«My body», «Also my body»

Lehen uda normala iritsi da, eta bazen garaia! Hondartzak, igerilekuak, zingirak, zelaiak eta ibaiak betetzen ditugu berriro, gehienezko edukiera eta musukorik gabe, eta lagun mordo bat berriro aurrez aurre ikusten ditugu (eta, agian, aurrekoan like sakatu zizun crush hori ere bai, :D), azkenean ere!

Baina, egia esanda, musokoa ez da estutzen gaituen gauza bakarra. Ez al duzu inoiz sentitu Insta-n eta Tiktok-en mundu guztia zu baino katxarroago dagoela? Influenzer guztiek gorputz lirainak eta sekulako planak dituztela? Askotan sareetan ikusten duguna ez da errealitate osoa… Influenzerren “bikini-gorputz-perfektuen” argitalpenak, depilatzeko xaflak eta argizarien iragarkietan agertzen diren neskak (dagoeneko depilatuakak egonda gainera?), zelulitis tantarik gabe, susmagarri samar, ezta?

Egia esan, badakigu sare sozialetara argazkirik onenak bakarrik igotzen ditugula: filtro onenarekin, editatuta eta postureoa topera egonda.  Horregaitik, gorputz irrealak etengabe ikusten ditugu interneten eta sareetan.  Etengabe “aurten hondartzarako gorputz perfektua lortu” motatako iragarkiak ikusteak nahitaezko eragina dauka guregan, batez ere neskeengan. Ziur aski behin baino gehiagotan zure itxuraz seguru ez egotea sentiarazi dizute.

Gure gorputzak, bere markak, zelulitisa eta kurbekin ere gainerakoak bezain baliozkoak eta errespetagarriak dira. Paula Fernandez (@paulefdz), Gasteizko influenzer eta aktibistak dioen bezala, Uda honetan inor ez da geratzen igerilekura edo hondartzara joan gabe bere gorputza ezkutatzeagatik. Denok dugu bikini gorputz bat, jantzi besterik ez dugu egin behar!

@paulefdz da sareetako bodypositive mugimenduarearen adibideetako bat. Berak norberaren gorputzarekiko eta besteekiko errespetua sustatzen du, ikusaraziz moda ez dela daukazun gorputz motaren kontua, baizik eta hura gozatzea eta nahi duzuna janztearena baino!

Beste adibide bat @danaemercer instagramer eta kazetaria da. 2020an hasi zen bere argazkiak jarrera desberdinetan partekatzen, gorputz berak oso normatiboa irudi dezakeela, edo guztiz kontrakoa frogatzeko. Munduko hainbat tiktoker eta instagramer batu dira sareetako postureo mingarria salatzera, #instavsreality edo #selflove bezalako hashtag erabiliz gorputzen aniztasuna eta edertasuna errebindikatzen dituzet: ildaskekin, mitxelinekin, ileekin,… azken batean: gorputzak dira!

Gero eta gehiago dira gorputz guztien aniztasuna, autoonarpena eta edertasuna ikusarazten eta aldarrikatzen duten sareetako profilak, edertasun perfektuaren estandar estereotipatutik kanpo: emakume argala, zuria, ipurdia eta titiak dituena (baina sabelik gabe, noski) eta ile eta aurpegi perfektuak dituena.

Automaitasuna, osasuna eta gozamena dieta ezinezkoak, filtroak eta gym-eko selfiak baino lehen jarriko ditugu. Zure gorputza bere itxura baino askoz gehiago da, leku guztietara eramaten zaituena da, harekin gozatu, dantzatu, parrandan atera eta barre egiten duzu nekatu arte. Emaiozu maitasun osoa zureari eta zure lagunenei, eta ez utzi sareei eta bikini operazioari uda izorratzen!!