KALEKO JAZARPENAREN AURKA//CONTRA EL ACOSO CALLEJERO

Indarkeria sexistaren aurrean gure #BB_jarrera erakusteko lehiaketara lanak aurkezteko epea pasa den azaroaren 12an bukatu zen. Lan pila jaso ditugu, hausnarketa interesgarri ugari. Beldur Bariketik bide horretan laguntzea jarraitu nahi dugu eta azaroan zehar, hainba post argitaratuko ditugu indarkeria sexistaren identifikazioan laguntzeko eta horri aurre egiteko hainbat estrategia ezagutzera emanda.

Indarkeria sexistaz hitz egiten dugunean, gehienetan, indarkeria fisikoa, bortxaketak eta erahilketak etortzen zaizkigu burura. Baina egoera guzti horiek iceberg-aren punta dira. Konturatu behar gara  indarkeria sexistaren adierazpen pila bizi ditugula gure egunerokoan, ia oharkabean pasatzen zaizkigunak baina indarkeriatzat lotzen ditugun egoera guzti horiek sostengatzen dituztenak.

Por ejemplo, las agresiones verbales en el espacio público; son parte de esa violencia más sutil. La cuestión no es debatir sobre si un piropo por la calle tiene algo de malo o no, sino cuestionar que en nuestra sociedad sea tan normal que a las chicas les digan de todo por la calle por el hecho de ser chicas. Algunas personas contestan que hay chicas a las que les gusta que les digan cosas por la calle. Esa tampoco es la cuestión. El que piropea no se pone en el lugar de la chica, no se pone a pensar en cómo se va a sentir: si le gusta, si le incomoda, si le agobia, si está concentrada pensando en sus cosas, si va cabreada por sus problemas, si se siente expuesta, y lo que le falta es que alguien le suelte una burrada.

 Alicia Murillo feministarentzat piropoaren eta hitzezko erasoaren arteko ezberdintasuna argia da: piropo bat aurrez-aurre esaten den zerbait da, argi eta garbi entzuten den adierazpen bat da, ez da erabiltzen norbait intimidatzeko ez erridikulizatzeko. Alegia, norbaiti piropo bat botatzen zaio berau jasotzen duena ondo sentiarazteko, gustatzeko Uste duzue ondorengo bideoan hori gertatzen dela?

Pertsona bat kaletik ibiltzen badoa, lasai, eta ezezagun batek bere gorputzaren, janzkeraren edota mugitzeko moduaren inguruko balorazio bat egiten badu, ez dabil piropeatzen. Deseroso sentiarazten ari dira: bere espazioa, bere gorputza eta bere intimitatea indarrez hartzen ari dira.

Cuando una persona va andando por la calle tranquila, y cuando otra persona desconocida hace algún comentario sobre su cuerpo, su forma de vestir o de moverse no la está piropeando. La está haciendo sentir incómoda: está agrediendo su espacio, su cuerpo y su intimidad.

Gure kaleetan, tabernatan, institutuko pasilloetan… Egoera hauek ohikoak dira, oso. Nola egin aurre, gure kulturan hain errotuta dagoen ohitura honi? Interesgarri jotzen ditugun ekimen batzuk ekarri nahi izan ditugu, pentsatuz, gurean ere horrelako zerbait martxan jartzea interesgarria izan daitekeela.

Stop Street Harassment, irabazi asmorik gabeko erakunde bat da eta bere helburua da kaleko hitz bidezko jazarpenaz sentsibilizatzea eta baita, horren aurkako ekimenak aktibatzea ere. Horretarako, artikuluak idazten, liburuak argitaratzen, erreportaiak egiten edota tesiak sortzen dituzte. Uste dute, joera kultural bat,kaleko jazarpena kasu, aldatzearen ardura ez dela, soilik, ardura indibidual bat. Ezinbestekoa dela modu komunitarioan eragitea, sarean.

Hollaback munduko 14 herrialdeetako 34 hiritan presente dagoen irabazi asmorik gabeko erakunde bat da baita ere. Bere xedea da, kaleko jazarpenarekin amaitzea eta tokian-tokiko aktibistez osotuta dagoen sarea da. Kontzientziazio eta sentsibilizazioan lan egiten dute eta estrategia berritzaileak sustatzen dituzte espazio publikoaren erabilera parekidea bermatzeko.

Demos fin al acoso callejero. Uniéndonos y creando redes, tejiendo la actitud Beldur Barik conseguiremos que todos esos comentarios que desvalorizan y convierten a las mujeres en meros objetos, sean cuestionados. Con el cuestionamiento y la acción colectiva, transformaremos la realidad para que las calles, los bares y cualquier espacio público sea igual para todxs!