LGTBIQ PELIKULAK, TELESAILAK!

Gogoan dut oraindik armairutik atera gabe, nire buruari nire benetako izaera ia esan gabe, pelikula edo telesailen bat ikustean pertsonai homosexual bat agertzen zenean… Matematiketako eragiketetan ez naiz inoiz oso trebea izan baina nire inguruan homosexualak egon bazeuden, beraz ezagutzen nuen jendearen ehuneko x izanik, nolatan izan zitekeen pelikula edo telesailetan agertzen ziren pertsonai homosexualak (beste gauza bat da aktore batek homosexuala dela esatea… baina hau beste kontu bat da…) ehuneko x horretara ez ailegatzea… ni por el forro… Baina esan bezala, ez naiz matematiketan oso trebea…

Eta egia da lesbiana, homosexual edo trans pertsona bat (beste identitate sexual “berriak” agertzen joango dira, hori fijo! Honek bere denbora behar du. Ziurrenik genderlexx, pansexual, asexual eta demisexual identitateak betidanik egon dira, baina lagunok, gure egunerokotasunean ikusgarritasuna izatea beste kontu bat da) agertzen denean, askotan, erabat estereotipatua dagoela. Honen ildoan, El diario eta Pikara Magazineko albiste hau gomendatu nahi dizuegu. Sakatu hemen albiste osoa irakurtzeko.

Egia da pertsonai homosexualak, trans-ak, lesbianoak oso planoak direla. Egia da. Ikusgarritasuna lehenengo pausu bat dela, baina LGTBIQ siglen “barruan” gauden pertsona guztiok ez ditugu desio berdinak, ez dugu pluma berdina… zorionez ez garelako berdinak. Beraz, irudikatzen bagaituzue…behintzat aniztasunean irudikatu, errealitatera gerturatu nahi baldin baduzue noski!

Zenbait pelikula eta telesail gomendatu nahi dizkizuegu. Gustatu zaizkigulako, Beldur Barik Jarrera dutelako, eta gure miseriak agertu nahi ditugulako, bale, denok bezala, baina baita ere gure poztasuna, gure aliantzak, gure desioak!

Gure boletina ezagutzen duzue, hortxe dituzue sexu aniztasuna jorratzen dituzten pelikula batzuk (sakatu hemen boletina deskargatzeko). Hementxe dituzue gehiago. La Mare, Tam Tam eta Eva Sierra-k abesten duten kantuak esaten duten bezala… “Ten cuidado que se cuelan…”

Sense8.

Bizitza bizi nahi duten pertsonaiak. Identitate sexual ezberdinak (lesbianak, gayak, transexualitatea, pansexualitatea…), arraza ezberdinak, lurralde ezberdinak, bizitza maila ezberdinak… Hain ezberdinak diren pertsonak (guztiok ezberdinak garelako) baina harreman estua duten pertsonak. Ikusi ez baduzue… zeren esperoan zaudete?

When we rise

“Guzti hau pentsatzen duzutena baina askoz haundiagoa da. Zuek guztiok batu behar zarete, guztion arazoa delako hau”. Ezaguna egiten zaizue? Mugimendu feministak esandakoa izan zitekeeen, baina oraingo honetan Whoopi Goldberg-ek esaten du LGTBIQ mugimenduaren inguruan.

Sexu aniztasunaren aldeko aktibismoa ezagutzeko aukera ematen digu telesail honek. Stonewall-eko istiluetatik gay ezkontzetara. Harvey Milk. Ikusgarritasuna. Borroka. GIB/Hiesa.

Transparent

Jill Soloway-ren speech-a Emmy saria jaso zuenenan gogoan izango duzue. “Patriarkatua boteretik kendu, bota! Topple the patriarchy! Horrelako diskurtsoak entzutean, Facebook-eko atsegin dut botoia ez da nahikoa gure pozgarritasuna aurkezteko. Egia da telesail honek kritikatu daitezkeen gauzak dituela, bale. Baina aitak genero transizio bati ekiten dio, bere bi ahizpak, istorioaren momentu desberdinetan, heteroarauarekin mozten dute… beno, ez dago batere gaizki, ez?

Beste askori buruz hitzegin genezake… eta ez dugu joan nahi hurrengoak aipatu gabe.

Orange is the new black

OITNB

Black Mirror-San Junipero

Hona hemen max mix dibertigarri hau.

https://youtu.be/hNwzP-n1a8g

80 egunean

Baina orain zuen txanda da. Zeintzuk gehiago ezagutzen dituzue?

Ekainari agur esaten diogu. Baina ez sexu aniztasunaren aldeko bure Beldur Barik Jarrerari! Honek urte osoan gurekin jarraituko du! See you next month!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar