SARE SOZIALAK, INDARKERIA SEXISTARI GAME OVER ESATEKO LEKU APROPOSA

Asteartean mikromatxismoei buruz hizketan aritu ginen. Mikromatxismo hauei aurre egiteko modu asko daude, eta argi eduki behar dugu ere, pertsona batentzat balio duena, beste batentzat ez dela eraginkorra. Horrelako jarreren aurrean Beldur Barik jarrera agertzea ezinbestekoa da, gure burua ahalduntzea, mikromatxismoa identifikatu eta… ekin!

Eta mikromatxismo hauei aurre egiteko bakarrik ez, baita indarkeria sexistaren kontra iharduteko ere, leku apropos bat, sare sozialak dira. Gaur eguneko “kuadrila birtuala” esan genezake! Musika talde hau atsegin dudala? Fijo talderen bat dagoela non talde hori atsegin duten jendearekin bildu naitekeela. Berdina gertatzen da zure Facebookean feminista, emakumeak… Zelako txapa momento batean! Ez goaz gu Facebooka nola erabili esatera! Bakarrik hau izan gogoan: “Iraultza egiteko, bakarrik beste lagun bat behar duzula”.

amiga revolución feminista

Esan bezala, sare sozialak, eta baita sakeleko telefono teknologiaren erabilera, oso garrantzitsuak izan dira hainbat ekimen aurrera eramateko. Hona hemen hoietako batzuk:

* Mikromatxismoak proiektua (ikusi hemen). Honi buruz hitzegin genuen asteartean. Ekimen hau EverydaySexism ideiatik sortu zen. Bertan, egunerokotasunean ematen diren matxismo dosi hoiek agerian uzten ditu.

* Kaletik joatea eta txistu egitea… Twitter eta Facebook sareetan #Callesinacoso hashtag-a mundu osotik edatu da…

Gutxi barru Beldur Barik programatik prestatzen ari garen ekimena aurkeztuko dizuegu… adi egon! Eta bitartean interneten trasteatu horrelako ekimenak ezagutzeko, eta aurkitutakoak guri bidali! Erramintak nahi ditugulako indarkeria sexistarik gabeko sare sozialetan mugitzeko! Indarkeria sexistarik gabeko bizitzak gozatzeko!

Hurrengo astean, indarkeria sexistaren aurrean, neska eta mutilen jarrerari buruz hitzegingo dugu. Bitartean, bideotxo honekin uzten zaituztegu! Indarkeria sexistari aurre egin Beldur Barik jarrerakin!