFRUTATU!!!!


07/09/19

LIGOTEO SANOA

Ligatzea edo ez ligatzea, that is the question. Benetan? Oraindik daukagu hau buruan?

Ez dakit nire gauza den baina esango nuke, agian “the question” ONGI ligatzea edo ongi ez ligatzea dela. Ea zer esan nahi dudan honekin? Denbora aurrera joan ahala, gauzak eta gauza konkretu horiek egiteko erak aldatu egiten dira, eta lehen onartzen zena, ez da onargarria anymore… Garrantzitsua da azpimarratzea onargarritasunaren bilakaera, gure jokatzeko eren eboluzioa, alegia. “Baina zer datorkigu hau esaten???”- pentsatuko duzue.

Beharbada, adibide batekin argiago ulertuko da. Jar dezagun, esaterako, gai feministetan landuetako bat: PIROPOAK.

ligoteosanoa

Zer dira piropoak? Piropoa, teorian, lehen erabiltzen zen ligatzeko eretako bat zen. Aintzina, kuadrilla mixtorik ez zegoenean (ez gaur egun bezala, non kuotak, kuadrilletan ere ezarri ditugun 😉 ) badirudi, gizonek hau erabiltzen zutela gogoko zitzuzten emakumeen arreta deitzeko. Piropotzat ulertzen zen, eskuarki itxura fisikoarekin erlazionaturiko laudorioren bat oihuka botatzea. Gaur egun, badakigu (badakigulako, eeeeez??????) piropoak eraso sexistak baino ez direla. Zergatik? Ba rolak aldatuko bagenitu, egoera erridikulizatzea oso erreza litzatekelako. Goazen antzeztera: imaginatzen duzue, adin ertaineko emakume bat, bere aurretik pasatzen den gazteagoa den edozein mutilen besoak edo ipurdia goraipatzen bere lagunekin banku batean eserita lagunekin barre egiten duen bitartean? Mmmm… arraroa izango litzateke, ez? Egongo da, (denetarik dagoelako mundu zabal honetan) histerika batzuk garela dioenik, bere ustez, piropeatzea besteekin erlazionatzeko era erabat normaltzat duelako. Baina noski, gogora dezagun, lehen zure senarraren zerbitzaria izatea, ezin dibortziatzea edo bankuan kontu korronte bat zure familiako gizonen baimenik gabe ezin irekitzea, normaltzat jotzen zela baita… pleistozenoan… Orduan, goazen altuan pentsatzera: imajina dezagun, beti argi eta garbi izanda hau ez dela errealitatea, ez dugula ukatzen piropoak erlazionatzeko era onargarria direnik… erlazionatzeko era honek zer adierazten du? Nor da sujetua eta nor objetua? Benetan da kaletik doan norbaiti era horizontalean hitz egiteko era? Gainera, batzutan, egiten diren komentarioak oso zikinak dira! Edo ez? Nori ez diote nazka aurpegiarekin pseudopiropo gorrotagarriren bat esan noizbait, zoritxarrez? Noiztik esaten dira gauza politak nazka aurpegiarekin? Brainstorming bat egiteko prest? Zer da esan dizuten itsusiena???

  • te estudio o te trabajo? 
  • con un culo tan bonito tienes que cagar bombones!!! 
  • si me caigo ya se donde agarrarme!!!
  • no tengo pelos en la lengua porque tu no quieres!!! 
  • si tu fueras un bollicao me comería hasta el cromo 

…

Beste komentario nazkagarririk partekatzeko?!!

Hemen daukazue Alicia Murilloren proiektua, matxito lotsagabe horiek seinalatzeko:

http://www.pikaramagazine.com/2012/09/7109/

 

Ezagutzen zenuen? Interesgarria iruditzen zaizu? Zein da normalean ahozko eraso hauei ematen diegun erantzuna? Entzungo ez bagenitu bezala jarraitzen dugu? Zerbait asmatzen dugu, egoeratik ahalik eta lasaien irtetzeko? Zer egiten duzu zuk????

tweetligoteosanoa

Ba al zenekien, egoera hauek (eta beste asko), zein egunero jasotzen ditugun erasoen kontra borrokatzeko baliabideak partekatzeko tailerrak daudela? Joan zara noizbait honelako tailerren batera? Gogorik bai??? Ba adi, izan agenda eskura, Beldur Barik-etik laister eskeiniko dizugulako aukera paregabe hau!

