RAP FEMINISTA TAILERRA IRUNEN!

Rap-a Beldur Barik Jarrerarekin!

Askotan barneraturik eta nahi baino gehiago eragiten diguten mekanismo sexistei izena jartzeko, haiei buruz hausnarketa egiteko beta izango dugu. Geure egoera pertsonalak zeintzuk diren ikuspegi feminista batetik aztertu, eta rap-aren bitartez zentsuretatik eta formalismoetatik at dagoen adierazpen eredu erraz, askatzaile eta doako bat ezagutzeko aukera izateko. Zentzu honetan, geure errealitatea eraldatzea dugu helburu, geure buruarentzat osasuntsuagoa izan dadin.

Ikastaro honek, emakumeen ahalduntzerako tresna dibertigarria izan nahi du; zeinak prozesu sortzaileen bitartez, euren boterearen eta ahalmen sortzailearen kontzientzia hartzen duten .

Beraz… apuntatu eta goazen indarkeria sexistari aurre egitera gure letrekin, gure errimekin, gure soinuekin, gure ahotsarekin!

 

rap feminista irun

Irakaslea

La Basu raperoa

Datak

Irailak 20 eta 27, urriak 11 eta 25, azaroak 8eta 22 , abenduak 13 eta 20

Iraupena

16 ordu

Matrikula

15,55 euro

Ordutegia

17:00-19:00

Tokia

Palmera Montero gunea (5. aretoa)

Izena ematea

Irailaren 1etik 15era

 

Izena emateko lekua eta onartuen zerrenda (izena emateko epea amaitzerakoan)

HAZ- Herritarren Arretarako Zerbitzua

010 telefonoa (Irunetik kanpo deitzen bada: 943 50 51 52)

Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 20:00etara. Larunbatean: 8:30etik 13:30era.

Edo, bestela: Irungo Udaleko web orria: www.irun.org/igualdad

www.irun.org/ultimosdiaspara

 

Animatu! Goazen Beldur Barik Jarrerarekin rapeatzera!

Guardar

Guardar