Etiqueta: <span>Concursos locales</span>

BELDUR BARIK JARRERA LEHIAKETA UROLA GARAIAN

Cartel-2015
12-26 urte badituzu, banaka edo taldeka parte hartu dezakezu! Horretarako, bi kategoria daude: 1.go kategoria (12-17 urte bitartekoa) eta 2. kategoria (18-26 urte bitartekoa).
Zer aurkeztu behar da?
Gehienez, 5 minututako iraupena izango dituzten bideoak. Lan hauetan erakutsiko da nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin. Alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin.
Zenbat proiektu aurkeztu daitezke?
Gehienez hiru.
Zein da lanak entregatzeko epea?
Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea irailaren 11n hasiko da eta azaroaren 11n bukatuko da.
Non entregatu behar dira?
Beldur Barik webgunean dagoen galdetegian bideo-lanaren link-a zintzilikatu behar dira.
Zeintzuk dira sariak?
1.go kategoriako 1go saria: 350 €
1.go kategoriako 2. saria: 250 €
2. kategoriako 1go saria: 350 €
2. kategoriako 2. saria: 250 €
Honetaz gain, Amurrion, Azaroaren 28an Topaketa Orokorra ospatuko da eta bertan, tailerrak, ekintzak eta sari banaketa egingo da. Autobusak doanik egongo dira. Azaroan informazio gehiago izango duzue.
Urola Garaiko sari banaketa ere egongo da, Legazpin izango da Abenduan zehar.
Oinarriak2015
Lehiaketaren oinarriak ikusteko sakatu irudian
Bases2015
Para ver las bases del concurso pincha en la imagen
Informazioa:
Berdintasun saila: 943 72 56 42
sbarrenetxea@uggasa.com – lgomez@uggasa.com

21/10/15

BELDUR BARIK LEHIAKETA TOLOSAN

Cartel-2015

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 6. edizioa antolatu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Lehiaketaren helburua:

Errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeria tinko baztertzean oinarritutako jarrera eta jokabideak hartuta emakumeenganako egungo desberdintasun-egoerari neska-mutilek aurre nola egiten dieten erakusten dituzten adierazpen artistikoak aitortu, baloratu eta bultzatzea.

Parte hartzaileei eskakizunak:

  • Tolosa eta Tolosaldeako 12 eta 26 urte arteko neska-mutilak.
  • Proposamenak banaka edo taldean aurkez daitezke (taldeen kasuan, gutxienez neska batek parte hartuko du), ikastetxe gisa edo ikastetxeko ikasgela gisa.
  • Proposamen kopuruari dagokionez ez dago mugarik.
  • Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu daitezke, betiere, euskarara egindako itzulpena erantsiz gero.
  • Gaien planteamenduan izandako jarrera eta originaltasuna, estilo eta generoen ugaritasuna eta hizkuntza eta irudi ez-sexistak erabiltzea hartuko da kontuan, ohiko estereotipo maskulino eta femeninoak gaindituz.

Lehiaketatik kanpo geratuko dira eduki, hizkuntza, irudi edo mezua dela eta sexuagatik baztertzaileak izan daitezkeen proposamenak, iraingarriak izan daitezkeenak, hirugarren batzuen sentsibilitatea iraindu edo eskubideak urra ditzaketenak.

Modalitateak:

Beldur Barik jarrera erakusten duten edozein adierazpen mota: ekintzak, ideiak, bideoak, kontzeptuak, argazkiak, proiektuak, proposamenak, musika, poesia, eskultura, dantza, animazioak, performanceak, ilustrazioak, gogoetak, diseinuak, instalazioak eta abar.

Nori zuzenduta dago bereziki?

  • Kalean bakarka ibiltzeko beldur bazara.
  • Kontrolatu eta umilia zaitzaten prest ez zaudelako bikote-harremana hautsi baduzu
  • “Benetako gizon” izateaz, inoiz zure sentimenduak agertzeko edo partekatzeko aukerarik ez izateaz nazkatuta baldin bazaude
  • Zure sexualitatea askatasunez bizi nahi baduzu, behartu gabe edo presiorik gabe.
  • “Ezezkoa ezezko dela” eta “baiezkoa baiezko dela” ziur baldin bazaude eta epairik jaso gabe adierazi nahi baduzu.
  • Eremu publikoren batetik (taberna, metroa, kalea…) alde egin baduzu erasoa jaso duzulako eta nola jokatu ez zenekielako.
  • Horrelako egoera bati aurre nola egin asmatu baduzu eta zure esperientzia beste neska batzuentzat lagungarri izan daitekeela uste baduzu.
  • Beldurrez zinemara, bidaiatzera, mendira, kontzertu batera edo antzeko beste ekintza batzuetara joateari utzi badiozu…
  • Etengabe zeinen ausarta, gogorra eta indartsua zaren frogatu behar izateaz nekatuta bazaude.
  • Beldurrak geldiaraz zaitzan uzten ez baduzu eta bakarka abenturak izaten ausartu bazara.
  • “Ustez” broma sexistez nazkatuta baldin bazaude, jokabide sexistez lotsatzen bazara.

