Etiqueta: <span>Beldur Barik</span>

AURTEN… SARI BANAKETA ETA SINOPSI LEHIAKETA

Koronabirusa dela eta aurten ezin dugu Topaketarik antolatu, aurreko urteetan egiten genuen bezala. Baina Sari-Banaketa berezia antolatuko dugu, streaming bidez jarritu ahal izango duzuena zuzen zuzenean.

Hau da plana: Nerea Arriola aurkezleak irabazleak izendatuko ditu eta euren lanak proiektatuko dira, bitartean Nogen musika taldeak girotuko du banaketa, eta Beatriz González Rojo ilustratzaileak zuzenean marraztuko du photocall handi bat. 

Sari-banaketaren data eta ordua: azaroaren 20an, arratsaldeko 17:00etan. Streaming bidez ikusteko aukera eskainiko dizuegu, gure Youtube kanaletik zehar.

Baina adi, izan ere, aurten Sari-Banaketara Beldur Barik lehiaketaren irabazleak eta Sinopsi-Lehiaketaren irabazleak bakarrik joan ahal izango dira.

Eta zer da SINOPSI LEHIAKETA???

Urte berezi honetan, plus bat gehitu nahi izan diogu Beldur Barik 2020 lehiaketari, eta sare soziletan Sinopsi-lehiaketa aurrera eramango dugu. Izan ere, zuen bideoen gaietan pentsatzen hasi beharko zineten jada… 

Ba al dakizue zertaz hitz egingo duzuen bideoan? Ze gai landuko duzuen? 

Bideoaren argudioa argi baduzu: idatzi zure sinopsia eta parte hartu Sinopsi-Lehiaketan.

Ez baduzu argi: pentsatu, idatzi zure gidoi laburra eta parte hartu Sinopsi-Lehiaketan.

Ez bota ideiarik zakarretara, askotan burura datozkigun lehen burutazioak izaten direlako onenak. 

 

ZER EGIN BEHAR DUZU SINOPSI-LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO?

Zure testuak lehiaketan sartzeko izan behar dituen irizpideak:

  • Beldur Barik jarrera erakusten duen testu bat izan behar da, hau da, kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldatzeko konpromiso pertsonal zein kolektiboa erakutsi behar du istorioak. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakustsi behar duzu. 
  • Erakargarria eta ulergarria izatea.
  • Istorioan argi eta garbi garatzea indarkeria sexistari aurre egiteko modua.
  • Gehienez 200 hitz izan behar ditu sinopsiak.
  • Bidali zure testua komuniazioa@beldurbarik.eus  helbidera, «Sinopsi lehiaketa» edo «Concurso de sinopsis» gaiarekin.
  • Testua bidaltzeko epe-muga urriaren 1etik 22ra.

Urriaren 27an argitaratuko dugu irabazlearen izena gure sare sozialetan.

Saria: azaroaren 20an Donostian egingo den Sari-Banaketarako bi sarrera eta Nogen taldearen bi disko sinatuak.

Eta gogoratu garrantzitsuena BELDUR BARIK JARRERA erakustea dela.


13/10/20

BELDUR BARIK ERMUA 2020

Hemen da Ermuko Beldur Barik Tokiko 2020 Lehiaketa! 12 eta 26 urte bitarteko ermutarra bazara erakutsi zure Beldur Barik Jarrera bideo baten bidez eta animatu lehiaketan parte hartzera!

Irakurri ondo Ermuko Tokiko Lehiaketako Oinarriak.

LEHIAKETARA AURKEZTEKO EPEA

Lanak lehiaketara aurkezteko epea 2020ko irailaren 14an irekiko da, goizeko 08:00etan, eta 2020ko azaroaren 5an itxiko da, gaueko 23:59etan.

 

ERMUA BELDUR BARIK 2020 TOKIKO SARIAK

Ermuak bere BB lehiaketa propioa antolatzen du, sari bateragarriekin. Ermua Beldur Barik 2020 sari gehigarriak:

1. Mailako saria (12-13 urteko partaideei): 300€

2. Mailako saria (14-18 urteko partaideei): 300€

3. Mailako saria (19-26 urte bitarteko partaideei): 300€

 

Ermua Beldur Barik Tokiko lehiaketaren antolaketa:

Ermuko Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sailak Beldur Barik programa antolatzen eta ezartzen du. Bertan, tokiko lehiaketa txertatzen da.

Informazio gehiagorako:

www.ermua.es

Emakumeen Topalekua.

