«MATXISMOTIK HARAGO BADAGO BIZITZA MUSIKAN» HITZALDIA, FURIAREN ESKUTIK!

Charla Furia

Ay musika… zure #BeldurBarikJarrera zabaltzen ematen duzu zauden leku eta esparru guztietan… eta bapatean, kalera atera, irratia jarri… eta zure burua sexismoz beteriko abesti bat abesten ikusten duzu… edo dantzatzen… baina zer gertatu da? Ezin badut dantzarik, hau ez da nire iraultza, zioen Emma Goldman-ek… matxismotik harago badago bizitza musikan? BAI! Eta horren seinale, Eibar-en antolatu duten «Matxismotik harago badago bizitza musikan» hitzaldia, Furia rapera feministaren eskutik. Informazio gehiago jakin nahi? Jarraitu irakurtzen!

NOIZ?

Ekainak 18, larunbata

NON?

Eibar-en, ANDRETXEAn

ORDUTEGIA?

Goizeko 11.00etatik 13.00era

PARTE HARTU DEZAKET?

Irekia da, edonorentzat eta  dohainik.

ZERI BURUZKO HITZALDIA IZANGO DA?

Hoberena joatea izango da, baina hitzaldian letra sexisten erabilera musikan zalantzan jarriko da eta musikako letra feministako sorreraren gainean hitz egingo da, besteak beste.

NOREN ESKUTIK?

Furia rapera feministaren eskutik. Ez duzula ezagutzen? Benga! Bideo hau ikusita… ez joateko aitzaki posiblerik ez dago!

ERABAKITA! BANOA! IZENIK EMAN BEHAR DUT?

Ez da beharrezkoa izenik ematea, baina informazio gehiago nahi baduzu, bidali email bat andretxea@gmail.com posta elektronikora edo deitu 943700828 telefonora.

Bitartean… zergaitik ez duzu gure #BBplaylist a jarraitzen? Sartu Spotify eta jarraitu #BeldurBarikJarrera duten abestien zerrenda! Ziur hitzaldiaren ondoren abesti gehiago sartu ditzazkezula! Ez dakizula sartu ditzazkezula? Guztion artean egin dezakegun lista bat da, beraz, animatu eta zure #BeldurBarikJarrera musikan ere zabaldu!