Kasu horietakoren batean zure burua identifikatzen baduzu, edo kasu horiek ezagutzen duzun norbait gogora ekartzen badizute, lehiaketa hau zuri zuzenduta dago. Hartu parte Beldur Barik! lehiaketan eta zure jarrerarekin frogatu sexismorik gabeko gizartea eraikitzeko duzun konpromisoa, berdintasunean, askatasunean eta guztion gozamenean oinarrituta.

Parte hartzeko epeak:

Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea, urriaren 5ean hasiko da eta abenduaren 4an bukatuko da (biak barne).

Sariak:

1. KATEGORIAKO SARIA: 225€

2. KATEGORIAKO SARIA: 225€

Epaia Tolosan, abenduaren 17an, 20:00etan TOPICen izango den Hi, haiz hi!/Beldur Barik Jaialdian aurkeztuko da. Epaia zuzenean jakinaraziko zaie irabazleei.

Informazio gehiago behar baduzu:

Harremanetarako: Gazteria eta Berdintasun Sailak – Tolosako Udala
Telefono-zenbakia: 943 670 383 (Kultur Etxea)
E-mailak: gazteria@tolosa . eus eta berdintasuna@tolosa . eus

BELDUR BARIK HI HAIZ HI azala
Lehiaketaren Oinarriak

 


07/10/15

EIBARKO BELDUR BARIK LEHIAKETA

cartel BB Basauri

Nortzuk parte hartu dezakete

“EIBAR BELDUR BARIK” 2015ko SARIA: Eibarren erroldaturiko pertsonentzat, hain zuzen ere.

Sariak:

1. kategoria: 12-17 urte: 400 €*

2. kategoria: 18-26 urte: 400 €*

Eibarko Udaleko Berdintasunerako Sailak herriko proposamen onenak sarituko ditu, udalerrian proposamenak bultzatzeko eta sustateko asmoz.
Sari hauek irabazteak ez du lehiaketa orokorreko sariak ere irabaztea galaraziko
*Herri mailako saria Eibarko dendetan gastatu ahal izango den 400€ko bale bat izango da.

Nola parte hartu:

Eibarren erroldatutako pertsonek, zuzenean, bi lehiaketetan parte hartuko dute, beraz, beldur barik WEB gunean lehiaketa orokorrerako beteriko formularioa betetzearekin, nahikoa izango dute.

Izen-ematea:

Eibarren erroldatutako pertsonek, zuzenean, bi lehiaketetan parte hartuko dute, beraz, beldur barik WEB gunean lehiaketa orokorrerako beteriko formularioa betetzearekin, nahikoa izango dute.

Lanak jasotzeko epea:

Jasotzeko epea azaroaren 11an amaituko da (egun hori barne).

Epaimahaia:

Antolatzaileek toki mailan artearekin, berdintasun politiken sustapenarekin eta emakumeenganako biolentziaren kontrako borrokarekin zerikusia duten pertsonez osatutako epaimahaia izendatuko dute. Epaia ezagutzera ematen den unean emango da jakitera nortzuk diren. Epaimahaikoek herriko lan guztiak aztertuko dituzte, saria eman gabe ere utz dezaketelarik.

Epaimahaiaren epaia:

Azaroaren 27an, ostirala, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren testu inguruan, Portalean, Areto Nagusian EIBAR BELDUR BARIK Jaialdia izango da, non herriko lanak aurkeztu eta epaia ezagutzera emango den, herri-mailako sariak ere banatuz.

Lehiaketaren oinarriak:

oinarriak

Informazio gehiago:

BERDINTASUN ARLOA
Bista Eder, 10, 4. Pisua
20600 EIBAR
Tel: 943708440 / Faxa: 943708441 / email: berdintasuna@eibar.eus
ANDRETXEA
Zezendibe, 9 behea
20600 EIBAR
Tel: 943700828 / email: andretxea@gmail.com

ANIMATU ETA ZURE BELDUR BARIK JARRERA AGERTU ETA ZABALDU!