Beno, ba orain badakigu pipopo “inofentsiboak” ez direla ligatzea. Jar gaitezen serio: zenbat eta zenbat aldiz, lehen balio zuten hainbat metodok, dagoeneko ezin dira ligatzeko erabili ez dugulako baimenduko, azpitik egongo bagina bezala tratatuak izatea?

Baina, ezagutzen ditugu ligatzeko era osasuntsuak? Ligoteo sanoa, horizontala, ondo pasatzetik, errespetuz, kontuan izanda bertan gaudenon beharrizanak, adostasunez, berdintasunez gozatzen…

Eta hau nola demontre egiten da? Nork erakutsiko digu? Benetan existitzen da? Posible da era osasuntsuan ligatzea?

Honi buruzko informazio guztia… iragarkien ostean!! 😉

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

Zer da ligatzearen kontu hori?

Eztabaida handia dugu ligatzearen inguruan. Hasteko, ez gara ados jartzen kuadrilan ligatzea zer ote den. Igandean batek zioen larunbat gauean ligatu egin zuela instiko batekin, baina gero sortzen dira galderak: baina zerbait gertatu zen? Baina zerbait egin zenuten? Aber, ligatu nuen pues hitz egin genuela eta horrela muxu bat despeditzeko. Baina hori ez da ligatzea! Edo bai? Zer behar da ligatu duzula esan ahal izateko?

Edonola ere ez dakit inoiz ligatzerik lortuko dudan. Ematen du karrera bat egin behar dela nola ligatu behar den jakiteko. Norbait gustatzen zaizu. Ados. Norbait horrengana gerturatu nahi duzu, zerbait esan edo. Ados. Hortik aurrera hasten dira aholku uholdea eta “zuk-egin-behar-duzuna-hauxe-da” guzti horiek. Eta barkatu esatea, baina gehienetan ez ditut aholku horiek ulertu eta konpartitzen.

Adibidez: “mezua bidaltzen dizunean zuk ez erantzun berehala bestela pentsatuko du desesperatua zaudela” dio batek. “Askoz hobea da larunbat gauean esaten badiozu ze horrela, zuk edan egin duzunez ausardia gehiago duzu eta berak edan egin duenez agian errazago esango dizu baietz”.  Hemen dator onena: “lehengoan ez dizu baietz esango, insistitu beharko duzu gehiago, beti da horrela”. Ez naiz aditu bat kontu hauetan baina gehienetan ahoa bete hortz geratu ohi naiz. Nola izango da ligatzea ez bada zintzoa eta ezin badut pentsatzen dudana esan? Eta ez ote daiteke kontu hauetaz hitz egin lasaitasunez, erabakitzeko eta adierazteko erraztasunak jarriz eta ez gure alde egingo duen konfusioa bilatuz? Eta zer da tematzearen kontu hau? Ezin al da ligatu errespetuz eta jendea agobiatu gabe?

Igual ez dut asko ligatuko, agian ez dakit larregi ligatzearen kontu horretaz, baina errespetua da interesatzen zaidan ikaspena. Eta hortik hasten da asuntoa: zintzoa izan, parez-pare komunikatzeko aukerak bilatu, astuna ez izan eta ezezkoa jasotzen jakin baiezkoa bezainbeste.


07/09/19

UDAN ERE…PENTSATU ETA GOZATU! 1.go partea

Heldu da uda eta heldu dira oporrak gehienontzat! Sarritan, aitzakiak behar ditugu bizitzan “egiteko era berriak” asmatzeko. Hau da, ez al zaizue inoiz gertatu zeuen buruari esaten diozuela “astelehenetik aurrera”, “hilabeteko lehenengo egunetik aurrera” edo “datorren urtetik aurrera” gauzak ezberdinak izango direla? Ba uda momentu ezinhobea da honelako deseraikitze, birpentsatze eta redefinizio prozesu hauetarako! Zer deritzozue gure sexualitatearen inguruan kontzientzia hartzeko erabailiko bagenitu hurrengo minutuak?!!

Zer gertatzen ari da sexuarekin? Eta ez, ez dugu galdera hau egiten Euskadin gaudelako, baizik eta Planeta honetan bizitzeagatik. Zeintzuk dira sexuak dituen konnotazioak? Zergatik ematen digu lotsa sexuari buruz hitz egiteak? Zergatik irakatsi digute intimitatearen sexualizazioa egoerarik desiragarriena dela norbait ezagutzerakoan? Zergatik bihurtzen dugu dena zuria edo beltza sexuari buruz ari garenean? Zergatik kostatzen zaigu  benetan nahi duguna eskatzea? Zergatik kostatzen zaigu ez duguna gogoko seinalatzea?

“Askorekin oheratzen den mutila, esperientzia dauka eta irabazle bat da”. “Askorekin oheratzen den neska, galduta dago eta ez du inork maiteko”. “Neska batek sexua nahi duela erakusten badu, desesperatuta dago”. “Mutil batek sexua nahi duela esaten badu, gauzak argi dauzka”. “Neska batek sexurik nahi ez badu, estrecha bat da”. “Mutil batek sexurik nahi ez badu, gaixoa, zerbait gertatzen zaio”. Zenbat honelako topikazo ezagutzen dituzu egunean zehar? Zergatik eta zertarako zabaldu dira falazia hauek? Nork demontrek asmatu ditu? Norbaitentzat onuragarriak al dira? Zuri mesede egiten dizute generoaren arabera zatitutako azaleko esaldi hauek?

Gaur sexuari buruz hitz egiteko lotsa alde batera uzten saiatuko gara, mito eta estereotipoak pikutara bidaliz! Gaur, minutu batzuk emango ditugu libre izaten saiatzen!! Eta zerbait ikasten badugu, hobeto!

Zer da sexu ona? Zer da sexu txarra?

http://www.pikaramagazine.com/2014/09/la-suerte-de-fracasar-en-el-sexo/

By the way, ba al zenekien sexuari buruz hausnartzeko ikastaroak daudela?

http://www.pikaramagazine.com/2014/02/sexo-dudas-y-regueton/

Eta noski, sexuarekin erlazionaturik egiten duzuna egiten duzularik, uda honetan…pentsatu eta gozatu!


07/09/19

EZIN BADUGU BB JARRERAREKIN ABESTU, EZ DA GURE IRAULTZA!

Ivy Queen-ek ondo azaltzen digu bere abestian “Yo quiero bailar, tu quieres sudar y pegarte a mí, el cuerpo rozar”… baina guzti honek “que pa’ la cama voy” ez du esan nahi. Argi gelditu dadila.

Jaiak datozela, eta dantzatzea gustatzen zaigula badakigu. Eta jaietan dena libre ez dela diogun moduan, ez dago “barra libre” ere entzuten dugun musikan. Jaian egoteak ez du esan nahi abesti eta letra sexistak ez bakarrik nire ahoan baita ere nire gorputzean egon behar direnik.

Beraz, dantzara goaz, baina beti Beldur Barik Jarrerarekin.

 Ez nazazu mami, ezta nena, ezta chati… deitu….


Ez dizudalako zure iritzia eskatu…

Eta argi gelditu dadila… Ezetz diodanean… ezetz da! Ezetza ezetza da enroilatu gabe, enroilatu bagara, elkarrekin joaten bagara ere… Nahiz eta ohean egon, biluzik… ezetz diodanean… EZETZ DA!!!


Zein gehiago gaineratuko zenuke? Sartu gure #BBPlaylist-ean eta sartu faltan botatzen duzun abesti hori. Zuen buruetan bueltaka dagoena, zuen Beldur Barik Jarrera agertzen duena! Ezin baitut BBJarrerarekin dantzatu edo abestu… ez delako gure iraultza!

 

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

ZER DAKIGU MUTILOK LIGATZE SANOARI BURUZ?

1

Urtero bezala, uda garaian eguraldi ona eta beroa dira hondartzaz gozatzera bultzatzen gaituztenak; eta jai herrikoiak eta txoznak dantzatzera eta jende berria ezagutzera gonbidatzen gaituztenak.

