Etiqueta: <span>lehiaketa</span>

LASARTE-ORIAKO BELDUR BARIK TOKIKO LEHIAKETA 2021

Abian da Lasarte-Oriako Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!

Irakurri arretaz Lasarte-Oriako tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.

NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE

Lasarte-Oriako Beldur Barik lehiaketan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute:

  • Lehenengo kategoria: 12 – 13 urte. 
  • Bigarren kategoria: 14 – 18 urte. 
  • Hirugarren kategoria: 19 – 26 urte.

UROLA GARAIKO LEHIAKETAKO SARIAK

? 1. kategoriako saria: 200€
? 2. kategoriako saria: 200€
? 3. kategoriako saria: 200€

 

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKUNTZA

Lasarte-Oriako informazio gehiago hemen:

Udaletxean (Berdintasun zerbitzuan)


22/10/21

IRUNGO BELDUR BARIK TOKIKO LEHIAKETA 2021

Abian da Irungo Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!

Irakurri arretaz Irungo tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.

NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE

Lehenengo kategoria: 2008an eta 2009an jaiotakoak (2021ean 12 edo 13 urte beteko dituztenak).

Bigarren kategoria: 2003 eta 2007 bitartean jaiotakoak (2021ean 14-18 urte beteko dituztenak).

Hirugarren kategoria: 1995 eta 2002 bitartean jaiotakoak (2021ean 19-26 urte beteko dituztenak).

Lehiaketa lokalean parte hartu ahal izateko, Irunen erroldatuta edo bertako ikastetxe batean ikastea derrigorrezkoa da.

 

IRUNGO LEHIAKETAKO SARIAK

1. kategoriako saria (12 eta 13 urtetako gazteak): 400€.

2. kategoriako saria (14 eta 18 urte bitarteko gazteak): 400€.

3. kategoriako saria (19 eta 26 urte bitarteko gazteak): 400€.

Proiektu irabazleen artean egon diren partaideei diploma bat emango zaie.

Aurkeztutako lan bakoitzagatik 100€ko dirusaria jasoko da.

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Aurten, lan sarituak 2021eko azaroaren 15ean emango dira ezagutzera.

Azaroaren 27an, larunbata, Irun Beldur Barik 2021 Topaketa egingo da Ficoban, besteak beste, irabazleei sariak emateko.

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKUNTZA

Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzua.


01/10/21

BELDUR BARIK 2020 LEHIAKETAREN LAN SARIDUNAK ETA AIPAGARRIENAK

2020ko egoera kontutan hartuta, aurreko urteetan baino lan gutxiago jaso dira aurtengo lehiaketan, guztira, 204 lan, baina pozteko datua da; izan ere, horien artean, oso lan interesgarriak jaso dira.

Artikulu honetan saridunak izan ez diren lan batzuk nabarmendu nahi ditugu, landutako edukiagatik eta kalitate teknikoagatik epaimahaiak aipagarriak direla uste izan duelako eta saridunak izateko lehian egon direlako.

Hemen azpian agertzen diren lanak, Beldur Barik prozesuak lantzen jarraitzeko oso baliagarriak direla uste dugu, jakin badakigulako, Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna, ez den beste egun denetan Beldur Barik jarrera lantzen jarraitu behar dugula.

 

Lehenengo kategoriako lan saridunak eta nabarmentzekoak

Saridunak

Martxoak 8: Durangotik bidalitako lan honetan nesken jarrera aktiboa, erantzun kolektiboaren mezua eta talde lana bikain erakutsi dute. Parte hartzaileak Aisha, Daniela, Izaro, Laida, Lucía, Naroa eta Aizea izan dira.

Eman buelta zure ipuinari: Ermuatik iritsi den lan honen orijinaltasuna eta garapena nabarmentzekoak dira (ikus-entzunezko pieza ondo pentsatua da) neskak eta mutilak agertzen ditu, baita talde lana eta erantzun kolektiboa ematen dio problematikari. Parte hartzaileak Naroa, June, Lucia, Ekaitz, Axpe, Lorea, Aner, Miren, Unax eta Martin izan dira.

 

Lan aipagarriak

Matxismoa denboran zehar: Lan honek feminismoaren genealogia erakusten du eta teknikoki lan oso interesgarria. Leioatik bidali dute bideo hau eta parte hartzaileak Urko, Hector, Irati, Zara, Gorka eta Iraia izan dira.

Ni ni naiz eta zer?: Bilbotik aurkeztu duten bideo honetan transmititu duten intentzio argia, plano zainduak, narratiba landuta eta Beldur Barik jarrera nabarmentzekoak izan dira. Ziortza, June, Nahia eta hiru Uxue ditugu lan honen egile.

Gaur nigatik, bihar zuregatik: Etxebarritik aurkeztu duten lan honetan mezu argia erakutsi dute, Beldur Barik jarrera bikaina eta teknikoki lan ona egin dute. Parte hartzaileak Irene, Arrate, Markel, Hugo, Haizea, Unai, Iraia, Zuzene eta Valentina izan dira.