 


05/10/15

TALLER “CREACIÓN AUDIOVISUAL BELDUR BARIK» en VITORIA-GASTEIZ

Tarjeton Creacion audiovisual 2015 (C)

Participa en el taller “CREACIÓN AUDIOVISUAL BELDUR BARIK” y…
Aprenderás los diferentes pasos a seguir para la creación de un cortometraje, desde la elaboración del guión hasta la posproducción pasando por el rodaje. Así podrás crear tu propio corto1 con el que plasmar actitudes positivas de respeto, igualdad y prevención frente a la violencia sexista y podrás participar en el concurso Beldur Barik Jarrera Lehiaketa 2015.

Tarjeton Creacion audiovisual 2015 (E)

 

“BELDUR BARIK IKUS-ENTZUNEZKO SORKUNTZA” lantegian parte hartu eta…
Ikasiko dituzu film laburrak sortzeko eman behar diren pausoak: gidoia lantzea, filmatzea1 eta postprodukzioa. Horrela zuk zeuk sortutako film laburrarekin 2015eko Beldur Barik lehiaketan parte hartu ahalko duzu errespetuzko, berdintasunezko eta sexu indarkeriari aurre hartzeko jarrera positiboak islatzeko.

¿CUÁNDO? / NOIZ?

14 y 23 de octubre (miércoles y viernes) / urriak 14 eta 23 (asteazkena eta ostirala)

HORARIO / ORDUTEGIA

de 18:30 a 20:30h. / 18:30etatik 20:30etara

DIRIGIDO A / NORI ZUZENDUA

chicas y chicos de entre 12 y 26 años / 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilei

LUGAR / LEKUA

Centro Cívico Aldabe, sala Polivalente / Aldabeko gizarte etxea, Erabilera askotarako aretoa

FORMADORA / NORK EMATEN DU TAILERRA?

Helena González Estévez

INFORMACIÓN E INSCRIPCIONES / INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

010
www.vitoria-gasteiz.org/igualdad
Centros Cívicos / Gizarte etxeak

PLAZO PARA LA INSCRIPCIÓN / IZENA EMATEKO EPEA

hasta el 7 de octubre de 2015 / 2015eko urriaren 7ra arte

 


23/09/15

BELDUR BARIK LEHIAKETA VITORIA-GASTEIZEN

Vitoria-Gasteizen bizi bazara, 16-26 urte bitartekoa bazara… Animatu eta Beldur Barik Lehiaketan parte hartu! Hemen aurkituko dituzu parte hartzeko argibideak… ADI!TRIPTIKOA CASTELLANO

KATEGORIAK / CATEGORÍAS

1. kategoria: 12 – 17 urte
2. kategoria: 18 – 26 urte
Banaka zein taldeka parte hartu ahal da, ikastetxe gisa, ikasgela gisa edo elkarte gisa.

PARTE HARTZEKO… / ¿CÓMO PARTICIPAR?

Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa osorik bete beharko dute (lehiaketaren atalean, oinarri hauekin batera). Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da WEB gunean adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatzeko lana jaso dela.
Udalak antolatutako lehiaketara aurkeztu diren lanek erkidegoko sarietan ere parte hartuko dute automatikoki.

LANAK JASOTZEKO EPEAK / PLAZOS PARA LA RECEPCIÓN DE TRABAJOS

Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea 2015eko irailaren 11n hasiko da eta 2015eko azaroaren 11n amaituko da (biak barne).

SARIAK / PREMIOS

Lehen kategoria, 12-17 urte:

Lehenengo saria: 300€
Bigarren saria: 200€
Aipamen berezia: 100€ (epaimahaiak sari hau egokitzat jotzen badu soilik).

Bigarren kategoria, 18-26 urte:

Lehenengo saria: 300€
Bigarren saria: 200€
Aipamen berezia: 100€ (epaimahaiak sari hau egokitzat jotzen badu soilik).

EPAIMAHAIA / JURADO

Gasteizko gazteek aurkeztutako proposamenak aztertzeko eta sariak emateko, Vitoria-Gasteizko Udalak epaimahai bat izendatuko du. Epaimahai hori berdintasun politiketan eta emakumeekiko indarkeriaren aurka lan egiten duten zenbait pertsonak osatuko du. Erabakia jendaurrean jakinarazten denean esango dute zeinek osatzen duen epaimahai hori.

EPAIA / FALLO DEL JURADO

Udal lehiaketaren sariak 2015eko azaroaren 20an emango dira jakitera Montehermoso Kulturunean. Irabazleei zuzenean jakinaraziko zaie eta www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna web orrian emango dira argitara.

