Tabernetan eta txosnetan zaude dantza egiteko gogoekin. Bapatean zelako musika dagoen konturatzen zara. “Musika hau matxista da! Beldur Barik Jarrera duten abesti pilo bat daude, eta hementxe gaude, hau entzuten! Ezin badut nahi dudan musika entzun… hau ez da nire iraultza!” pentsatu dezakezu. Animatu orduan eta DJ lanetan hasi zure musika saio propioak sortzeko!
Las Marines DJ bikoteko Maria Ugartetxea eta Ines Garciaren ikastaroan horretarako baliabide guztiak eskuratuko dituzu.
Azaroak 5, 12 (larunbata)
Ordutegia: 10.00-14.00.
Euskaraz
Informazioa eta Izen-ematea.
BERDINTASUN SAILA 943-805610 (kaltuna@ordizia.eus)
ORDIZIAKO UDALA
Animatu eta Beldur Barik Jarrera duten abestiak pintxatu!