Hemen da LASARTE-ORIAKO Beldur Barik Tokiko 2020 Lehiaketa! 12 eta 26 urte bitarteko lasarteko gaztea bazara erakutsi zure Beldur Barik Jarrera bideo baten bidez eta animatu lehiaketan parte hartzera!
Irakurri ondo LASARTE-ORIAKO Tokiko Lehiaketako Oinarriak.
LEHIAKETARA AURKEZTEKO EPEA
Lanak lehiaketara aurkezteko epea 2020ko irailaren 14an irekiko da, goizeko 08:00etan, eta 2020ko azaroaren 5an itxiko da, gaueko 23:59etan.
NORTZUEK PARTE HAR DEZAKETE
LASARTE-ORIAKO Beldur Barik lehiaketan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute:
1. Kategoria: 12 – 13 urte.
2. Kategoria: 14 – 18 urte.
3. Kategoria: 19 – 26 urte.
*Lehiaketara aurkezteko beharrezkoa da Lasarte-Orian erroldatuta egotea.
LASARTE-ORIAKO BELDUR BARIK 2020 TOKIKO SARIAK
- KATEGORIAKO SARIA (12-13 urte): 200€
- KATEGORIAKO SARIA (14-18 urte): 200€
- KATEGORIAKO SARIA (19-26 urte): 200€
TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA
Lasarte-Oriako sari banaketa azaroaren 26an, ostegunean, izango da arratsaldeko 19:00etan Manuel Lekuona kultur hitzaldi aretoan.
Tokiko lehiaketaren antolaketa
Lasarte-Oriako informazio gehiago hemen: – Emakume zentroan, Aralar 5
943 36 39 58 // 688 68 39 54
emakumezentroa@lasarte-oria.eus