Lehiaketa
Sariak
1. kategoriako saria: 400€
1. kategoriako aipamen berezia: 200€
2. kategoriako saria: 400€
2. kategoriako aipamen berezia: 200€
3. kategoriako saria: 400€
3. kategoriako aipamen berezia: 200€
Ikus-entzunezko lan onenari saria*: 300€
Parte-hartzeari saria**: 300€
* Ikus-entzunezko lan onenari saria Beldur Barik Jarrera! adierazteko kalitatezko komunikazio artistikoko baliabideak edota kodeak erabili dituen hiru kategorietako edozein lanari emango zaio. Lehiaketaren antolatzaileek sari hau hutsik uzteko eskubidea dute. Sari honetako irabazleek beren lanaren eskubideak Emakunderi lagatzen dizkiote, gazteriari zuzendutako kanpainetarako erabili ahal izateko, hala erabakiko balu.
** Parte-hartzeari saria herri-bozketan boto gehien lortu dituen lanari emango zaio, baldin eta lan horrek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatutakoen artean badago. Herri-bozketa azaroaren 11tik 13ra bitartean gauzatuko da.