LARUNBATEAN AMURRION OSPATU GENUEN BELDUR BARIK TOPAKETA 2015!!!

Larunbatean jende-piloa bildu ginen Amurrion. Eta zeregin askorekin! Urte osoan indarkeria sexistari aurre egiten eman dugu, bai gure udalerrietan, gure ikastetxeetan… eta baita gure web gunean. Larunbata ospatzeko eguna zen. Eta baita eztabaida, hausnarketa, mobilizazio eguna! Eta gainera, Yumiko eta Yomokok dantza berri bat eskaini ziguten. #BeldurBarikTopaketa2015 hasiera eman zion dantza! Baina has gaitezen hasieratik…

IMG_0170

Arratsaldeko 16.30etan autobusak iadanik Bañueta Kiroldegiko ateetan genituen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritako jendetza tailerretan eta Topaketa gozatzeko desirarekin! Kiroldegira sartu eta hor eskaini ziguten Yumiko eta Yomokok Beldur Barik dantza! Gogoratzen? Lau pausu ditu! HORTZAK KANPORA! Bularrak eta hortzak kanpora! Erasotuak garenean… hortzak erakutsi! RE-FLEXIÓN! Puño fuera… no para pegar, sino ¡para reflexionar! EZETZ! Mugitu behatza alde batera eta bestera… Ezetz da ezetz! Eta astunak jartzen badira… STOP! Azkenengo pausua… LIBRE! Gorputza askatasunez bizi! Mugitu! Astindu!

IMG_0172

Zelako subidoiarekin sartu ginen tailerretara! Bakoitzak bere bidea hartu eta tailer ezberdinetara zuzendu ginen dantzak lagunduta! Hainbat tailer izan genituen: Gorputzak Astindu, GenitARTE, Autodefentsa feminista, Perkuzioaren boterea, Clown desempoderante para chicos, Heroi edo maltzur? Eman buelta pelikulari!, Feminista Aktiarte eta sexismoa Whatsapp-ean! Ikaragarri ondo egon ziren.

Behin tailerrak bukatuta, indarrak hartu genituen lunch goxo batekin!

IMG_0181

Eta behin indarrak hartuta! Amurrioko kaleak gureak egitera! Gure Beldur Barik Jarrera ozen ohiukatzera! Indarkeria sexistaren aurkako gure konpromesua aldarrikatzera!

Amurrioko Antzokian genituen Yumiko eta Yomoko zai. Oraingo honetan puntu arriskutsuen bila sartu ziren, eta 300 pertsona inguru zeuden antzoki horretan ez zeudela kontatu ziguten, gazteek jaietan guztiak identifikatu bait zituzten… Gogoratzen Amurriok antolatuako Beldur BArik Gunea? Eta Lehiaketaren aurkezpena? Jarraian Aiaraldeko Beldur Barik Topaketari hasiera eman zioten… Nortzun izan ziren irabazleak?

1.go kategoriako lan irabazlea… MOZTU DITZAGUN! Amurriotik!

1.go kategoriako aipamen berezia… ARNASA! Amurriotik ere!

Eta 2. kategoriako lan irabazlearen izena eman baino lehen, Yumiko eta Yomokok pausu berri bat erantsi zioten dantzari! Gainezkatzen gaituzten kontrola, indarkeriaren aurrean.. ITURRIA ITXI! Lan irabazlearen izena… Amurriotik… EDERRA ZARA!

Eta aipamen berezia… JOKOTIK ERREALITATERA!!! Baita ere Amurriotik!

https://youtu.be/DOqosQFDa8s

Eta epaimahaik bi aipamen berezi egin nahi izan zituzten… CONTRA LA VIOLENCIA, Respaldizako gazteen inplikazioa dela eta

eta ARITU EDALONTZIA BETE BAINO LEHEN, Orduñako gazteek egindako lanagatik.

Aiaraldeko irabazle guztiak oholtzara!!! Zorionak!!!

IMG_0246

3..2..1… Yomiko eta Yomoko, igo bolumena! Dantzatu! eta #BeldurBarikLehiaketa2015 ren #BBSariak banatu!!! Esan eta egin. Hortxe genituen biak lehenengo sariarekin… 1. go kategoriako saria goes to… YO SOY! Golden Makarras on the stage! Eta gainera rap batekin animatu ziren gure aurkezleak!

IMG_0219

1. go kategoriako aipamen berezia HAU EZ DA BAKARRIK JOLAS BAT lanarentzat izan zen.

IMG_0225

https://youtu.be/yk1yp2zy5g0

2. kategoriako saria 40 golpe lanarentzat izan zen. Leire Bereikua igo zen oholtzara saria jasotzera!

IMG_0226

Sari banaketa ikusgarria izan zen, eta oraindik gehiago geneukan disfrutatzeko! 2. kategoriako aipamen berezia jaso zuten YO SOY PRECIOSA lanaren egileek! Zorionak!

IMG_0231

Nabaritzen zen kantatzeko gogoak genituela… eta Yomiko eta Yomoko, manga pertsonai onak bezala… karaokea atsegin dut… beraz gozamen izan zen 2. kategoriako beste aipamen berezia abestea… ¡SIN TI SOY YO! Mobilean tono bezala jartzea pentsatu zuen Yomikok!

IMG_0234

Eta Yomiko limoi basatia zela aitortu baino lehenago, ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria norentzat zen jakin genuen… SIN MEDIAS LARANJAS. Lan ederra! Eta baita esandako hitzak ere!

IMG_0242

Eta bukatu baino lehen, #BBHerriSaria ere banatu genuen! Bagenekien HANKAK LURRERA egileentzako zela, baina jakiteak ere ez zuen irribarrea eta bideo gehiago ikustearen grina kendu!

IMG_0244

Yomiko eta Yomoko patriarkatuari maskara kentzearen aldeko lana aurrera jarraitu behar dela esan ziguten… eta horretan jarraituko dugu! Mila esker Amurriora hurbildu zineten guztioi! Tailerretan parte hartu zenutenei eta baita taillerrak eman zutenei! Yomiko eta Yomokori jabekuntzaz beteriko dantza erakusteagatik! Datorren urtean elkar ikusiko dugu! Bitartean… jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

 

IMG_0254