Abian da Hernaniko Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!
Irakurri arretaz Hernaniko tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.
BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA
Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.
NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE
Hernaniko Beldur Barik lehiaketan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute:
- Lehenengo kategoria: 12 – 13 urte.
- Bigarren kategoria: 14 – 18 urte.
- Hirugarren kategoria: 19 – 26 urte.
Euskarazko lanak soilik hautatuko dira.
HERNANIKO LEHIAKETAKO SARIAK
- Kategoriako saria (12 – 13 urte): 100€.
- Kategoriako saria (14 – 18 urte): 100€.
- Kategoriako saria (19 -26 urte): 100€.
TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA
Hernaniko irabazleak azaroaren 26an jakinaraziko dira tokiko komunikabideetatik eta irabazleekin harremanetan jarrita.
TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKUNTZA
Hernaniko informazio gehiago hemen:
Udaletxean (Berdintasun zerbitzuan)
berdintasuna@hernani.eus