ROMAN

Ikasbidaian maitemindu nintzen. Roman. Noski, lagun batek dio hori normala dela, Roma alderantziz “amor” delako. Eta ez bazara “amor” deitzen den hiri baten maitemintzen ba ez zarela maiteminduko. Baina Roma “amor” da alderantziz eta agian ni ere alderantziz maitemindu nintzen. Roma oso erromantikoa izan zen, itxura, ni oso gustora nengoen berarekin eta bera ere antza nerekin, eta besteek esaten zidaten, Ander, enamoratuta zaude. Eta nik ez nekiela zer zen hori.

Oraindik ere ez dakit ziur maiteminduta nagoen edo ez. Nere lagun batek dio hala izango balitz oso haserre egongo nintzatekeela Marta Bilboko jaietan tipo batekin liatu zelako. Baina nik begiratzen dut nire barruan eta haserrea, haserrea, ez dut topatzen. Nire arrebak dio ez dela haserrea, baina ziur aski minduta egongo naizela. Eta nik mina-mina, ez dut larregi sentitzen. Agian munstroa naiz? Agian ez nago prest maitasunerako, eta oso gaztea naizenez oraindik ez dakit benetan zer den jeloskor sentitzea? Jakin izan banu maitasuna hain sentimendu antolatua zela, agian beranduagorako utziko nuke Romara bidaia.

1bgkl1

Marta eta biok ederto pasatzen dugu, hori bai. Gure artean konfiantza dexente dugu, elkarrekin egotean barre algarak dexenteak dira, sexu harremanetan ondo pasatzen dugu ia beti, nahiz eta beti ez dugun gogorik… Bueno, batzutan kostatzen zaigu elkar ulertzea, baina ari gara horretan ere, denbora eskatzen du, elkarrizketa luzeak eta buruhausteak, baina igual elkarrekin egotea hori ere bada, ez?

https://youtu.be/ZVOTPDDdGPQ

Noski elkarrizketa luzeak izan ditugu beste kontu horren inguruan ere. Martak Bilboko jaietan izan zuen lige horretaz, eta beste batzuetaz. Eta egia esan nahiko lasai gaude momentuz. Ez gara sentitzen bestearen bizitza kontrolatzeko gogoz eta horregatik, momentuz, Bilboko jaietara joaten gara nahi dugunean, bakarrik, lagunekin edo elkarrekin. Eta horregatik, segun eta nori galdetzen diozun, gure artekoa ez dela maitasuna esango dizute. Ba ez, gure artekoa maitasun aldrebesa da, alderantzizkoa. Hori da Roman maitemintzearen abantaila agian.

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar