SAN JUANETAKO JAIAK, JAI PAREKIDEAK! BELDUR BARIK GUNEA EIBARREN!

Ekainaren 18tik 26ra San Juan Jaiak ospatzen dira Eibarren. Eta jai parekideak izan daitezen, Eibarko taberna eta txosnetan zenbait material banatuko da! Gure jai esparruak berdintasunean oinarritutak, seguruak eta indarkeri sexistarik gabekoak nahi ditugulako!

Adi honelako kartela ikusten baduzu! Erasorik gabeko gune batean zaudelaren seinale! Matxismoa kolokan jarri! Indarkeri sexistei #BeldurBarikJarrera rekin erantzun!

 

BBG-cartel

«Sutara desberdintasunak» pegatinak! Gogoratzen? Eibarren pegatina lehiaketa egin genuen eta irabazlea Eva Perosanz Moral izan zen.

 

pegatina irabazlea

 

Eta #BeldurBarikJarrera rekin dantzatu, mugitu, pentsatu nahi dugulako, Furiaren hitzaldian esaten den bezala, «Matxismoaz harago badago(elako) bizitza musikan»abesti lista hau proposatu nahi dizuegu…. berdintasunezko letrekin, jai espazioak indarkeri sexistaz libre.. ligoteo sanoa.. leku seguruak… Guzti hori nahi dugulako! Hona hemen proposamena!

 

Abestiak playlist

Eta gehiago aurkitu ditzazkezu ere gure Spotify #BBplaylist ean!

Jaietan desberdintasuna sutara! Jaiak, kaleak eta gauak gureak direlako! Eibarko Jaiak #BeldurBarikJarrera rekin bizi, gozatu, dantzatu!

 

 

Guardar