SEXISMOAREN AURREAN, RAP FEMINISTA

Musika modu oso anitzetara bizi dezakegu; proposamen ezberdinak sortzeko eta adierazteko gaitasuna dugu. Baina MTV edota 40 principales-en jartzen dituztenbideoklipak aztertzen edota irrati komertzialetako musika entzuten badugu, konturatuko gara oso patroi zehatzak erreproduzitzen ditugula behin eta berriz. Mutilek askoz ere protagonismo gehiago izaten dute musikari bezala, onarpena jasotzen dutenak dira. Musika industriak  neskei, aldiz,oso rol zehatzak ezartzen dizkie. Edo abeslariarena, gozoa eta maitasunaz, soilik, hitz egiten duena. Edo objektu sexualarena. Etiketak, topikoak eta estereotipoak erabiltzea oso ohikoa da, errealitatea sinplifikatzen dutelako eta, ondorioz, jendartearen gehiengoarengana heltzen garelako. Ez dute ezer berririk proposatzen, ekarpen berririk sortzen. Sexismo guzti hori salatzen du Señoras que hablan de música, emakumeek egindako musika bistaratzea eta pop kulturaren sexismoa kritika feministatik aztertzea xede duen bloga.

Zeren eta, egon badaude emakume apurtzaileak, musika proposamen oso interesgarriak egiten dituztenak, letra interesgarriak egiten dituztenak, rol eta ekarpen apurtzaileekin, gitarra edo bateria jotzen dutenak… Eta zergatik, ordea, ematen zaie hain protagonismo gutxi gure irrati eta kontzertuetan? Horretaz guztiaz oharturik eta emakumeen musika ekarpenak indartzeko eta plazaratzeko Emarock proiektua sortu zen 2012an: “Emarock proiektu bat da, Euskal Herrian batez ere, musikan aritzen diren emakumei protagonismo eta espazio bat ematea du helburutzat. Hala nola, emakumeak bultzatzea esparru hau jorratzera, musikarena hain zuzen eta eszenatoki baten gainean bada askoz hobe. Emakumeen presentzia geroz eta handiagoa bada ere, oraindik hutsune asko daude, denborarekin hori aldatzea espero da. Beti ere errealitatea zein den isladatuz eta gendearen hausnarketa bilatuz”. 

Rap eta hip-hop mundua, esaterako, oso sexista da eta matxiruloez beteta dago.Baina badaude ere, matxismoari eta sexismoari aurre egiten dioten rapera oso kañerak ere. Geroz eta emakume errebelde gehiago dira musikarekin adierazten direnak patriarkatuari aurre egiteko. Beraien presentzia eta letrekin ezbaian jartzen dituzte patriarkatuaren hainbat ideia.

http://www.youtube.com/watch?v=RLQ35WB2pDQ

Calala Fundazioak FEMCEES Flow Feminista proiektua sortu du. Rap munduan dabiltzan emakume kañerak bildu nahi izan ditu, ozeano atlantikoko bi aldeetako 13 emakume raperak, horien artean «La Furia». Proiektu kolektibo honekin, rap munduan dauden ahots eta gorputz feministak bistaratzeaz gain, emakumeen eskubideen aldeko baliabideak jaso nahi dira crowdfunding-aren bitartez. Calala Fundazioak emakumeen aldeko solidaritate politikoa eta ekonomikoa indartzen ditu eta rap bilduma honekin crowdfunding bitartez jasotako diru guztia emakumeen eskubideen alde lan egiten dute sare feministetara zuzenduko da.

Sexismoaren aurrean, rap feminista!!