ONGI ETORRI EIBARREN OSPATU GENUEN BELDUR BARIK TOPAKETA 2017ra!

Eta bapatean Cabaret pelikularen musika doinuak gure burmuinetan kolpeka egiten dute. Eta scratching baten ostean… Trakamatraka! abesteari ekiten diogu bat batean. Trakamatraka! Beldur Barik Topaketa hementxe dugu! Trakamatraka! Elurraz betetako egun honetan gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera goaz! Tramakatraka! Autobusak heltzear daude Untzagara! Trakamatraka! Goazen merezi duten/dugun ongi etorria ematera!

BB TOPAKETAK 2017baja-1

16:30. Beldur Barik autobusak Untzagara heltzen joaten diren heinean, Untzaga pixkanaka betetzen goaz. Ezinegona, poza, gure burmuinak eta gorputzak dantzan jartzeko grina. Ze tailerretara joango gara?

BB TOPAKETAK 2017baja-2

Zer da bertan aurkituko duguna? Ibaik erregeaton doinuetara dantzan jarriko gaitu sexu eta modaz hitzegiten dugun bitartean? Sokole taldearekin ahalduntzeko doinu berriak, zaharrak… ikasiko ditugu? Itsasorekin musikaren inguruan hausnartu eta abesti baten letrari buelta emango al diogu? Zein abestiari? Lahia Nahiak ligoteo sanoa zer den erakutsiko digute? Nola ligatzen dugu mutilok? Nola neskok? Zer da gustatzen zaiguna? Zer ez? Eta Instagram eta Whatsapp perfilak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzen jakingo al dugu? Isa Bernalek oihuka jarriko gaitu berriro ere. Hori fijo. Eta primeran pasatuko dugu Las Kapritxosas taldearekin. Gure Beldur Barik Jarrera umorearekin bizitzeko hamaika ideia, estrategia… eskainiko dizkigute. Aukeratu al dugu?

BB TOPAKETAK 2017baja-4

Beatriz Egizabal eta Ane Labakak primeran azaldu zizkiguten tailerrak! Oraindik ez dakizula zein aukeratu? Beno, trikitixa doinuek lagundu zaitzatela!!!

BB TOPAKETAK 2017baja-10

Iadanik hasi gara gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen! Untzagan hasi dugu gure bidea… Eta orain Portaleara goaz gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen jarraitzera!!!

Hementxe duzue Beldur Barik Topaketa 2017 ren Harreraren bideotxo hau. Eta bertan ere Beldur Barik Jarrera zer den, Beldur Barik Lehiaketa eta Topaketaren inguruak aurkitu ditugu! Aida de la Calle, Abadiñono Berdintasun teknikariak ondo azaldu dizkigu. Eta Marijo Lasak, Eibarko Berdintasun teknikariak «Zergaitik Topaketa Eibarren?» galderari erantzuna ematen dio.

Hurrengo astean tailerretan sartuko gara… Prest? Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera goaz!