Esatera goazena ez da berria: Iraultza bati ekiteko beste lagun bat besterik ez duzu behar. Indarkeria sexistari aurre egiteko ere, beharrezkoa da norberak aurre egitea, baina baita ere erantzun kolektibo bat eman beharra dago. Indarkeria sexista ez da bakarrik, modu indibidual batean ematen den zerbait. Eta indarkeria sexistari aurre egiteko mobilizatu, elkartu, sareak sortu, ohikatu egin nahi dugu. Horixe da Eibarko Nalua taldekideek pentsatuko zutena? Elkarrizketa honetan beraien Beldur Barik Jarrera zein den agertzen digute.
Noiz sortu zenuten taldea?
Ze nolako helburuarekin? Edo ze nolako beharrizanak ikusi zenituzten taldea antolatzeko?
Orokorrean, Eibar feminismorantz bideratzeko asmoarekin. Gure herritarrak sistema matxistarekiko sentsibilizatzeko, eraso sexista ezberdinak identifikatzen ikasteko eta hauei erantzun bat emateko.
Hortaz aparte, Eibarko neska gazteei erremintak eman nahi dizkiegu (informazioa, kanpainak, eredu anitzak, kontzertuak, ahalduntzeko ikastaroak…) euren bizitza modu autonomo eta libre batean eraikitzeko, hau da azken finean feminismoaren helburu nagusienetariko bat.
Orain adibidez, azaroaren 25erako kanpaina bat martxan jarri dugu: Plaza Bete Zapata lelopean. Honen bidez, emakumeok egunero gure azalean bizi ditugun eraso mota ezberdinak plazaratu eta ikustarazi nahi ditugu.
Beste alde batetik, ikastaroak eta barne formakuntzak antolatzen ditugu.
Askotan feministak haserre eta protestan irudikatzen gaituzte eta irudi kolektibo horren aurrean, erakutsi nahi dugu borroka egiteko beharrezkoa dela festa, umorea, musika, dantza, alaitasuna… Hori dela eta, otsaila aldera jaialditxo bat prestatzen hasi gara.
Eta azkenik, azpimarratu nahi dugu Sare Sozialen garrantzia. Azaro hasieran Facebokean 900 jarraitzaile lortu genituen! Momentu honetan primerako baliabideak dira gure ekintzen berri emateko eta guk ere kolektibo feminista ezberdinen berri jasotzeko.
Zergaitik uste duzue neska gazteak antolatu behar direla?
Sistema Heteropatrialkalaren estrategia bat da erakustea neskak gure artean arerioak garela. Honen aurrean, gure erantzuna bateratua izan behar da, elkarrekin indar gehiago daukagulako. Talde feminista bateko kidea izatea plazer handia da. Hain zuzen ere, gure beldurrak, bizipenak, hausnarketan elkarbanatzeko gune seguru bat delako; generoan oinarritzen den botore harremanik gabe.
Alde batetik, batzeko eta euren artean zaintzeko (ez da zertan talde feminista batean izan behar) eta bestetik erreferente anitzak eta ezberdinak bilatzeko.
Eta mutil gazteei?
Euren espazioak sortzeko poliki-poliki (ez gureetan sartzea) dakaten botere eta pribiligioen inguruan hausnartzeko.
Nalua taldearen ” 11 emakume, 11 bizipen, borroka 1″ dokumentala
Zein da zuen mezua?
Momentu honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feminista indartsu dago eta ezinbestekoa da gure artean sare potente bat sortzea. Berdintasunari dagokionez, beharbada arlo “teorikoan” lorpenak eman dira, baina egunerokotasunean eta praktikan, oraindik bide luze bat daukagu aurretik. Indartsu eta ilusioz beteta gaude eta espero dugu horrela jarraitzea.