LENGOAIA ARTISTIKO ETA BIDEO EDIZIO KURTSOA TOLOSAN

ZER DA?

Bideo edizioan beharrezko trebetasuna bereganatzea ezinbestekoa izango da. Bertan ikusentzunezko lengoaia landuko da, beti ere, beldur barik jarrera ardatz izanik. Garrantzitsua izango da lengoaia horretan, sinbologia eta “imaginario kolektiboa”ren indarra lantzea, eta modu kritiko eta eraginkorrean erabiltzea.

NOIZ?

Urriak 30 eta Azaroak 6, osteguna. 12-18 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta. Parte hartzeko, 16-18 urte bitarteko neska-mutilek gurasoen baimena behar dute.

Azaroak 13 eta 20, osteguna. 19-26 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta.

Ordua: 18:00-20:00

DINAMIZATZAILEA

Kristoren Gorputza.

NON?

 KZgunean (Gorosabel).

Euskeraz.

Gazteria Sailarekin elkarlanean.