ONDARROAN ERE… BELDUR BARIK GUNEA!

Ondarroako jaietarako prest? Ondarroan jaiak eraso sexistarik gabe bizi nahi ditugu. Ez bakarrik jaiak, gure egunerokotasuna ere. Etxerako bueltan libre sentitu nahi dut, nire sexualitatea aske bizi nahi dut, egunero eta jaietan ere Beldur Barik Jarrerarekin bizi nahi ditut!

Horregaitik Beldur Barik Gunea prestatu dugu Ondarroan. Zer aurkituko duzu? Apuntatu datak eta indarkeria sexistari aurre egiteko ekintzak ez galdu!

 

ABUZTUAK 4. «Ondarruko jaxetan be, eraso sexistaik ez!» tailer laburra.

Jaietan guztiok ondo pasa nahi dugu, eta badakigu ere nola ibiltzen garen… parrandan. Horregaitik ere oso garrantzitsua da eraso sexistak zer diren jakin, identifikatu eta kolektiboki kudeatu. Horretarako, Ondarruko Ernai, Ondarruko Gazte Asanblada, Etxelila eta Ondarroako Udal Berdintasun Kontseiluak tailer txiki bat prestatu dute. Ez galdu! Jende guztiarentzat. Doakoa. 17.00etan Etxelilan. Animatu eta parte hartu!

 

13725047_834510413352444_3630436436309958325_o

 

ABUZTUAK 13 eta 16. BELDUR BARIK GUNEA- Informazio eta aholkularitza stand-a.

Gune honetan indarkeria sexista eta erasoen aurrean informazioa eta aholkularitza jaso dezakezu. Eta bertan ere Photocall-a aurkituko duzu!!! Non aurkituko gaituzu? 19.00etatik 22.00etara Musika Plazan. Etorri!

 

bbgunea ondarroa

Sortu gurekin Beldur Barik Gunea! Hurbildu eta indarkeria sexistaren aurrean zure Beldur Barik Jarrera agertu!

JAIAK ERASO SEXISTARIK GABE BIZI ETA GOZATU NAHI DITUGU!

Guardar

Guardar