Baina jai herrikoiak ere dira ezagunak neska askok pairatzen dituzten mota askotako eraso sexistengatik. Izan ere, aurten, San Ferminetako hasierakin jada konprobatu izan dugun gertakizuna da.

Eta neska bat egoera askotan sentitu daiteke erasotua; hau da, ez dugu zertan bortxaketa baten muturreko egoerara jo behar. Neska asko trago baten gonbiteari uko egiteagatik errudun sentitzen dira, beste asko begi pare bat baino gehiago sentitzen dituztelako haien gorputzei begira eta beste batzuk frustratuak sentitzen dira “EZEZKOA” hainbat hizkuntzatan esan eta gero badirudielako inork ez diela ulertu nahi.

Hau zergatik gertatzen da? Mutil zehatz batzuk dira soilik indarkeria hau eragiten dutenak? Hau ligatzeko moduekin lotua dago?

Tira, orain mutilok jakin badakigu (edo jakin beharko genuke) bizi garen gizarte honetan, soilik mutilak izateagatik, askoz abantaila gehiago ditugula; eta gainera abantaila hauek logika heterosexualaren baitan erabili eta disfrutatu egiten ditugula.

Gainera, gizartea ulertzeko modu honek sexualitate eredu zehatz bat ezartzen digu. Hau da, mutiloi, ligatzeko edo harreman sexualak izaterako orduan aktiboak eta seguruak izan behar garela “esaten digu”; eta neskei, ordea, sumisioa erakutsi behar dutela, pasiboak eta konkistatuak izan behar direla “esaten die”.

Eta bai, maitasun erromantikoaren mitoa ere sedukziorako formula sexista honetan sartzen da; badirudielako neskek “erresistentzia pasiboa” erakutsi behar dutela mutilak gehiago “berotzeko”. Hortaz, gaur egun (eta oraindik ere), batzuk, nesken ezezkoa baiezkoa balitz bezala ulertzea.

Era berean, sexualitatea ulertzeko ikuspegi sexista honek edozein harreman sexualean genitalen erabilpena eta penetrazioa ezinbestekoak direla erakutsi digu. Ondorioz, neska askok penetrazioa praktikatzen dute haiek nahi izan gabe eta mutil askok frustrazioa bizi dugu, une oro boterea eta gizontasuna gure zakil-ekintzen bitartez erakutsi behar dugulako.

Bestalde, harremantzen garen unean zein ligatzen dugunean ere, beti presente egoten den elementu bat homofobia izan ohi da (mutilen kasuan batez ere). Mutilek bizi eta eragiten dugun homofobia arestian aipatutakoaren ondorioa da: bakar-bakarrik heterosexualitatearen inguruan sentitzen, pentsatzen eta ekiten dugula erakustearen beharra, alegia. Eta hori, inola ere ez, ez da egia. Maskara bat da, gure desirek ez dutela ez sexu eta ezta generorik ere estaltzeko generoak jartzen gaituen maskara. Hau da behin eta berriz esan izan digutena, egia absoluto bat eta bakarra balitz bezala. Eta hala ere, asko eta asko dira diktadu honen zirrikituetatik ateratzen direnak eta beste mutilekin fantasiak eta desirak dituzten mutilak. Eta hau ohikoa da, eta beharrezkoa ere; berdinen artean gure sexualitatearekin esperimentatzen laguntzen digulako.

Irudiko luke planteamendu honekin erantzukizun guztia mutilengan uzten dugula. Baina ez da horrela, neskek ere eredu honekin amaitu edo bestela salatzeko arduradunak baitira. Desberdintasuna? Neskak, jada, feminismora gerturatzen hasiak dira eskeintzen dituen onura pertsonal eta kolektiboengatik, eta sexualitate eredu zurrun, injustu eta mingarri honi aurre egiten denbora daramate.

Orduan, zer gertatzen da mutilekin? Feminismora gerturatzen ari gara? Edo, uste dugu gauza askorik ez digula aportatzen? Eta orduan, nola salatzen ditugu egunerokoan bizi eta ikusten ditugun injustiziak?

