KALEAK… GAUAK… JAIAK… ETA ZIBERESPAZIOA ERE GEUREAK DIRA!

Aspaldiko abesti batek Love is all around zioen. Buelta bat ematen badiogu Patriarkatua is all around esan dezakegu. Edonon aurkitu ditzazkegu patriarkatuaren diktaduraren arauak. Eta gure xedea, feministak garen heinean, arau horiek apurtzean datza. Tira, goazen ba denborarik galdu gabe!

Patriarkatuak mila aurpegi dituela jakin badakigu. Esparru guztietan ematen dela esan dugu ere. Neskak kalera atera gara gure eskubideak ozen eta argi esatera, eta ziberespazioan ere gure ahotsak entzunak izan behar dute. Ziberespazioa ere GEUREA BAITA!

Eta gurea ere egin behar dugulako… zenbat whatsapp bidaltzen dituzue egunean? Eta uste al duzue emotikonoek ondo isladatzen dutela gizartea… fijatu al zarete zelako ihardueretan dauden neskak? Eta nola irudikatzen dire neskak? Ikusi hurrengo bideoa….

Zer deritzozue gure emotikonoak ere sortzen baditugu? Bidali zuenak edo gustatuko litzaizukeenak gure sare sozialen bitartez eta etiketatu @BeldurBarik eta #BBemotikonoak hashtag-arekin. Goazen gure Beldur Barik Jarrera duten emotikonoak sortzera!

Emotikono estereotipatuen asuntu honek erantzunak jaso ditu, adibidez, Google-k berdintasuna sustatzeko emotikono berriak sortu nahi ditu!

58

Beldur Barik Jarrera duten bi aplikazio ere aurkeztu nahi dizkizuegu. Aplikazioetan ere gure Beldur Barik Jarrera agertu dezakegulako!

HOLLABACK!

Salneurria: Doanik

Lengoaiak: Ingelesa, alemana, gaztelania eta iparraldeko sami-a.

Garatzailea: RightRides for Women’s Safety.

holla

Hollaback akosoaren kontrako nazioarteko elkarte eta mugimendu bat da eta App hau bere lanaren emaitza da. App honetan ematen den edozein kaleko sexu-jazarpen bati buruz informatu eta berri eman dezakezu, argazkia egin eta App honetara igo, bere kokapen geografikoaren bitartez, lekuaren kokapen zehatza eman dezakezu.

Nola ikusten duzu app hau? Zer gaineratuko zenioke?

Aurkeztu nahi dizuegun beste app-a hurrengoa da:

ENREDATE SIN MACHISMO

Doanik den app-a, gaztelaniaz, eta enredatesinmachismo.com ek garatutakoa.

Enredate sin machismo

Tenerifeko kabildoaren zenbait sailek bultzatutako app hau Estatu mailan indarkeri sexistari aurre egiteko hoberenetarikoa dela esaten dute. Frogatu nahi? Nola jokatu? Hiru maila desblokeatu behar dituzue eta dominak irabazi. Jokatzen duzuen bitartean maitasun erromantikoaren estereotipoei buruz hausnartu dezakezue, edota harreman toxiko batean ematen diren egoerak ekidin, indarkeria matxistaren inguruan pentsatu eta zuen harremana ondo funtzionatzen duen berrikusi…

Zer deritzozue horrelako bat sortzen badugu? Nolako app-a garatzea gustatuko litzaizueke?

Link honetan app gehiago dituzue ikusgai. Begirada bat eman eta baliteke app berriak garatzeko ideak sortzea… ez legoke batere gaizki!!!

Beno, ikusi dugu emotikono eta app hauekin nesken presentzia eskasa kuestionatu eta horri erantzun bat eman diogula… Baina ziberespazio horretan badaude bere aurpegia jartzen duten emakumeak, eta beraien bideoi esker, egunero zerbait berria ikasten dugu. Hauek bakar batzuk dira… gehiago ezagutzen al dituzue?

Irantzu Varela, Faktoria Lila-ko kidea, La Tuerka espazioan feminismo eta indarkeria sexistaren inguruko bideoak egiten ditu. Askotan ekarri ditugu bere bideoak web gune honetara! Eta hori egiten jarraituko dugu!!! Bere azken bideoa hurrengoa da:

Umorez, iroinaz betetako bideoak. Umorea erabiltzen ez badugu, ez dugulako zuen iraultza nahi!

Hona hemen beste youtube kanal bat sortu eta eduki ez sexistez betetzen duten beste batzuk: e(s)tereotipadas. Bertan Catalina Ruiz Navarro eta Estefanía Vela Barba bereak egiten dituzte.

Pasa den urtean ere beste kanal honetako bideoren bat erabili genuen, adibidez, maitasun erromantikoari buruz edo feminismoari buruz hitzegin genuenean… Hona RayNTG-ren kanalaren bideo bat:

https://youtu.be/ZB31GzF3fo8

Youtuber gehiago ezagutzen dituzue?

Ikusi duzuen bezala internet, sare soziala, ziberespazioa deritzogun hori gure Beldur Barik Jarrera agertzeko leku egoki bat da, indarkeria sexistari aurre egiteko gur estrategia, erantzunak argitaratzeko… zabaldu dezagun gure Beldur Barik Jarrera!