ORAINDIK INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU… / NECESITO MÁS INFORMACIÓN…

www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna eta www.beldurbarik.org
945 16 13 45

Hemen dituzu parte hartzeko oinarriak!

Jarraitu gaitzazu ere sare sozialetan! Facebook eta Twitter-en!!!

Animatu! Pentsatu, eztabaidatu eta ekin! Zure Beldur Barik jarrera agertu!

TRIPTIKOA EUSKERAZ


23/09/15

BELDUR BARIK SARIAK ARRATIAN

Azaroaren 28an Beldur Barik Arratian lehiaketako sariak banatu ziran Bediako liburutegian. Lehiaketa Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak antolatu dau gazteen artean emakumearen kontrako indarkeria  prebenitzeko. Lehiaketak kategoria bi daukaz, eta aurtengo irabazleak honakoak dira:

IMG-20141201-WA0018

  1. kategoria: Gure doten moduan, gure dotenagaz. Igorre. 300 euro
  2. kategoria: Apur ditzagun mugak. Bedia. 300 euro.

 

 

 

Sariak Josune Gorospe, Arratiako Udalen Mankomunitateko presidenteak eta Aitor Sorriketa Bediako alkateak emon ebezan. Sari-banaketan, DJ ikastaroan parte hartu eben gazteak egon ziran musika jarten. Zorionak irabazleei eta lehiaketan parte hartu dozuen guztioi, eta jarraitu indarkeria sexistari aurre egiten, beldur barik.

 

 

 El 28 de noviembre se repartieron los premios correspondientes al concurso Beldur Barik Arratia 2014 en la biblioteca de Bedia. El concurso lo organiza el Servicio de Igualdad de Arratiako Udalen Mankomunitatea para prevenir la violencia contra las mujeres entre la juventud. El concurso cuenta con dos categorías y estos son los trabajos ganadores de este año:

  1. categoría: “Gure doten moduan, gure dotenagaz” Igorre. 300€
  2. categoría: “Apur ditzagun mugak” . Bedia. 300€

 

Los premios fueron entregados por la presidenta de AUM Josune Gorospe y por el alcalde de Bedia, Aitor Sorriketa. En la entrega de premios estuvo pinchando el grupo de jóvenes que ha participado en el taller de DJ. Felicidades a los grupos ganadores y demás participantes del concurso. Seguid haciendo frente a la violencia sexista, beldur barik, sin miedo.

 

APUR DITZAGUN MUGAK

GURE DOTENAGAZ, GURE DOTEN MODUEN

 

 

 

 

 


10/12/14

BELDUR BARIK LEHIAKETA LOKALA BASAURIN

Basauriko Beldur Barik Lehiaketa Marienean-Basauriko Emakumeen Etxean ospatu zen Abenduaren 4an arratsaldeko 19:00etan. «Las Kapritxosas» pailaso taldeak izan ziren jaialdia dinamizatzearen arduradunak. Tonu dibertigarriarekin parte-hartzaileek Beldur Barik Jarrerarekin hausnartzen eta eztabaidatzen jarraitzera animatu zuten. Bideo irabazleek 500 €-ko sari bana jaso dute. Honako honako hauek izan dira:

1. Kategoria:Kalegorritan.

2. Kategoria: Agua pasada.

Halere, parte-hartzaile guztiek sari bana izan zuten. 1go kategorian parte hartu zuten gazteek «La Cenicienta que no quería comer perdices» jaso zuten, eta 2. kategorian parte-hartu zutenek, ordea, Pikara Magazine aldizkari feministarako harpidetza bana.

Jaialdia amaitu baino lehen, Las Kapritxosas-ekoek Marieneara joaten jarraitzeko animatu zuten, urte osoan zehar Beldur Barik Jarrera eraikitzen jarraitzeko tailer ugari egiten baitra espazio horretan.

Basauri

 

La entrega de los premios locales Beldur Barik de Basauri se celebró en MARIENEA, Casa de las Mujres de basauri, el jueves 4 de diciembre a las 19,00.El grupo de payasas “Las Kapritxosas” fue quienes dinamizaron  la ceremonia presentando todos los videos y animando a los y las participantes a continuar reflexionando y actuando con actitud Beldur Barik. Los videos ganadores, que se llevaron un premio de 500€, fueron los siguientes:

1ª categoría : Kalegorritan (video realizado por un grupo de 3 chicos y 2 chicas)

2ª categoría: Agua Pasada (video realizado por una chica)

Pero todxs lxs participantes tuvieron su premio ya que antes de acabar a lxs jóvenes de 1ªcategoría se les entregó un ejemplar de “la Cenicienta que no quería comer perdices” y a lxs jóvenes de la 2ª categoría tuvieron como premio una suscripción anual a la revista feminista Pikara Magazine.

