SINOPSI LEHIAKETA 2021

BADUGU SINOPSI LEHIAKETAKO IRABAZLEA!

Eider Rakel Pertikak bidalitako testuak irabazi du lehiaketa: La decisión de Lucia. Peñascal Boluetabarriko OLHko Arotzeria Lehengo Mailako ikasleak dira testuaren egileak.

Irabazleek Kai Nakairen sinatutako bi disko eta Berexi Artek diseinatutako kamisetak jasoko dituzte azaroaren 26an Aguraineko Harresi Aretoan egingo den Beldur Barik 2021eko sari banaketan. ZORIONAK!

ZER DA SINOPSI LEHIAKETA???

Aurten ere bueltan da Sinopsi Lehiaketa urriaren 8tik 27ra. Bideoetan landuko dituzuen gaien inguruko lehiaketa bat da hau. Ba al dakizue zertaz hitz egingo duzuen bideoan? Ze gai landuko duzuen? 

Bideoaren argudioa argi baduzu: idatzi zure sinopsia eta parte hartu Sinopsi-Lehiaketan.

Ez baduzu argi: pentsatu, idatzi zure gidoi laburra eta parte hartu Sinopsi-Lehiaketan.

Ez bota ideiarik zakarretara, askotan burura datozkigun lehen burutazioak izaten direlako onenak. 

ZER EGIN BEHAR DUZU SINOPSI-LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO?

Zure testuak lehiaketan sartzeko izan behar dituen irizpideak:

  • Beldur Barik jarrera erakusten duen testu bat izan behar da, hau da, kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldatzeko konpromiso pertsonal zein kolektiboa erakutsi behar du istorioak. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakutsi behar duzu. 
  • Erakargarria eta ulergarria izatea.
  • Istorioan argi eta garbi garatzea indarkeria sexistari aurre egiteko modua.
  • Gehienez 200 hitz izan behar ditu sinopsiak.
  • Bidali zure testua komuniazioa@beldurbarik.eus  helbidera, «Sinopsi lehiaketa» edo «Concurso de sinopsis» gaiarekin.
  • Testua bidaltzeko epe-muga urriaren 8etik 27ra.

Urriaren 29an argitaratuko dugu irabazlearen izena gure sare sozialetan.

Saria: Berexi Artek diseinatutako kamisetak parte-hartzaile guztientzat eta Kai Nakairen bi disko oparituko ditugu azaroaren 26an Agurainen (Harresi Aretoa) egingo den Topaketan

Eta gogoratu garrantzitsuena BELDUR BARIK JARRERA erakustea dela.