Ados, enteratu zarete Beldur Barik Lehiaketa martxan dagoela. “Baietz… irailaren 9an hasi zela… Bertan izan ginela gure skate-arekin! Primeran pasatu genuen eta gure Beldur Barik Jarrera agertu genuen pistetan. Pistak gureak egin genituen!”. Hau da pentsatzen egongo zaretena… Pozik gaude, hori da atentzioa jarri duzutela!
Eta ziurrenik baduzue ideiaren bat zeri buruz hitzegin nahi duzuen Lehiaketara aurkeztu nahi duzuen lanean. “Gaia badut, argi badut ere nola egin nahi dudan (badakizue ikusentzunezko formatua izan behar duela). Oain ideia guztiak paper gainean jartzea falta da eta eszenak irudikatu eta berarekin joan den musika pentsatu…
Ez izutu! Guzti honetan gure laguntza eman nahi dizuegu ere, beraz, zenbait gauza kontutan hartzera animatzen zaituztegu!
Gidoi tekniko bat idatzi.
Zer da kontatu nahi duzuna? Ideia orokorra dugu. Orain nola egituratu pentsatu behar dugu. Hasiera, garapen eta amaiera bat du? Nola kontatuko da? Protagonisten arteko elkarrizketekin, off-eko soinuan, ze pertsonai agertuko dira…? Guzti hau buruan daukagu, baina pixkanaka gidoi batean isladatzeko unea heldu da. Gidoi honek grabaketa nola egingo dugun ikusten lagunduko digu.
Gidoi tekniko honek bideoaren plano bakoitza nola grabatzeko informazioa dauka. Beraz, ideia sekuentzia eta planoetan zatitu behar dugu. Gidoi honetan eszenaratzea nola izando den zehztuko dugu, beste gai tekniko batzuk gaineratuz: enkuadrea, kamararen posizioa, dekorazioa, play-back-a, argiztapena…
Ai ene, liatu egiten garela… Laburbilduz, gidoi teknikoan gure proiektua aurrera eramateko behar diren argibide guztiak isldatu behar ditugu. Gidoi teknikoaren ondoan bestalako informazioa ere jarri dezakegu: ekintzaren deskribapetan, antzezleen deskribapena, musikarena, ingurugiroarena, soinuarena…
Lana borobiltzeko… hoberena Storyboard bat egitea da!
Gure web gunean Storyboard-aren inguruko informazioa eman dizuegu. Honela genion orduan:
Storyboard-a ideiak ordenatu eta zehazten laguntzen digun teknika bat da. Zertan datza? Erabaki eta definitu behar dituzun gauza guztiak marrazki eta testuaren bitartez finkatuko ditugu, grabaketa hasi baino lehenago. Gidoia irudikatzen lagunduko digu. Eta baita egingo dugunaren inguruan errealistagoak izatera. Nola egiten da?
Zuen istorioak zenbat plano izango dituen finkatzen duzue: hasierak testuingurua finkatzen lagunduko digu, istoriaren garapena ez dakit zenbat planoetan eta amaiera planoa. Plano bakoitza karratu batean jarriko dugu eta bertan bakoitzaren zehetasunak ipiniko ditugu: ze pertsonai aterako den, nola kokatuko diren planoan, nolakoa izando da dekoratua, argia, plano batetik beste batera transizioa, plano bakoitzaren iraupena, musika… Storyboard honek erabaki pilo bat hartzera lagunduko digu grabaketa hasi baino lehenago.
Eta gainera, storyboard bat egiteko ez da aparteko marrazilaria izan behar…
Beno, erabaki dugu iadanik nolakoa izango den istoriaren garapena. Guzti honek zoro moduan ez ibiltzeko lagungarria izan da.
Dena den argi ibili ere web gune honetan, udalerri batzuk Bideogintza tailerrak antolatzen bait dituzte zuen lanak egiteko (Vitoria-Gasteiz eta Hernani, adibidez).
Datorren astean zuen lana egiteko lagungarriak izan daitezkeen beste argibide gehiagorekin etorriko gara… Bideoen edizioan lagunduko dizuten aplikazioak ikusiko ditugu. Eta baita egile-eskubiderik gabeko bakunak. Bitartean… jarraitu zuren Beldur BArik Jarrera azaltzen!