Abian da Debako Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!
Irakurri arretaz Debako tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.
BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA
Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.
NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE
Debako Beldur Barik lehiaketan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute:
- Lehenengo kategoria: 12 – 13 urte.
- Bigarren kategoria: 14 – 18 urte.
- Hirugarren kategoria: 19 – 26 urte.
(* Deban erroldatuak baino ez dira kontuan hartuko).
DEBAKO LEHIAKETAKO SARIAK
- Kategoriako saria (12 – 13 urte): 100€.
- Kategoriako saria (14 – 18 urte): 100€.
- Kategoriako saria (19 -26 urte): 100€.
*Oharra: Deban kategoria bakoitzean bi proposamen baino gutxiago jaso ezkero, epaimahaia osatzen duten pertsonak kategoria horretako saria bertan behera uzteko aukera izango dute.
TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA
Debako sari banaketa azaroaren 26an izango da, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan tokia aurrerago zehaztuko dugu.
TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKUNTZA
Debako informazio gehiago hemen:
Udaletxean (Berdintasun zerbitzuan)
943 19 28 40
berdintasuna@deba.eus