Egia esan, mutiloi pertsona askeagoak izaten uzten ez dizkiguten presio sozial eta estereotipoak kentzerako orduan, feminismoa eta honek planteatzen digun eredu parekidea oso onuragarria litzateke (eta bada). Gu ere afektibitatea adierazterako uneetan (batez ere beste mutilekiko) presionatuak sentitzen garelako, emozionatzerakoan presionatuak sentitzen garelako, ligatu edota sexua praktikatzerakoan presionatuak sentitzen garelako… Horregatik honakoa esango dizuet: Feminismoaren abantailak amaigabeak dira!

Eta ligatzerako orduan; nola ligatzen dugu mutilok? Baliabide personal nahikoak ditugu modu osasuntsu, parekide eta ez bortitzean ligatzeko? Eredu heterozentristaz haratago gure sexualitatearekin esperimentatzen ausartak gara ala beste mutilekin jolasteak errefusa eragiten digu?

Galdera hauen aurrean planteatu ditzakegun erantzunak askotarikoak dira. Baina zehaztasunez dakiguna da badela ordua mutilak konziente izateko hau ere ez dela guretzako eredua. Ez gaituela aske izaten uzten, baina, batez ere, gehienetan ez dugula ahalbidetzen gure ingurukoak ere aske izatea.

Horregatik, hemen uzten dizuet modu osasuntsu, parekide eta ez bortitz batean ligatzeko aholku sorta txiki bat:

  1. Ez dugu helbururik ezta espektatibarik finkatuko, jokoaz gozatzea izango da xedea, presarik gabe.
  2. Gure proposamenak errefusatzen dituztenean, onartuko dugu, behin eta berriro molestatu gabe. “Ezezkoa” ezezkoa da, beraz ez egin honen irakurketa bikoitzarik.
  3. Gure potentzialtasun erotikoa baloratuko dugu, baina batez ere, mundu guztiaren gustokoa ez garela barneratuko dugu.
  4. Ligatzen ari garen pertsonen ahozko eta gorputzezko komunikazioari arreta berezia emango diogu. Gehienetan gorputzezko komunikazioak beste pertsonari sentiarazten diogunari buruzko pistak ematen dizkigulako.
  5. Lehen automatikoki baztertzen genituen aukera berrietara irekiko gara,proposamen eta esperientzia berriak barne.
  6. Ez dugu ziurtzat joko harremanen intentsitatea areagotuko denik.
  7. Orain arte defektutzat jo dugunari balioa ematen hasiko gara; naturaltasuna, segurtasun eza, lotsa, urduritasuna eta abar…Etengabe hauek presente izanez eta besteekin elkarbanatuz.
  8. Botatzen ditugun piropoak aproposak eta pertsonalizatuak izango dira, pertsona horrekin konfiantza minimo bat daukagunean harremanari pizgarria emateko edota beste pertsona modu zintzoan pozteko helburuarekin; INOIZ EZ gutxiesteko edota objetu bat izango balitz bezala tratatzeko.
  9. Ez dugu ezkutatuko seduzitzen ari garen pertsona egoera larrian jar dezaken informazio aipagarririk.
  10. Norbaitek molestatzen bagaitu edota beste norbait molestatzen ari direla ikusten badugu, modu kolektiboan esku hartuko dugu, berriz gerta ez dadila.

Hau guztia esanda, mutilak, ez ahaztu libre izaten uzten ez gaituen horrekin bukatu arte asko daukagula borrokatzeko. Beraz, festetaz gozatzera gonbidatzen zaituztet; baina ez inposizio eta botere espazio bat bezala, baizik eta mundu guztia protagonista den jolastoki bat bezala ulertuta. Azken finean, askatasuna kolektiboki eta feminismotik eraikitzea posible den espazio bat bezala ulertuta.

Ibai Fresnedo

Guardar

Guardar


07/09/19

ONDO DAKIGU GUK ZER DEN LIGOTEO SANOA! LIGATZERAKO ORDUAN… EKIN BB JARRERARI!

Iepale! Izaro eta Gatiburen abestia jarri du dj-ak! Goazen dantzatzera! Goazen gozatzera! “Iepaleee… geldi….” badirudi  barruko ahots batek horrela diola. Pista, gaztegune, plazaren erdiko bidean hor agertzen dira aurreritsi guztiak… “nire dantzak probokazio bat izango balira bezala hartuak izango dira? etortzen bada norbait nirekin hitzegitera eta gogokoa ez badut, nola esango diot joateko? “. Eta horrelako pentsamenduak etortzen direnean, askotan pertsona dagoen lekuan gelditu daiteke, geldirik, esamesek geldituko balute bezala… Edota esamesei, barruko ahotsei jaramonik ez egin, edo behintzat nire burua gelditzeko duten boterea kendu eta aurrera egin “Aske maitte, aske bizi” abesten zoazen bitartean.

