Abian da Ondarroako Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!
Irakurri arretaz Ondarruko tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.
BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA
Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.
NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE
Lehenengo kategoria: 2008an eta 2009an jaiotakoak (2021ean 12 edo 13 urte beteko dituztenak).
Bigarren kategoria: 2003 eta 2007 bitartean jaiotakoak (2021ean 14-18 urte beteko dituztenak).
Hirugarren kategoria: 1995 eta 2002 bitartean jaiotakoak (2021ean 19-26 urte beteko dituztenak).
HIZKUNTZA IRIZPIDEAK
Lanak euskaraz aurkeztuko dira baita azpitituluak ere.
ONDARRUKO LEHIAKETAKO SARIAK
Lehenengo kategoriako saria (12-13 urte): 300€.
Bigarren kategoriako saria (14-18 urte): 300€.
Hirugarren kategoriako saria (19-26 urte): 300€.
Sarien ordainketari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (PFEGZ).
Kategoriaren batean lanik aurkeztu ezean, epaimahaiak erabaki dezake sari hori gehitzea beste kategoriaren bati.
TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA
Ondarroako Udalak ekitaldi bat antolatuko du aurkeztutako artelanekin Etxelilan: azaroak 19, 18:00etan. Parte-hartzaileak konprometitzen dira Topaketa horretan beren obra/proposamena erakustera, ematera eta/edo aurkeztera.
TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKUNTZA
ETXELILA Emakumin Topaleku
Artibai 3, 2.pisua (Ondarru) 946134008
|
Udal berdintasun saila
Musika plaza z/g (Ondarru) 94 683 3670
|
|||
Jendaurreko ordutegia:
Martitzenetik barikura 16:30etik 20:30era Facebook: Berdintasuna Ondarroa |
Jendaurreko ordutegia:
Astelehenetik barikura 9:00etatik 14:00etara
|