No more happy endings

Igandea da, bihar berriro eskolara, institutura, unibertsitatera, lanera joan behar dut. Ze azkar pasatzen den asteburua! Igandero pentsamendu bera dut: eta asteburua bi egun izan beharrean buelta emango bagenio eta 5 egunetara pasatu? Gero ezinezkoa dela konturatzen naiz eta errealitatera buelta. Eta pentsamendu hori bakarrik ez… gauza arraroa gertatzen da igandetan ere. Ea zuei ere gertatzen zaizuen. Igande arratsaldea da eta nahiz eta bakarrik egon, nahiz eta lagunekin gelditu, pelikula bat ikusteko gogoak ditugu. Eta bapatean, denak aho batez “zer moduz erromantiko hoietako bat ikusten badugu?”. Ez dakit zer pasatzen den, zergatik igandeak maitasun erromantikoaz betetzen ditugun. Eta honek arrisku handia du… bai, lagunok, guk badakigu maitasuna ez dela pasa den urtean aurkeztu genizkizuen mito hoiek, ez dela laranja erdiaren kontua… baina igandetan gure burmuina biguntzen da eta maitasun erromantikoz betetako mezuak sartzen dira gure baitan. Filtroak kentzen ditugu? Kontuz! Maitasun erromantikoaz hitzegiten duten pelikulak osasunerako kaltegarriak baitira!

Ikus dezagun…

Gizartean arrakasta lortzen dugu bikotean gaudenean… Bai, ni oso horretatik gu biok izatera pasatzen garenean… Gogoratzen Pretty Woman adibidez? Edota Nunca me han besado?

https://www.youtube.com/watch?v=BM6cAlmCk3A

Horrelako zenbat amaiera ikusi ditugu? Azkenengo irudia musua da, neska eta mutilaren arteko musua, happy ending, zoriontsuak betirako, y comieron perdices ideia azpimarratzen dutenak. Zoriontasuna bakarrik bikotean aurkitu dezakegu.

Ikusi duzue “Grace eta Frankie” telesaila? Imajinatu, betirako izango dela uste duzun harremana bapatean apurtzen dela eta zure bizitza berriko eraiki behar duzula. Horrelakotan lagunak premiazkoak dira… Baina ez dago adinik ohartzeko gure burua zaindu behar dugula, nahi duguna egiteko gai garela, gure bizitzaren protagonistak gu geu garela!

Eta «perdices»-ei buruz hitzegiten gaudela… betirako, bizitzatik harago, Buzz Lightyear esaten duen moduan “hasta el infinito y más allᔠmaite egingo zaitut. Ba ez, lagunok, gauzak amaitzen dira. Berriro ikusi lehen aipatu dizuegun telesaila… aspertu gara Crepusculo, Ghost… bezalako pelikulekin. Maitasuna betirako eta “más allá de la muerte” bezalako ideiekin, nola ez dugu gaizki pasatuko, zerbait gaizki egin dugula ideiarekin ibiliko, harreman bat amaitzen denean? Hori esan nahi bait digute. Adi mezuari! Betirako maitasunaren ideia sartu nahi digute, sufritu behar duzunaren ideia, eta harremanak amaitzen badira, porrotak bezala biziko ditugu. Bizitzaren parte dira, gauzak hasi eta amaitu daitezke, edo ez, baina ez dago zertan sufritu beharrik amaitu ez daitezen edo luzatzeko. Ikusi duzue “La Chica danesa” bertan Gerda Wegener-ek gustokoa dugun maitasun eredu bat agertzen digu: zure ondoan egongo naiz, zurekin, baina nirekin ere, nire bizitza eginez.

Beno, gure osasunerako onuragarriak ez diren ezaugarri gehiago aurkitu ditzazkegu maitasun erromantikoari buruz hitzegiten diguten pelikula eta filmetan. Emakumeen mendekotasuna, heteronormatibitea, monogamia, mutilek eman behar dutela aurreneko pausua, mutilentzak garrantzitsuena kopurua dela (zenbatekin enroilatu zara) eta neskentzat kalitetea (benetakoa aurkitu, printze urdin hori)… ezaugarri gehiago ikusten dituzue?

Peli bat gomendatu nahi duzuegu… iadanik ikusia izango duzue, baina bertan maitasun erromantikoaren ondorioak ikusi ditzazkegu. Zeri buruz doa? Ikusi dezagun… neskei zer irakatsi digute? Lana eta guzti hori ondo dagoela, baina bizitza oso bat izateko, bikote bat izan behar dugula, behin bikotea izanda, ezkondu behar garela, eta horrela, lehen genion arrakasta soziala lortuko dugula. Eta gainera, indarrean dagoen “edertasun” ereduaren barruan ez bazaude, esfortsu gehiago egin beharko dituzula. Bada garaia estereotipoetaz barre egiteko!!!

Zeintzuk dira zuretzat harreman sanoak, libreak erakusten dituzten pelikulak eta telesailak? Maitasun erromantikoa osasunerako kalteagarria delako, goazen #BeldurBarikJarrera rekin harremanak eraikitzera!!!!