Aurrera egin eta dantzara, festara atera. Ligatzea ez da nire gaurko helburua, baina hala gertatzen bada, ba primeran, ez? Eta pista erdian nagoen bitartean, eta nirekin hitzegiteko gogoa baduzu, kontuan izan beharreko zenbait gauza:

  • Nire lagunekin banago, mesedez, rollo onean etorri, eta hitzegiten banago, itxoin bukatu arte, edota, eragozpena egiteagatik barkamenak eskatu behintzat… Zuretzako igual esan behar didazuna kriston garrantzia izango du, nire bizitza poztu dezakeen zerbait izan daiteke… bale, bale… ba itxoin ezazu.
  • Ligoteorena hain da esparru zabala… Ez da bakarrik norbaitekin liatzea… Askoz gehiago da. Ligoteo sanoa jolasa da, seduzitzea bakarrik dela zure jolasa? Goazen jolastera. Beste pertsonak seduzio jolasean parte hartu nahi duela eta jolas hutsean gelditzen dela guztia (hala nahi dugulako biok edota gutako batek hala nahi duelako), primeran. Aurrera egiten dugula eta zerbait gehiago nahi dugula… goazen nahi eta desio dugun hori elkarrekin eraikitzera, elkarrekin gauzak adostera, negoziatzera. Nahi ez ditudan gauzak ez ditut egingo, eta egin nahi edo desio ditudan gauzak egin nahi baditut, eta horrela azaltzen badut, eskubide osoa dut nire desioak plazaratzeko, pista gainean, mahai gainean, ohe gainean jartzeko. Ez naiz gaizki sentitu behar nire desioekin. Eta gau berdinean pertsona desberdinekin jolastu nahi badut, nire kontua da. Guztia adostuta badago, zergaitik trabarik egin? Eta sexu bereko batekin ligatzen badut, horrela ere nahi dudalako gaur, zergaitik sartu nire desioetan?
  • Jakin badakigu begiradak, gestuak… garrantzitsuak direla. Benetan erakargarriak dira begiradak askotan, zelako jokoa ematen den horrelakotan… Uiiii… begiratzen nau… hmmm… orain ez… nik begiratuko dut… Baina horrelako egoerak ematen ez direnean… Nire aurpegia interpretatu!
  • Ezetza jasotzen eta ematen jakin behar dugu. Ezetza ematen badidate, ba beno, ez da ezer gertatzen eta neska izanik ez naiz puta bat guztion atzetik joaten naizelako, edo esperantzak galdutako pertsona bat ezetza eman didatelako… Eta mutila banaiz, ez dut zertan nire gizontasuna arriskuan ikusi beharrik. Eta ezetza ematen ere jakin behar dugu. Rollo onean emango dizut rollo onean etorri bazara, eta txarrean gaizki etorri bazara, edota elkarrizketak okerrera egin badu.
  • Zelako beharra dugun guztiari etiketak jartzeko. Reggaeton-a nire lagunarekin dantzatzen dudala, gertu, osooo gertu… musu ematen diodala, ez gara lesbianak (ala bai) edo gay-ak (ala bai) izan beharrik… Jolasean gaude. Heterokuriosoak izan gaitezke, baliteke. Baina ez nabil zu berotzen. Hori argi eduki.
  • Ez dut nire burua ezertan derrigortu beharrik. Ez dut zertan beldurra izan beharrik ezetza eman behar badut, edo nire gustukoa ez den pertsona batekin egon/hitzegin nahi ez badut. Eta iritziz aldatu nahiteke nahi dudan bakoitzean. Baietza baietza da baietza den bitartean… Ezetza denean, beldurrik ez izan esateko. Bakarrik seduzitu nahi badut, horrelakoa da bizitza… egin zazu NAHI DUZUNA! Beti adostuta, berriro diogu. Baina batez ere… GOZATU!