Antes de acabar la celebración Las Kapritxosas animaron a lxs participantes a acudir a MARIENEA, espacio donde a lo largo del año se organizan talleres beldur barik para jóvenes.

1GO KATEGORIAKO LAN-IRABAZLEA: KALE GORRITAN

2.KATEGORIAKO IRABAZLEAK: AGUA PASADA


05/12/14

Beldur Barik Arratian 2013 lehiaketaren sari banaketa

Pasa dan azaroaren 29an Beldur Barik Arratian lehiaketako sariak banatu ziran Lemoan. Lehiaketa Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak antolatu dau gazteen artean emakumearen kontrako indarkeria  prebenitzeko.

El pasado 29 de noviembre se entregaron los premios del concurso Beldur Barik Arratia en Lemoa. El concurso ha sido organizado por el Servicio de Igualdad de Arratiako Udalen Mankomunitatea para prevenir la violencia contra las mujeres entre la juventud.

 

Lehiaketak kategoria bi daukaz, eta aurtengo irabazleak honakoak dira:

1. kategoria: Ez izan beldurrik. Elkar Ezagutuz. Arratia.

 

 

2. kategoria: Gure esku dago aldaketa. Lemoa

 

 

Irabazleek 300 euro eskuratu dabe.

Sariak Josune Gorospe, Arratiako Udalen Mankomunitateko presidenteak eta Saioa Elejabarrieta Lemoako alkate andreak emon ebezan.

Los premios fueron entregados por Josune Gorospe, Presidenta de Arratiako Udalen Mankomunitatea y Saioa Elejabarrieta, alcaldesa de Lemoa .

 


 

 Zorionak irabazleai eta segidu indarkeria sexistari aurre egiten! Felicidades a todas y todos y seguid diciendo no a la violencia sexista

 


17/12/13

“Nire gorputza, nire erabakia” Bertso-paper lehiaketaren irabazleak

Orain dela hilabete pare bat informatu genizuen bezala, Medicus Mundik «Nire gorputza, nire erabakia» bertso-paper lehiaketa martxan jarri egin zuen. Hona hemen lehiaketa honen irabazleak!

Gazteen eta Helduen mailatan irabazi duten bertsoekin bideo animazioak egin ditu Laurita Siles artistak, Arrate Illaro eta Imanol Uria, Algortako Bertsolari Eskolako bertsolarien laguntzaz. Hona hemen bideoak:

 

Gazteen Mailan. 1. saria: Izaskun Manero

 

http://www.youtube.com/watch?v=ob1LbtkaL6c

 

Helduen Mailan. 1. saria: Mara Gallastegui eta Oier Aizpurua

 


 

Ekintza guztiak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen, Pikara Magazinaren eta ALBEren laguntzaz burutu ditu.

Informazio gehiago: www.medicusmundibizkaia.org edo 944127398 telefonoan


17/12/13

Ezkerraldea. «Beldur Barik Jarrera 2013» lehiaketaren irabazleak

Ezkerraldeko aurtengo lehiaketaren irabazleak hauexek dira!!

1. Kategoria (12-17 urte): Tasun 1 – Keria 0

http://www.youtube.com/watch?v=ig4M4H7d0sM

Egileak: Sara Fernández, Sarai Jimemez, Natalia Martinez, Leire Tajada, Uxue Rivas, Amaia Recio, Leire Quintana, Lorena Villegas, Enaitz Anta, John Cayero, Jon Diaz, Kepa Gonzalez, Alvaro Llamazares, Josu Perez, Gorka Ramirez, Javier Rivero, Gonzalo Robledo, Ricardo Rubio eta Javier Sanchez

Portugalete

 

2. Kategoria (18-26 urte): A medio camino

Egileak: Saioa Alonso, Leire Barandalla, Iraide Dominguez, Ariane Gómez, Oihane López, Natalia Lucio, Estibaliz Medina, Marta Merino, María Molina, Nekane Moreno, Noelia Nuñez, Soiartze Pérez, Itxaso Respaldiza, Naiara Ribote, Andrea Rodríguez, Amaia Romaneli, Mariana Ruiz, Keren Tarrega, Alba Varona, Jose Andrés de la Cruz, Borja Gosende, Borja Merino, Alberto Olivera, Juan Edil Oporto, Jon Ander Ramila, Ander Romo, Andoni Sánchez

Santurtzi

Hona hemen irabazleen argazkia!

Foto de grupo


17/12/13