Tfnoa: 943 171 030

casadelamujer@udalermua.net

 


19/10/20

BELDUR BARIK BASAURI 2020 TOKIKO LEHIAKETA

Iepa Gazte! Martxan da Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Begiratu hemen aurtengo oinarriak.

 

LANAK LEHIAKETARA AURKEZTEKO EPEAK

Lanak aurkezteko eta jasotzeko epea 2020ko irailaren 14an irekiko da, goizeko 08:00etan, eta 2020ko azaroaren 5an itxiko da, gaueko 23:59etan.

 

TOKIKO LEHIAKETAKO SARIAK

Basauriko lehiaketara urkeztutako lanek, azaldutako baldintza guztiak betetzekotan,aukera izango dute bai Lehiaketa Orokorrean baita Basauriko 2020ko Lehiaketa Lokalean ere parte hartzeko.

1. Kategoriako SARIA (12-13 urte): 300€
2. Kategoriako SARIA (14-18 urte): 300€
3. Kategoriako SARIA (19-26 urte): 300€

 

TOKIKO EPAIMAHAIA

Basauriko 2020 Lehiaketa Lokalaren epaimahaia zehaztutako udalerriko emakume mugimendu eta mugimendu feministarekin lotura duten gizarte-eragile esanguratsuek osatuko dute.

ERAKUTSI EZAZU ZURE BELDUR BARIK JARRERA ETA IRABAZI!


06/10/20

ERAKUSKETAK. AÑANAKO GAZTEAK ETA BERDINTASUNA. AÑANAKO KUADRILLA. ARABA

15/09/20

Yes, We Fuck!

Aniztasun funtzionala duen emakume baten bizipenak eta begiradak.

Eta bai, horrela hasiko naiz.

Guk ere txortan egiten dugu. Larrua jotzeko gorputz eta modu desberdinak daudela kontutan hartzen ez duzuen arren. Nahiz eta dibertsitate funtzionala duten pertonek larrua jotzea zaila dutela imajinatu.

Pertsona sexuatuak garela ahaztu egiten duzue, eta, beraz, zuek bezala, gure premia sexualak eta afektiboak ditugula. Hementxe da non min egiten duten begiradei buruz hitz egitera paratzen naizen. Ezberdintzen gaituzten begiradak dira horiek, eta desberdin begiratzen gaituztenak, begirada epaitzaileak, bazterretan uzten gaituztenak.

Gizarte-iruditeriak ez dio gizartean dugun presentzia normalizatzeko eskaerari erantzuten. Eta are gutxiago onartzen du guk ere gure sexualitatea bizi dugula. Sexualitate horri betoa jartzen dio, eta, gainera, paternalismoz tratatzen da.

Bitxia da entzutea aniztasun funtzionala duen bikote bat ikusten duzuenean: «ze polita, maitasuna aurkitu dute».  Eta aldi berean, ukatzen gaituzue. Ez duzue zeuen burua gurekin harreman batean ikusten, aniztasuna ez baita erakargarria. Eta hona hemen ezustekoa! Aniztasuna bada erakargarria. Estereotipikoa dena ez duelako zertan beti erakargarria izan behar. Gorputz guztiak dira erakargarriak eta gureak ere bai. Begiradak dira erakargarriak, konektatzeko moduak, elkarrizketa interesgarriak, biek ala biek behar ezberdinak izatea. Izan ere, bi noranzkoetan konektatzea erakargarria da.

Eta seguru aski, zeuen buruari galdetuko diozue: zer da bi noranzkoetan konektatzea? Bi norabideetan konektatzea, zurekin egon nahi duen pertsona hori mundu ezezagun batean murgiltzean datza. Komunikazioa, egiteko modua eta jarduteko modua elkarren ahaleginetik egitea. Aniztasunaren onarpena praktikara eramatea da, paternalismoa alde batera utziz eta pertsonen arteko harremanak normalizatuz. Alegia, alde batera uztea nire aniztasun ez-normatiboa, eta, aldi berean, onartzea.

Nire aulkia nire parte delako, baina ez da ni. Nire gorreria, nire parte delako, baina ez da ni. Nire itsutasuna nire parte da, baina ez da ni. Nire paralisia nire parte da, baina ez da ni. Izan ere, nire aniztasun intelektuala nire zati bat da, baina ez da nire guztia.

Aurre egin behar diezue ni beste edozein emakume bezala ikustera eragozten dizkizueten oztopoiei. Aniztasun funtzionalen bat dugun emakumeok maitatzeko gai gara, larrua jotzeko gai, gauza anitz sentitzeko gai gara, ulertzeko gai gara, independenteak izateko gai gara eta, aldi berean, harreman afektibo-sexualak izateko gai gara.