No estoy a tus pies: Bilbotik iritsi den lan honek sorkuntza lan handia du, eta lan onenen artean egon da. Egileak Iraide, Aitana, Itxasne eta Irati izan dira.

 

Bigarren kategoriako lan saridunak eta nabarmentzekoak

Saridunak

Lerro berrien artean: Ondarrutik mezu indartsua, ahalduntzailea, publikoa, ikuslearen arreta deitzen duena erakutsi dute. Haizea, Maddi, Itxasne, Jon, Aritz, Nerea eta Niko dira bideo honen egileak.

¿Por qué?: Askotan entzuten dugu intersekzionalitate hitza, baina, zer da hori? bideo honetan oso ondo azaltzen du Berangoko Enarak horixe bera.

 

Nabarmentzeko lanak

Genero indarkeriaren txertoa: Gaurkotasuna, emozioa, emakumeen boterea adierazi dute Elorrioko gazte hauek ikus-entzunezko lan on honetan. Libe, Jone, Geaxi eta Gorka izan dira bideo honen egileak.

Gizarte feminista bat: Mezu argi eta potentea utzi digu Leioatik bidalitako lan honek, bisualki ere lan bikaina egin dute Jonek eta Amaiurrek.

Ahots morea: Sorkuntza lan ona aurkeztu dute Arrasateko Miren, Jone, Nora eta Maddik. Musika, kantua eta letra ederrak egin dituzte, eta ikus-entzunezko pieza ona sortu dute horiek dena nahastuz.

Je je je XD!: Gizarte matxista honen aurrean mutilek duten ardura ederto erakutsi dute Getxotik aurkeztu diguten lan honetan. Korporatibismoaren haustura, errealitatean gertatzen den problematika ederto jarri dute mahai gainean, eta beraz, lan oso erabilgarria da prozesuak aurrera eramateko. Paul, Aimar, Unai eta Oier izan dira lan honen egileak.

Beldur Barik denok festak gustora pasa ahal izateko: Indarkeria kulturalaren aurrean ariketa ausarta ekarri dute Irundik, haien izenak jarrita. Eskerrik asko Nora, Mattin eta Mireni lan hau aurkezteagatik.

 

Hirugarren kategoriako lan saridunak eta nabarmentzekoak

Saridunak

Oldartu: Hitz indartsuak ekarri dizkigute Bilbotik neska hauek. Mezu baikorra, argia erakutsi dute eta baita elkartasuna eta taldeko lana. Parte hartzaileak Aisha, Leire, Asier eta beste Leire izan dira.

Gure Misioa: Ikus-entzunezko lan bikaina ekarri dute honakoan, eta gainera umore ukituarekin bikain jorratu dute Beldur Barik jarrera. Iratxe Aguilerak beste kide batzuekin batera Gasteiztik aurkeztutako lana da honakoa.

 

Nabarmentzekoak

NO: Teknikoki oso lan ona aurkeztu dute Oihanek, Uxuek, Amaiak eta Ikerrek Leioatik, non mezua gorpuztu egiten den, emakumeen gorputzen gaineko indarkeria bikain erakutsi dute.

Aldatzeko garaia: Matxismoaren aurrean mutilen jarrera aktiboa erakutsi dute Bilbotik aurkeztu duten lan honetan. Iker, Andoni, Alain eta Ander izan dira egileak.

Diferentes: Aniztasuna ondo islatu dute Galdakaotik iritsi den lan honetan. Gainera, teknikoki kalitate handiko pieza aurkeztu dute. Bi Paula, Peiok eta Miguelek aurkeztu dute bideoa.

No más historias: Mutil batzuk emakumeen paperean jarri dira hausnarketa eginez. Egun oraindik emakume askok pairatzen dituzten desberdintasun egoerak islatu dituzte lan honetan Carla, Sheila, Jon Andoni eta Miguelek.

 

Ikus-entzunezko lan sariduna eta nabarmentzekoak

Sariduna

Errebelazioa: Teknikoki oso lan ona aurkeztu dute Miren eta Uxuek, musika, ahotsa eta irudiak bikain lotu dituzte, lan poetikoa eta aniztasuna islatzen duena, gorputzena, identitateena… sexualitatea eta afektuak azaleratzen ditu.

Kalitate teknikoagatik lehian egon dira ere; NO, ¿Por qué? eta Gure Misioa lanak.

