MAITASUN KONTUETAN ZURE BELDUR BARIK JARRERA ZABALDU!

Luze hitzegin dugu maitasun erromantikoaren inguruan. Bere mitoak ere ezagutu ditugu: laranja erdia, betikotasuna, esklusibitatea, zeloen kontua, kontrolaren kontua, sufritzearen kontua, beste norbaiten osagarria garelaren kontua… Kontuak direlako. Irakatsi dizkiguten kontuak, eta guk oso ondo ikasi ditugunak eta gure bizipen eta bizitzetan egokitu ditugunak. Baina ikasi ditugun heinean ahaztu ditzazkegu. Ahaztu baino gehiago, «desikasi», hitz hau existitzen bada…

Bapatean maitasun erromantikoaren kontu honekin hurrengoa gertatu daiteke. Bale, identifikatu ditugu maitasun erromantikoaren kontu hoiek, baina ez dakigu nola jokatu, nola maitatu «hasta las trancas» ez bada. «Zelorik ez badut jendeak esango du ez dudala maite..» MEC! Ai ene bozina bat izango bagenuen gure burmuinean, eta patriarkatuak irakatsitako edozein norma gogora ekartzean joko balu! Lehenengo momentuetan baliteke zarata asko izatea, baina pixkanaka zarata hori kenduko litzateke, eta patriarkatuak ezarritako traba, sama guztia gainetik kenduko genuke… Barkatu, pentsamenduetan korapilatzen garela… Zeloei buruz ari ginen. Besteek esaten duten horretan. Besteen ustetan. Besteei begira. Ikasi behar dugu besteetaz paso egiten, horrelako adierazpenak badira, behintzat. Askotan, taldetik aldantzea edo taldea ez jarraitzea zaila baita…

Badakigu oso lan haundia egin behar dugula maitasun kontu honekin. Ikusi dugun bezala ez bait gara gu bakarrik, inguruak ere maitasun erromantikoaren eredua ondo finkatzen laguntzen du (pelikulak, telesailak, musika, irudiak, publizitatea…). Beno, gure lana egiten goaz, ez? Harreman toxikoak identifikatzen goaz, maitasun erromantikoaren azpijokoa ere ikusi dugu… hurrengo pausua harreman sanoak eraikitzea da! Lan hori egiteko prest?

Hauxe dira 2014 eta 2015. urteetako Beldur Barik Jarrera Lehiaketen edizioetan maitasun erromantikoari buruz egin zenituzten lanetako batzuk.

ROMÁNTICO ES ANTIAMOR (2014. Egileak: Leyre Cenizo Arroyo eta David Ibáñez Baldomir. 2. Kategoria. Bilbao)

LEHEN URRATSA (2014. Egileak: Silvia Loscos eta Nerea Nievas. 2. Kategoria. Soraluze)

https://youtu.be/X5IS7WltuU8

HAU, EZ DA BAKARRIK JOLAS BAT (2015. Egilea: Ane Cenecorta. 1. Kategoria. Basauri)

https://youtu.be/yk1yp2zy5g0

SIN TI SOY YO (2015. Egileak: Ester Ferré García eta Judit Ferré García. 2. Kategoria. Iurreta)

SIN MEDIAS LARANJAS (2015. Egileak: Iraide Donaire eta Ester Ferré. 2. Kategoria. Durango)

NO SIEMPRE ES AMOR (2015. Egileak: Itsasne González,  Arrate Urbieta eta Tatiana Fernández. 2. Kategoria. Santurtzi)

Maitasun erromantikoa harrapatuta! Badakigu zeintzuk diren zure trikimailuak! Patriarkatua ez da hain azkarra… zirrikituak ezagutzen goaz, eta zirrikitu hoietatik atera gaitezke! Maitatzeko beste modu batzuk eraiki ditzazkegu! Modu sano, libreagoak! Eta horretan gabiltza! Zer da zuentzako harreman sano bat? Nola eraiki? Hilabetea ez da bukatu, ez da bukatu ere Lehiaketa. Maitasun erromantikoaren inguruan bideoren bat egin nahi baduzu… aurrera! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera maitasunaren aurrean!