Ez gatoz ezer berririk esatera, ligoteo sanoaren sekretua zein den? Errespetua, rollo ona, gozamena, enpatia, heteroarauarekin apurketa, ez epaitu, estereotipo eta rol sexistekin apurtu, lodifobiarik ez izan eta gorputz aniztasunaz gozatu… Ez da lan makala, baina ez dakizue zein ongi pasatzen den ligoteo sanoa praktikatzen. Ala bai?

Post honekin bukatzeko… gomendio bakarra eman nahi dizuegu. Jaietaz, esparruetaz Beldur Barik Jarrerarekin gozatu, bizi! Ligoteo sanoa urte osoan praktikatu! Eta jaietan zaudela, “hau bai dela ligoteo sanoa!” esaten badiozu zure buruari, bi gauza egin ditzazkezu, beno hiru. Bata, guri bidali eta kontatu. Bigarrena, bideo bat egin eta Beldur Barik Lehiaketa 2017ra aurkeztu. Eta hirugarrena, eta garrantzitsuena… GOZATU!


07/09/19

LIGOTEO SANOA PRAKTIKATU! BELDUR BARIK JARRERAREKIN LIGATU!

Begiradak, desioa, gozamena, errespetua, sexua, nola ligatu? Ligatzerako orduan dena ez du balio. Ondo dakigu guk hori. Ezetza ematen badigute, ezetza da, ez dut zertan pelmada ematen jarraitu beharrik. Hitzegitera hurbiltzen banaiz eta lagun artean ondo dabiltzala esaten badidate, parranda ona izan dezatela esan eta alde beste gauza batera! Jai esparrua handia da disfrutatzeko! Eta guztiok dugu disfrutatzeko eskubidea. Hori argi eduki!

Gure monografikoen boletinekin jarraitzen dugu. Eta hilabete honetan ligoteo sanoaren inguruko baliabideak, post-ak, bideoak, musika… aurkeztu nahi dizkizuegu. Urte osoan zehar… Gora ligoteo sanoa!

Beldur Barik Musika

Negu Gorriak – Sexu makina

The Ting Tings- That’s not my name

Esne Beltza- Ez da ezetz

Tremenda Jauría- Esta noche

Penadas por la ley- No es no

Ivy Queen- Yo quiero bailar

 

Beldur Barik Jarrera duen musika gehiago gure Spotify-ean aurkituko duzue!

Jarraitu Beldur Barik BBdj gure profila!

Jarraitu #BBPlaylist-a!

 

Beldur Barik Post-ak

Ligar es jugar, compartir y divertirse juntas y juntos. Gora ligoteo sanoa!

Nik erabakitzen dut zer gustatu eta desiatzen dudan.

¿Y si solo me apetece tontear? Beti ezetz esan dezakezu.

¿Le doy mi tuenti? ¿Y si me ralla por whatsapp? Ligoteoa eta teknologia berriak.

¿Puta o estrecha?

Juergatik etxerako buelta

Ligatzerakoan: Non dago muga

 

 Ligoteo sanoaren inguruko bideoak

Udako bideoa

Who will you help

Analogía entre abuso sexual y taza de té

https://youtu.be/FSleY0yTrM4

Blurred lines parodia

Gurekin jai

Física y química

 

Ligoteo sanoa BB Bideoak

Ligoteo sanoa eta ez sanoa

https://youtu.be/ak0hh61xqcA

Lizarrako jaietan, gozatuz ligatu

 

Ligoteo sanoa-Pelikulak eta serieak

Easy

Citas

 

Hementxe duzu boletina pdf formatuan deskargatzeko ere!

Ligoteo sanoa

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

Nik erabakitzen dut zer gustatu eta desiatzen dudan.

Lagunekin nago herriko bankuan eserita eta asperduraren asperduraz euliak ere siestan daude. Gaurko egunaz zerbait esan beharko banu, Fangoriaren kantak dioen bezala “Miro la vida pasar” izango litzateke.