Beldur Barik 2020 lehiaketa datuetan

Kategoria Z %
1. 12/13 urte 34 16,7
2. 14/18 urte 138 67,6
3. 19/26 urte 32 15,7
GUZTIRA 204 100,0

 

PARTE-HARTZEA Z %
Taldeko lana 194 95,1
Bakarkako lana 10 4,9
GUZTIRA 204 100

 

LURRALDE HISTORIKOA Z %
ARABA 15 7,4
BIZKAIA 120 58,8
GIPUZKOA 69 33,8
GUZTIRA 204 100

Epaimahaiaren osaera

 

Lan irabazleen erabakia azaroaren 20an, ostirala, eman zen argitara Gipuzkoako Foru Aldundian jazo zen sari banaketan, baina epaia azaroaren 13an eman zen EUDELen Bilboko egoitzan.

Hauek izan dira aurtengo irabazleak aukeratzeko epaimahaikideak:

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea
Izaskun Landaida zuzendaria eta Josune Ortiz berdintasun-teknikaria.

EUDEL
Eukene de Miguel berdintasun-teknikaria. 

Arabako Foru Aldundia
Nerea Melgosa Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Edu Portilla berdintasun-teknikaria.

Bizkaiko Foru Aldundia
Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko Berdintasunerako zuzendari nagusia Patricia Campelo eta Berdintasunerako teknikaria Begoña Zugadi.

Gipuzkoako Foru Aldundia
Berdintasunerako Organoko zuzendaria Miren Elgarresta eta Berdintasuneko teknikaria Aurora Iturrioz.

Beldur Barik programaren talde eragilearen ordezkaria.

Bi artista feminista
Beatriz González Rojo (Beldur Barik 2020ko irudien egilea eta sari-banaketan parte hartu zuena).
Maider Oleaga, gidoilari eta dokumentalen zuzendaria.

 

Lehenengo eta bigarren kategorietarako, gainera, honako hauek parte hartu dute:

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
Haizea Kareaga berdintasun-teknikaria.

Beldur Barikeko lehiakide ohia eta 2019ko lan grafikoagatik saritua
Amaiur Urkia.

 

Bestalde, hirugarren kategoriako sarien aukeraketan honako hauek ere parte hartu dute:

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Saila
Oscar Longo Gazteen Euskal Behatokiko teknikaria.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)
Irati Baroja berdintasun-teknikaria.

Beldur Barik taldeko lehiakide ohia eta 2019ko hirugarren kategoriako irabazlea
Naroa Elortegi.

Beldur Barik taldeko lehiakide ohia eta bigarren kategoriako aipamen berezia 2018an
Jone Goitisolo.

 

Lanak irisgarriagoak izatearen beharra

Aurtengo lehiaketara aurkeztu diren lanetan, azpitituluak eta soinu hobea faltan bota dira. Beldur Barik 2021 lehiaketa irisgarriagoa izateko helburuarekin artikulu bat idatziko dugu hurrengo egunetan, gomendioekin.

Eskerrik asko Beldur Barik 2020 lehiaketan parte hartu duzuen gazte guzti-guztiei eta baita gazteak lagundu dituzuen berdintasun teknikari, irakasle eta hezitzaile guztiei ere!

 

 

 


18/01/21

BELDUR BARIK IRUN 2020

Hemen da IRUNGO Beldur Barik Tokiko 2020 Lehiaketa! 12 eta 26 urte bitarteko irungo gaztea  bazara erakutsi zure Beldur Barik Jarrera bideo baten bidez eta animatu lehiaketan parte hartzera!

Irakurri ondo LASARTE-ORIAKO Tokiko Lehiaketako Oinarriak.

 

LEHIAKETARA AURKEZTEKO EPEA

Lanak lehiaketara aurkezteko epea 2020ko irailaren 14an irekiko da, goizeko 08:00etan, eta 2020ko azaroaren 5an itxiko da, gaueko 23:59etan.

 

NORTZUEK PARTE HAR DEZAKETE

Irungo Beldur Barik lehiaketan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute:

1. Kategoria: 12 – 13 urte.

2. Kategoria: 14 – 18 urte.

3. Kategoria: 19 – 26 urte.

*Lehiaketa lokalean parte hartu ahal izateko, Irunen erroldatuta edo bertako ikastetxe batean ikastea derrigorrezkoa da.

IRUNGO BELDUR BARIK 2020 TOKIKO SARIAK

  1. kategoriako saria (12 eta 13 urtetako gazteak): 400€.
  2. kategoriako saria (14 eta 18 urte bitarteko gazteak): 400€.
  3. kategoriako saria (19 eta 26 urte bitarteko gazteak): 400€.

Proiektu irabazleen artean egon diren partaideei diploma bat emango zaie.

Aurkeztutako lan bakoitzagatik 100€ko dirusaria jasoko da.

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Irabazleen izenak eta sari-banaketa, azaroaren bukaeran edo abendu hasieran COVID19ak sortutako egoerak ahalabidetzen duen momentu eta lekuan burutuko da. Honen inguruko jakinarazpenak jakinaraziko dira. Irabazleei aldez aurretik jakinaraziko zaie. Epaimahaiak ez du bere erabakia ezeztatzeko arrazoirik onartuko.


28/10/20