PASAIAKO BELDUR BARIK 2022 TOKIKO LEHIAKETA

Abian da Pasaiako Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, Youtube edo Vimeora igo bideoa, bete galdetegia eta irabazi!
Irakurri adi Pasaiako tokiko oinarriak estekan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59

NORK HAR DEZAKE PARTE?

12 eta 20 urte arteko gazteek.

  • 1. kategoria: 2010 eta 2008 urteen artean jaioak (12-14 urte)
  • 2. kategoria: 2007 eta 2005 urteen artean jaioak (15-17 urte)
  • 3. kategoria: 2004 eta 2002 urteen artean jaioak (18-20 urte)

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Pasaiako Beldur Barik lehiaketako sari-banaketa azaroaren 23an izango da.

 

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKETA

Pasaiako Berdintasun Saila