NOLA GEHITU AZPITITULUAK ZURE BIDEOARI

EZ AL DAKIZU NOLA GEHITU AZPITITULUAK YOUTUBE PLATAFORMARA IGOTAKO BIDEOARI?

Oso erraza da, artikulu honetan pausoz pauso azaltzen dizugu nola egin.

Youtube plataformak eskaintzen du azpitituluak automatikoki jartzeko aukera, baina noski, euskaraz ez du bat bera ere asmatzen, eta gazteleraz ere hanka sartze ugari egiten ditu. Begira argazki honi bestela…

Beraz, eskuz eta modu erraz batean nola egin azalduko dizuegu.

Behin bideoa Youtubera igota, azpian agertzen den ‘Editar’ botoi urdinari sakatu.

Edizio panela eta bideoaren xehetasunak agertuko dira bertan, eta ezkerreko menuan scroll eginez, ‘Subtítulos’ (azpitituluak) izeneko botoia aurkituko duzue. Horri sakatu.

Normalean gaztelerazko azpitituluak automatikoki gehitzen ditu, baina kasu honetan gure bideoa euskaraz da, eta euskarazko azpitituluak gehituko dizkiogu.

Youtube plataformak azpitituluak artxibo batean igotzeko aukera ematen dizu, denbora tarteak definituta dauden heinean. Baina kasu honetan eskuz sartuko ditugu berehala.

Bideoari play eta pausa emanez, testua laukitxoan idazten joango gara.

Ideai ona da beti ‘Pausar mientras escribes’ botoiari sakatzea, horrela ez duzu zertan bideoa gelditzen egon behar.

Behin esaldi bat idatzita dagoenean, gainean agertzen den + SUBTÍTULO estekari eman eta bloke berri bat azalduko zaigu testu gehiago idazten joateko.

Erraza ezta?

Bideo guztia azpititulatuta dagoenea, ‘PUBLICAR’ botoiari besterik ez diozu eman behar.

ETA ZER GERTATZEN DA NIRE BIDEOA VIMEORA IGO NAHI BADUT?

Bideo-plataforma honetan ere azpitituluak jar daitezke, srt formatuko artxibo bat igoz. Youtube plataformatik lortu daiteke artxibo hau. Jo Youtbera eta sartu zure bideoaren azpitituluen atalean, eskuinean ‘EDITAR’ botoiaren alboan hiru puntutxo agertuko zaizkizu. Hor sakatu eta desplegable bat ikusiko duzu, non testuak .srt artxiboan deskarga ditzakezun.

Ondoren jo Vimeo plataformara eta igo zure bideoa. Behin bideoa igota, eskuineko menuan azpian jartzen duen ‘Avanzadas’ Botoiari sakatu behar zaio.

Ondoren, ezkerreko menuan ‘Distribución’ hitza sakatu eta bertan ‘subtítulos’ agertuko dira.

‘Leyendas y Subtítulos’ atalera scroll egin, eta hizkuntza eta azpititulu mota aukeratu. Youtube-plataformatik jetsitako .srt artxiboa igo eta gorde.

Edozein zalantza izatekotan, idatzi posta elektroniko bat komunikazioa@beldurbarik.eus helbidera.

Animatu eta zabaldu zure Beldur Barik jarrera!