LARUNBATEAN EHUNDAKA GAZTE BATU GIÑEN INDARKERIA #BB_JARRERA

Aurten, inoiz baino gazte gehiago bildu gara indarkeria sexistaren aurkako gure BB_Jarrera eraikitzen jarraitzeko. 250 gaztetik gora elkartu ginen, larunbatean, Urretxun eta Zumarragan ospatu genuen jaialdian. 16:00tan Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik  autobusak heltzen hasi ziren. Zumarragako Zelai Aristiko kanpokaldean elkartu ginen eta ondoren, barrura sartu ginen. Cenik eta Supermanekin hasiera eman genion jaialdiari eta 16:30ak aldera, bakoitza bere gustokoa zen  tailerrera joan zen. Tailerrekin gai oso interesgarriak jorratzeko aukera izan genuen: Stop-motion tailerra  izan genuen; autodefentsa feminista; rap feminista; desira laborategia; eta hilerokoari buruzko tailerra. Tailer guzti horiekin indarkeria sexistaren inguruko adierazpen desberdinen inguruan hausnartzeko parada izan genuen: txoko desberdinetako gazteok gure bizipenak, sentimenduak eta ideiak elkar-trukatu genituen.  Baina,gainera , horiei aurre egiteko tresnak eskratu et100_2836a estrategiak eraiki genituen.

19:00ak aldera bukatu genituen tailerrak eta kultur etxeko kanpo aldean batu ginen berriro ere, kalejira zaratatsuan Urretxuko Labeagara hurbiltzeko, bertan ospatu baitzen sari-banaketa. Kaleak hartu genituen eta lau haizetara zabaldu, gazteok ez dugula indarkeria sexista onartzen. Eta gure mezuak laur ormetatik haratago zabaltzeko, tailerretan adostutako mezuak itsatsi genituen bi herrietako kaleetatik zehar.  Sekulako iskanbila montatu genuen!

20:00ak aldera heldu ginen Urretxuko Labeaga Aretora. Atarian indarrak berreskuratu genituen luntx txiki batekin. Eta 20:30etan Labeagako aterak ireki ziren, urduri sartu ginen barrura Beldur Barik 2014ko Lehiaketako saritutako lanak ezagutzera. Ceniren eta Kerman-en eskutik ezagutu ahal izan genituen.

Lehenik eta behin, Urola-Garaiko lehiaketa lokaleko lan sarituak ezagutu genituen. 1go kategoriako aipamen berezia Ezkio-Itsasoko  «Herri txikietako egunerokotasunean»   lanarentzat izan zen. Eta sari printzipala, Urretxu-Zumarragako «Desmarkate» lanarentzat. 2. kategoriako sariei dagokienez, aipamen berezia «Zapata galdua, printzesa hila» lanarentzat izan zen eta 1go saria «Panteras» lanarentzat.

Herri anfotrioiko sariak ezagututa, Lehiaketa Orokorreko lan sarituak ezagutzeari ekin genion. Le2014-11-29_beldurbarik_panterashenik eta behin, webguneko bozkaketarekin boto gehien jaso zituen lanari saria eman genion «Kateak moztu, libre izan» lanari,  hain zuzen ere. Ondoren, ikus-entzunezko ekoizpen onena bezala izendatutako lana ezagutu genuen:  «Donde todo empieza». 1go kategoriako sariak Durangotik aurkeztutako bi lanei eman zitzaien. Aipamen berezia «Game Over»  eta 1go saria  «Eta guk, zer?» lanari.

2 kategoriako sariei dagokionez, aipamen berezia Arrigorriako «Maitekiro» lanak jaso zuen. Eta bukatzeko, 2. kategoriako lehen saria «Panteras Rojas»lanari eman zitzaiola jakin ahal izan genuen. Zorionak neskak! Eta eskerrikasko bertara hurbildu zineten gazte guztiei. Guztion artean sekulako giroa sortu genuen! Datorren asteetan jaialdiaren bideoa eta argazkiak zintzilikatuko ditugu. Ez galdu!!

IMG_20141129_193024Este sábado jóvenes de todo EAE nos reunimos en Zumarraga y Urretxu para seguir construyendo nuestra actitud BB frente a la violencia sexista. A las 16:0o de la tarde empezamos a juntarnos chicas y chicos que veniamos desde Araba, Bizkaia y Gipuzkoa: más de 250 jóvenes!!! Y de la mano de Ceni y Superman empezamos la tarde, con un montón de risas y movimiento. De 16:30 a 19:00 tuvimos la oportunidad de poder intercambiar un montón de experiencias, opiniones y vivencias, a través de los diferentes talleres. A las 19:00 nos juntamos otra vez fuera de la casa de cultura de Zumarraga para ir en una kalejira ruidosa al Salón Labeaga de Urretxu que es donde se celebró la entrega de premios. Chicas y chicos, tomamos las calles para gritar alto y claro que no aceptamos ningún tipo de expresión de la violencia sexista. ¡La liamos parda!

 Para las 20:00 llegamos al salón Labeaga de Urretxu y trás reponer fuerzas pudimos conocer los trabajos ganadores. Clica en este enlace para si enterarte de cuales fueron los trabajos premiados. Aquí te dejamos el videoclip de las «Panteras Rojas» premio ganador de la segunda categoría. No os perdáis en las siguientes semanas el vídeo resumen y fotografías que iremos colgando. Y gracias a toda la gente que os acercasteis, por el buen rollo que generasteis! ¡Hasta la próxima!