Nu Shu, Ermuko Talde feminista!!!

Aspaldi egon ginen Nu Shuko neskekin berbetan… Ermuan izan zen hitzordua, eta azpimarratzekoa da egindako harrera! Primeran egon ginen! Ondo dakite zer den harrera on bat eskeintzea! Hori egiten baitute bere bileretan ere lehenengo aldiz gerturatzen direnei.

Urtea amaitzera doa, baina Nu Shu taldeak luzaroan egongo dira Ermuko kaleetan!!!

Hona hemen egindako elkarrizketa!!!

Nu Shu taldekoek urteak daramatzate Beldur BArik Lehiaketara aurkezten, eta ondo dakite zer der Beldur BArik Jarrera. Bideotxo honetan taldearen sorrera, ekintzak eta beraientzako Beldur Barik Jarrera zer den azaldu digute.

Esan bezala, luzaroan parte hartu dute Beldur Barik Lehiaketan. Hemen duzue aurten aurkezturiko lana.

Baina aurreko lanak… zeintzuk izan ziren? Nola izan zen sorrera prozesua? Zer kontatu nahi zuten?

Mila esker hain harrera ona egiteagatik! Mila esker zuen Beldur Barik Jarrera gurekin elkarbanatu eta zabaltzeagatik! Kaleetan elkar ikusiko dugu!!! Gora feminismoa! Gora Nu Shu!