Nik ez diot aniztasunari beldurrik, zuk beharbada bai.

Yes, we fuck! Niri ere gustatzen zait larrua jotzea, eta zuk adina gozatzen dut plazer sexualaz. Ezetz uste baduzu, arazoa zuk duzu, ez duzu uste?

GAI HONEKIN LOTURIKO ERREFERENTZIAK:

Dokumentala: Yes, we fuck! 

Abestia: VIVAS, Mujeres con discapacidad intelectual cantan por la igualdad.


16/06/20

LIGOTEO SANOA? YASSS

‘Kaixo gazte!

Covid-19 dala eta ez dala… aurtengo udan, herriko jaietako parranda eta asteburuko jai-giro gabe, ligoteoa, dantza eta algara ZER? 🤔

Gazteak gara, ongi pasatzea merezi dugu eta guretzat ligoteoak ez du etenik! Konfinamendu garaian leihotik ikusten nuen pertsona hori gogoan daukat, badira aste batzuk ez dudala nire etxepetik ikusi, baina lagun batek bere Instagrama pasa dit… eta hor nabil, zerbait idatzi, like bat eman edo zer egin pentsatzen! WTF! Eske kaka eman gabe, nola hasi naiteke pertsona batekin hitz egiten? Behar bada errekan edo parkeko tabernatik pasa daiteke egunen batean, eta orduan zer?  Badakit! bere begirada bilatuko dut, baina errespetuz. It´s nice! eta gero Instagrametik idatziko diot… eta kasurik egiten ez banau, zer?

Hainbatek ez dutela gurekin hitz egiten hasi nahi kontuan izan behar dugu!

Good game lagun!’

Ligoteo Sano? Yasss | Sé tú. Sin Máscaras. Para hacer frente a la Violencia Machista, súmate a la Actitud Beldur Barik!

ERRESPETUZKO LIGOTEORAKO DEKALOGOA

 

HELBURU BERRIAK EZARRI

  • Norbaitekin muxuka edota zirrika hasteak, ez du esan nahi harremanaren intentsitatea areagotuko denik…. #elkarrekin jolastea cool da!!
  • Begiradek, elkarrizketek edota like batek ez dute zertan ezer gehiago esan nahi. Hori onartu izanak, ez du beste guztiarentzako baietza adierazi nahi.  “Ezetza” edozein momentutan eman dezaket.
  • Nire telefono zenbaki, Instagram, Twitter edo Facebook kontua eman nahi ez ditudalako, ez naiz desatsegina! Beraz, ez naiz horretara behartuta sentituko. Nire bizitzan zein nire bizitza birtualean nor sartzen den erabakitzeko eskubidea daukat, ez badut nahi, AGUR!

“EZETZA” KUDEATZEN IKASI

  • Lagunen bat afektuz adierazten bazait, EZ FLIPATU! Ez du esan nahi nirekin ‘atera’ nahi duenik.
  • Norbaitengana gerturatu aurretik, besteak ere ni gerturatzea nahi duela baieztatu behar dut. Hainbatek ez dutela nirekin hitz egiten hasi nahi jakin behar dut! GG!
  • Nire proposamena ez badute onartzen, ez naiz astuna izango eta ez dut bestea niri kasu egitera behartuko. Ezetza onartuko dut eta ez dut kakarik emango!
  • Norbaitek gogaitzen bagaitu edota beste inor molestatzen badabil, jarrera horrekin amaitu dezan, taldean elkarrekin erantzungo diogu. AUTO-DEFENTSA-FEMINISTA!

HARREMANTZEKO MODU BERRIAK EZAGUTU 

  • Aizu! Ez dut aurreiritziengatik aukerarik galduko. Pertsona baten ezaugarriek erakartzen banaute, aurrera. Aniztasuna ezagutzea FANTASIA da!
  • Ligoteoan nabilen pertsonaren ongizatea zapuztuko duen informazio esanguratsurik ez dut ezkutatuko. GG!
  • Hainbat neskek lehen pausua ematen dute, jarrera aktiboa adierazten dute. Mutilek lehen pausua eman behar dutenaren pentsaerarekin apurtzen dute! YOLO!

GAI HONEKIN LOTUTAKO ERREFERENTZIA MUSIKALAK:

  1. MACHETE EN BOCA taldearen «Yo no soy esa» abestia.
  2. NIZURI TAZUNERI taldearen «Umiltasuna» abestia.
  3. CHOCOLATE REMIX raperaren «Te dije que no» abestia.

09/06/20