Bat-batean norbaitek dio “zelako mutil puxka” eta denok aho batez bat egiten dugu berarekin. “Bai, bai, zelako mutil katxarroa”. Hasierako baieztapena eta gero, dena dela, pentsatzen hasi naiz. Zergatik? Zergatik hamar laguneko koadrilla batean, elkarren artean hain ezberdinak izanda eta hain gustu ezberdinak izanda, egiten dugu bat esaterakoan mutil hori ona dagoela? Eta egiatan guztioi iruditzen zaigu ona dagoela, edo behartuta ikusten gara hori esatera? Kasualitatea da? Ez, ez dut uste.

Uste dut honetan ere, heteropatriarkatua ari dela bereak egiten. Izan ere, heteropatriarkatuak esaten digu oharkabean nor gustatzen zaigun, norekin enrollatu beharko nintzatekeen… Esne Beltza eta La Mala-ren “Quien Manda aquí” abestiaren izenburuari erantzun beharko bagenioke, Aquí manda el heteropatriarcado esango genuke. Bilgune Feminista-ko taldekidea den Amaia Zufiak esaten duen bezala: “Matematikak ikasten ditugun bezala, maitatzen eta harremanak izaten ere ikasi egiten dugu, oso modu inkontzientean”.

182q6h

Eta nola esaten digu heteropatriarkatuak? Ba pelikulen, serieen, bideoklipen bidez. Egia da inork ez digula esaten zuzenean zer den egin behar duguna, nor gustatu behar zaigun. Baina mezu pilla jasotzen ditugu honen inguruan eta azkenean, ohiko, normala bilakatzen da. Eta ez dugu ezta kuestionatu ere egiten.

Eta zeintzuk izan behar dute heteropatriarkatuak ezartzen dituen desio hoiek?

  • Mutilak cachitas izan behar dute, eta neskak argalak, pasatu gabe, baina titi politekin. Egia esan, aspaldi hitzegin genuen honi buruz (sakatu hemen) . Baliteke post honetan agertzen diren adibideak aspaldikoak izatea, baina gaur egun indarrean jarraitzen dute. Hombres, mujeres y viceversa programaren zenbatgarren edizioa da aurtengoa? Eta nolakoak dira hor agertzen diren neska eta mutilak? Zelako gustuak dituzte? Mutila izanda, horrelako neskak gustatzea normaltzat hartzen da, eta neskekin, alderantziz.
  • Bada, heteropatriarkatuak gure harremanak heterosexualak izan behar direla esaten digu. Etengabe. Eta publizitatean, telebistan, pelikuletan… agertzen zaizkigun adibideak horrelakoak dira (bale, denetarik dagoela esango duzue, baina oso gutxi, eta askotan, oso heteronormatiboak direnak).
  • Nik ez dudana emango dit pertsona horrek. Ni ez naizena izango da bestea, eta horrela bikote perfektua izango gara. Bata bestea gabe ez da ezer, baina batera perfektuak gara. Eta ganera ingurukoa, adin antzerakoa, etxerako modukoa bada… Benga ia, eta zer gehiago?!?! Hori ez da erreala. Ez dago inor predestinatua, guztiok ditugu gure akatsak, norbaitekin edo bakarrik egon. Ni, ni naiz nire inperfekzioekin, ametsekin eta gauzekin. Ez nau inork konplementatuko.
  • Bi pertsonen arteko zerbait izan behar da. Pertsona bakarra maitatu behar duzu. Ah bai? Eta zergatik izaten ditugu hainbeste lio orduan? Zergatik gustatzen zaigu batzuetan pertsona bat baino gehiago, zergatik aukeratu behar dugu? Nork dio horrela izan behar dela? Poliamor izeneko zerbait izango da hori. Ondo legoke horretaz hitz egitea aurrerago.

Normalena da neska bati mutil BAT gustatzea, normalena da mutil bati neskaK gustatzea. Ez da normala neska lodia gustatzea, ez da normala mutil tirillas hori ikustean berotzea, ez da normala ni masturbatzearen ideiarekin ere berotzea. Normala, ez-normala, normala, ez-normala… Nork dio zer den normala, zer den ohikoa? Ez diezazutela esan zer den normala gustatzea, desiatzea. Zure bizitza eta desioa exploratu! Sexualitatea modu aske batean bizi, Beldur Barik Jarrerarekin!!!

desioak

Hilabeteari amaiera eman diogu!

Abuztuan Beldur Barik Jarrera zabalduko dugu!

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19