Etiqueta: <span>Elgoibar</span>

ELGOIBAR, BELDUR BARIK GUNEA!

ezetz

Jaietan ere, ezetza ezetza da!

San Bartolome jaiak hemen daude! Eta Elgoibarko Udalak, Berdintasun sailaren ekimenez, eraso sexisten aurkako kanpaina berezi bat jarriko du martxan abuztuaren 22tik 28ra ospatuko diren San Bartolome jaietarako.

Kanpainak “Jaietan ere, ezetza ezetza da!” leloa izango du eta herritarrak zein herriko eragileak eta beste herrietatik bertaratuko diren bisitariak sentsibilizatu, inplikatu eta mobilizatu nahi dira.

Indarkeria matxistari aurka egiteko ekintzetan parte hartu! Zure Beldur Barik Jarrera zabaldu!

1. Photo Call-a:

Herrian eta jai giroan, indarkeriaren kontrako borroka bistaratzeko helburuarekin, Photo Call mugikor bat instalatuko da Kultur Etxe inguruan. Era berean, Txiki Egunean, eguerdiko 12:30etatik 15:00ak arte, dinamizatzaile bat egongo da bertan. Kartoi-plumazko marko mugikor bat diseinatu da, herritar zein bisitariak sentsibilizatu eta atentzioa deitzeko. Jendeak, marko horren barruan, argazkiak ateratzeko aukera izango du, indarkeria matxistaren kontrako egiteko hartzen duten konpromisoa agerian utziz.

2. Mila txapa banatuko dira

Kanpainaren lemarekin, “Jaietan ere, ezetza ezetza da!”, 1.000 txapa inguru banatuko dira, Photo Call honetan eta txosnetan eskuratu ahal izango direnak.

3. Pultserak

Euskadiko Gazteria Kontseilutik egindako indarkeria matxistaren kontrako ehundik gora pultsera ere banatuko dira txosnetan.

Goazen guztion artean Azkoitia #BBGunea bihurtzera!

Guardar

Guardar


16/08/17

BELDUR BARIK GUNEA ELGOIBARREN

Hasi dira jaiak Elgoibarren! San Bartolome jaiak gurekin daude! Eta baita Beldur Barik Gunea! Gogoratu nahi zeri buruz ari garen? Irakurri berriro gure post-a.

cartel BB Gunea

Txosnagunean Beldur Barik jarrera agertzen duten mezuak ikusteko aukera izango duzue! Gerturatu eta jaiak Beldur Barik bizi!

BBG guia-agresiones-NUEVO copia-1


08/09/15

NORI EZ ZAIO GERTATU?

Egileak: Leire Melgosa ,  Jone Alvarez ,  Iria Andrade,  Haizea Beristain , Haizea Ajubita, Maddi Etxabe, Olaia Irigoyen , Ane Espilla ,  Iraitz Gonzalez eta Aitor Asenjo

1.kategoria 12/17 urte

Elgoibar, Gipuzkoa


16/11/13

AHO BATEZ…EZ!

Egileak: Ainhitze Beristain, Elsa Astigarraga, Uxue Manzisidor, Nerea Bastida, Nekane Aguirregomezcorta, Iera Hernandez, Julene Rodriguez, Ana Zubiaurre, Ane Amenara, Irati Intxausti, Cristina Vargas eta Telmo Fernandez

1.kategoria 12/17 urte

Elgoibar, Gipuzkoa


09/07/19

Beldur Barik Elgoibar

Elgoibarrek, Beldur Barik lehiaketaren inguruan, tailer eta formakuntza saioak antolatzen ditu aurten.

 

Lehenik eta behin, Elgoibarko Ikastetxeekin indarkeria sexista lantzeko, kontzientziazioa zabaltzeko eta Beldur Barik lehiaketan parte hartzera animatzeko helburuarekin saio batzuk antolatu dira (DBH 1 eta 2 .mailako irakasleekin saio bat eta DBH 3. Eta 4. mailan ikasleekin bi orduko saioak).

Elgoibar BB

 

 

 

Beste alde batetik, hiru tailer egingo dira Elgoibarren gazteekin lehiaketarako ideiak lantzeko.

 

 

 

Honetaz aparte, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak hurrengo tailerrak antolatu ditu:

Elgoibar

Antropologia feminista (12 ordu)

Irakaslea: Ixone Fernandez de Labastida. BALIOEN FILOSOFIA ETA GIZARTE ANTROPOLOGIA SAILAn Irakasle albokoa. UPV/EHU

Noiz: urriaren 22 eta 29an (octubre), azaroaren 5, 12, 19 eta 26an (noviembre). Astearteak (martes). 18:00-20:00

Non: Kultur Etxean

 

Autodefentsa feminista (9 ordu)

Irakaslea: Maitena Monroy

Noiz: azaroaren 18, 19 eta 21ean (noviembre). 18:00-21:00.

Non: Olaizaga Kiroldegian

 

Dohainik

Plaza mugatuak

Antolatzailea:Elgoibarko Udaleko Berdintasun Saila

Inskripzioa:

 

 


16/10/13

Beldur Barik Elgoibar

Elgoibarreko lehikaeta lokalaren kasuan, bi kategoriak mantentzen dira (12-17 urte eta 18-26 urte), eta bakoitzarentzat 300 €-ko saria eskudiruan egongo da. Lanak jasotzeko epea, Azaroak 11, eta irabazleen izenak 18an ezagutzera emango dira.  Lanak emailez bidali daitezke berdintasuna@elgoibar.net helbidera edota postaz udalera. Guztia oinarrietan zehazten da.

El concurso local de Elgoibar mantiene las dos categorías (12-17 y 18-26 años) y concederá al trabajo ganador de cada una 300€ en metálico. El plazo de entrega finaliza el 11 de noviembre, y se darán a conocer las personas ganadoras el 18. Se pueden enviar los trabajos por email a berdintasuna@elgoibar.net o por correo postal al ayuntamiento. Lee las bases para enterarte de todos los detalles.


03/10/11

Autodefentsa feminista Elgoibarren

Maitena Monroy

URRIAREN 8an, larunbata, EMAKUMEENTZAKO AUTODEFENTSA IKASTAROA antolatu dugu Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailetik. 8 orduko ikastaro trinko honen ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30etara izango da. Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolan burutuko da ikastaroa eta irakaslea Maitena Monroy izango da, autodefentsa feministan aditua. Izena emateko berdintasun sailera deitu behar da (943 25 79 86), izena emateko epea urriak 5 izango da. IKASTAROA DOAN IZANGO DA.

 

—-

Desde el Departamento de Igualad del Ayuntamiento de Elgoibar el 8 DE OCTUBRE hemos organizado un CURSO DE AUTODEFENSA PARA MUJERES. El curso es intensivo y tiene una duración de 8 horas. El horario será de 10.00 a 14.00 y de 15.30 a 19:30. El curso se llevará a cabo en la Escuela de Música Igncacio Bereziartua de Elgoibar y la profesora será Maytena Monroy, especialista en autodefensa feminista. Para inscribirse, hay que llamar al Departamento de Igualdad (943 25 79 86), la fecha límite es el 5 de octubre. EL CURSO SERÁ GRATUITO.


08/09/11