NESKA IZATEKO EZ DUZU GAIZKI EGITEN…

Aspaldi hasi nintzen futbolean jokatzen. Hasieran, futbol talderik ez zegoela, beste kirol batetann aritu nintzen denboraldi luzea, baina futbola ez zen nire oroimenetik joan hala ta guztiz ere. Ikastolan behin baino gehiagotan entzun nuen “futbola mutilentzat da” esaldia. Beno, nik, neska izanda, mutil batzuk baino hobeto jokatzen nuela banekien, eta baita ere mutil horiek, taldeak egiterakoan, eta ni beraiek baino lehenago hautatuta izaten nintzenean ere, pikatzen zirela. Ez ziren pikatzen ni hobeagoa nintzelako, ni baino hobeago jokatzen zuten mutilak aukeratzen zutenean, ez nintzenean pikatzen bezala. Neska nintzelako pikatzen ziren! Laster ohartu nintzen neska izatea kirol munduan lan erreza ez zela.

Urteak joan ahala, futbolera egin nuen salto, eta askotan entzun genuen, nire taldekideek eta nik neuk “neska izateko ez duzu gaizki egiten” esaldi hori. Barkatu? Beraz, erabat ongi egiteko mutila izan behar dut? Edota, gauzak ondo edo gutxigorabehera egiteko moduak daude? Mutilena era egokia da eta neskena berriz… neskena?

Aurreko post bateko bideo hau gogora ekarri nahiko nuke…

Neska ikaragarriak izan ditut taldekide, estereotipo eta rol asko gainetik kendu dituzten neskak, eta baita bidean jarraitu eta gurekin jokatu duten mutilak ere, inolako beldur edo “kontuz ibili, neska baita!” pentsamendurik gabe gurekin disfrutatu dutenak.

Hona hemen kirolean aritu diren, aritzen diren emakumeak, Beldur Jarrerarekin aurre egin diotenak matxismoari, eredu tradizionalei.

Maite Murgia:

jone goiri
Jone Goiri, pilotaria
Oiartzun-go Nesken taldea aurten lehenengo mailan jokatuko dute
Oiartzun-go Nesken taldea aurten lehenengo mailan jokatuko dute

Futbolean ere, armairutik atera diren neskak ditugu, erreferentziak izatea garrantzitsua delako!! Irakurri albiste hau.

Beldur Barik aurre egin dioten neskak asko dira… gehiago ezagutzen al dituzu? Ziur baietz!

Hurrengo postean bideojoku eta teknologiari buruz hitzegingo dugu. Bideojokuak gustoko? Eta neska izateagatik pakete bat zarela diote? Kasurik ez!