«Pausu bat emanaren truke» #beldurbarik

(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)

Egilea: Maialen Izurza

Kategoria: 1. (12-17 urte)

Herria: Muskiz

Pausu bat emanaren truke

Zure gozotasuna samurtzen ninduen
zure alaitasuna sentitzen nuen
bakardea lapurtu zenidan
niretzako momentuak galtzea ekarri zenuen
lagunak, familia galdu nituen
zure musu baten truke

Irri horiek ohiu bihurtu ziren
maitasun hori kate
poz guzti hori min
alaitasuna amargura
tristura aurpegian

Ez nuen nori laguntza eskatu
«altxatzen banaiz kolpatuko nau»esaten nion neure buruari
Hua amaitu beharra sentitzen nuen
guztia berreskuratzeko momentua
«Zergatik egin didazu hau?» galdera ahazteko momentua
nire biziaren uhalak hartzeko momentua

Zuri gupida desiratzeko
eta zu ahazteko momentua
zure kartzeltasuna ahaztekoa
eta nire askatasunaren truke borrokatzekoa